Bergaran, AHT: bertan behera geratu da goizeko lurren desjabetze akten sinatze-ekitaldia

Bergara-Bergara zatiko lurrak desjabetzeko aktak sinatzera deituta zeuden bederatzietarako alkatea eta lurjabeak baina, alkatea udaletxean ez zegoela-eta, bertan behera geratu da ekitaldia. Gaur, bihar eta etzirako deituak zeudenendako bigarren deialdia noizko egingo duten ez dute zehaztu oraindik, baina oso litekeena da Bergaran beharrean Donostian izatea, Jaurlaritzaren delegazioan. Jakinaraziko zaie hori lurjabeei. Gaurko –eguaztena– hitzordua aitzakia hartuta, herritar talde batek AHTren kontrako elkarretaratzea egin du udaletxe aurreko plazan.

informazio gehiago : http://goiena.net/albisteak/aht-bertan-behera-geratu-da-goizeko-lurren-desjabetze-akten-sinatze-ekitaldia/

 Desjabetzeak = Lapurretak. AHTrik ez! edota AHTren hipotekak itotzen gaitu zioten pankartekin, proiektu horrekiko euren desadostasuna erakutsi dute. Ospatu berri diren hauteskundeei ere egin die erreferentzia, “gehiengo zabal batek herriari erabakitzeko eskubidea ematearen alde” bozkatu duela esanez. Proiektua geldiaraztea posible dela gaineratu dute: “Kalte handiak daude eginda, baina ikaragarrikeriak falta dira egiteko, eta denboraz gaude proiektua gelditu eta gizartean benetako eztabaida zabaltzeko. Lemoiz dugu adibide garbia; egin zen arren, martxan ez ipintzea lortu zen”, azaldu du Mila Elortza AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak.

This entry was posted on Osteguna, maiatza 26th, 2011 at 13:57 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Desjabetzeak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Prentsa oharra: UPN, Nafarroaren “salbatzailea”
    2. Behar ez dugunetik murriztu dezatela!
    3. AHTren aurkako zuhaitzen landaketa (kronika eta bideoa)
    4. Martxoak 19, Angiozarren, zuhaitzak landatu, lurra berreskuratu!!
    5. AHT: Adostu… Nork, zer, nola, noiz
    6. AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek
    7. “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?”
    8. Nafarroako Kontuen Ganbera: “AHTren diseinua zaharkitua dago eta indefinizioz betea”
    9. AHT: Euskal politikaren giltzarria (prentsa oharra)
    10. Gastu militarra eta AHTren inuzentekeriak gizarte eskubideak murriztu eta larrugorritan uzten gaitu
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA