2.500 lagun Arrasaten, AHT gelditzeko arrazoiak badaudelako

Abiadura handiko trena (AHT) geratzea posible dela, eta horretarako argudioak daudela aldarrikatu zuten atzo milaka lagunek Arrasaten (Gipuzkoa), AHT Gelditu! Elkarlanak deituta. «Lemoiz gelditu zen. Mobilizazio sozialari esker Nafarroako goi tentsioko linea elektrikoen proiektuak berriz aztertzea lortu zuen. Epaitegiek behin baino gehiagotan esan dute Castejongo zentra termikoak legez kanpokoak direla. Gaur egun Pasaiako superportuak inoiz baino zailtasun gehiago ditu. Beraz, zergatik ez da posible izango AHTa gelditzea?».  Milaka izan ziren AHT Gelditu! Elkarlanak egindako deiari erantzun zioten herritarrak. AHTaren kontrako banderak izan ziren nagusia; baina baita Jaizkibel Bizirik, Superporturik EZ! ziotenak ere. Muskizko (Bizkaia) Koke Plantaren aurkako elastikoak zeramaten lagun talde bat ere bazen manifestazioan. Izan ere, atzoko protesta, AHTaren aurkako ez ezik, azpiegitura erraldoien kontrakoa ere izan zen. Manifestazioaren pankarta eramaten izan ziren Aralarreko batzarkide Rebeka Ubera, Bilduko batzarkide Ander Rodriguez, ezker abertzaleko Niko Moreno eta Gorripideko kidea Joxe Iriarte, Bikil. Protestan parte hartzen izan ziren, halaber, Asier Agirre Aramaioko alkate ohia eta Arrasateko alkate izandako Xabier Zubizarreta.

 

Ekinklik Argazkiak Ikusi.

Bidean etengabeak izan ziren abiadura handiko trenaren aurkako oihuak: Gelditu Txikizioak!, Ama lurra defenda dezagun! eta Gelditu, gelditu, geldituko dugu! izan ziren gehien entzun ziren leloak. Bidean ere AHTaren aurkako bi pankarta zabaldu zituzten, eta ingurumen arriskuari lotutako bi sirena entzunarazi zituzten. Bukaerara iritsi ahala nabarmenagoak izan ziren oihuak, eta txalo artean egin zuten tren lasterraren aurkako protesta. AHTak suposatzen duen «diru xahutzea» salatu zuen Elkarlanak manifestazio amaieran irakurritako agirian: «AHTa ekonomia publikoarentzat hipoteka bat da. Gainera, xahutze horrek ondorio larriak ditu: osasun zerbitzuen kalitatea gutxitzea eta murrizketak hezkuntza eta gizarte zerbitzuetan, besteak beste. Espainiako Sustapen Ministro Jose Blancok berak aitortu zuen iaz, azpiegitura publikoen politika sostengaezina dela».

 

 Ingurumen «txikitzea»Kezka azaldu zuten, halaber, tren lasterraren lanetan beharra egiten duten langileen lan baldintzekin. «Dagoeneko lau pertsona hil dira obretan. 10 ordu baino gehiagoko lan orduak eta lan istripuen prebentziorako neurririk eza gailentzen dira». Horren aurrean administrazioak «begiak ixten» dituela nabarmendu zuten. «AHTari loturiko lanpostuen sortzea, aberastasuna eta ongizatea gezurra besterik ez dira. Gaur egun espainiar estatua da abiadura handiko trenaren kilometro gehien dituen estatua, baina baita langabezi tasa altuenak dituena ere. Are gehiago, Europan hazkunde ekonomikorako aukera gutxien dituen estatua da Espainia».Ingurumen ikuspegitik naturgune eta ekosistemen «txikitzea» dakarrela ohartarazi zuten. «AHTa lurraldearen antolakuntza orekatuaren hondamena da. Izan ere, erdibidean dauden herri eta eskualdeak izango dira, nekazaritza guneekin batera, obra izugarri honen ingurumenaren gaineko eragina jasango dutenak. Eta, nola ez, horrek nekazaritza eta abeltzaintza jardueren desagertzea ekarriko du».Hala, AHTa «inposatutako» eredu sozioekonomikoaren ondorio zuzena dela dela ekarri zuten gogora. «Interes ekonomiko pribatua, ditugun baliabide natural mugatuen gainetik jartzen dituzte». Gainera, nabarmendu zuten AHTa ez dela eredu horri jarraitzen dioen azpiegitura bakarra. Muskizko koke planta, Ezkio Itsaso eta Gueñes arteko goi tentsioko linea, Castejongo zentral termikoak, Zubietako errauste planta, Pasaiako kanpoko kaia, eta harrobiak jarri zituzten horren adibide. «Guztiek dute prozedura berdina: inposizioa; eta guztiek dute ondorio berdina: hondamendi sozial eta eta ekologikoa». Azpiegitura horien aurkako taldeak izan zen manifestazioan, eta proiektu horiek ere bertan behar uzteko eskatu zieten erakundeei.

This entry was posted on Igandea, ekaina 12th, 2011 at 3:08 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. La CEOE reitera que no quiere alta velocidad en mercancías
    2. Oregik “ia ziurtzat” jo du AHTaren Zumarragako tunelerako aurrekontua igoko dutela
    3. Crónica final de la II Marcha de bicis desobediente contra el TAV
    4. La II marcha de bicis desobediente contra el TAV enfila su recta final
    5. El 16 de Julio varios opositores al TAV de Euskal Herria fueron detenidos en Val Susa
    6. Nota de AHT Gelditu Tolosaldea ante la detención de Xabier Otegi
    7. Uzt.25 - Abuzt.2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea (Durango-Bilbo)
    8. [Zumárraga] El derrumbe en el mayor túnel del TAV destapa graves irregularidades
    9. AHT egiteko obren kostua 247 milioi igo arren, legez egin da oro Oregiren ustez
    10. Uzt. 25 - Abuzt. 2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea

  1. BILAKETA