Elkarlanaren ustez, azken albisteek frogatu dute AHTak ez duela zentzurik

Jaurlaritzari eta Nafar Gobernuari eskatu dizkiote ez xahutzeko diru gehiago lanetan eta proiektua bertan behera uzteko:

AHT abiadura handiko trena zentzurik ez duen proiektua dela frogatu da azken aldiko hainbat albisteren ondoren. AHT Gelditu! Elkarlanak horixe uste du behintzat. Azken egunotan prentsan azaldutako albisteek elkarteak orain arte azaldutako jarreraren egokitasuna adierazten dutela uste dute. Euren ustez, Euskal Y-a «zentzu ekologiko, ekonomiko eta sozialik gabeko proiektu baten zentzugabekeriaren isla baita. Eraikuntzako lobby-ek sustatutakoa, alegia». Hori dela-eta, erakundeei zein lanen arduradunei proiektua bertan behera uzteko eskatu diete, beste behin ere. Akitaniako prefekturak duela bi aste argitaratutako gutunean azaldu zuenez, «Iparraldea zeharkatzen duen lerroa ez da beharrezkoa izango 2035 urtera arte». Horren ondorio nagusia da orain arte gaitza zen Hendaiarekiko lotura oraindik ere zailago egongo dela aurrerantzean. «Horrek arazo gehiago ekarriko dizkie». Gainera, Laborantza Ganberak ere proiektuaren aurkako jarrera azaldu du azken egunetan. 


ELA sindikatuak egitasmoa goitik behera aztertu eta hortik ateratako ondorioen berri eman zuen duela pare bat aste. Sindikatuko kide Gurutz Gorrainek azaldu zuenez, «AHTaren eraikuntza lanetan parte hartzen ari direnek uste baino lan baldintza okerragoak dituzte». Izan ere, langileek hamaika edo hamabi orduko lana dute, eta segurtasun neurriak ez dira betetzen. Horrez gain, era irregularrean kontratatutakoak dira gehienak, eta orduko bi eurotik sei eurora bitarteko ordaina jasotzen dute, indarrean dagoen lan hitzarmena errespetatu gabe. Gorrainek salatu egin zuen sindikatuek AHTeko lanak ikuskatzeko orduan izaten dituzten zailtasunak. 



 

Elkarlanaren ustez, Euskal Y-aren egoera «kezkagarria» bada ere, Espainian ikus daitekeena «are okerragoa» da. Datuen arabera, eta proiektuaren aurka daudenek behin eta berriz esandakoaren arabera, «lanen ondorioak bidegabekeria hutsak direla islatzen du».

Zailtasunak nagusi

AHT Gelditu plataformak esan duenez, egitasmoa «nahiko egoera larrian dago, zailtasunak dituzte eta ez dakite horiei nola erantzun». Horren adibidea izan daiteke Sevilla-Malaga arteko lerroa bertan behera uztea. Andaluziako Gobernuak ez du eraikiko oraingoz, dirurik ez duelako. Beste adibide bat da Portugalgo Gobernuak hartutako erabakia. Izan ere, Madril eta Lisboa lotuko lituzkeen abiadura handiko tren proiektua bertan behera uztea erabaki du. Horrek «egitasmoaren atzean dagoen bat-batekotasuna eta nahaste-borraste handia erakusten du».

Baina elkarlanarentzat larriena Enrike Urkijo Renfeko bidaiari saileko zuzendariak esandakoa da. Urkijoren hitzetan, Toledo-Cuenca-Albacete hirien arteko abiadura handiko tren zerbitzua bertan behera uztea «hondamendia» da. Nahiz eta eguneko batez besteko bidaiari kopurua bederatzikoa izan eta ibilbideak funtzionatu duen sei hilabeteotan hiru milioi euroko «diru xahuketa» egin.

Euskal Y-a «herritarren borondatearen gainetik egindako egitasmoa da. «Bilduk gure jarrerarekin bat egiten badu ere, proiektua Jaurlaritzari dagokio, eta koalizioak ezer gutxi egin dezake horren aurrean». Hala ere, elkarlana Bildurekin hitz egiteko prest agertu da.

Horren haritik, hauxe nabarmendu dute: «Jaurlaritzari eskatzen diogu gero eta urriagoa den ondare ekonomiko, kultural eta ekologikoa ez hipotekatzeko eta ez erabiltzeko aurrekontuan duten 9.964 milioi euroko zentimo bat ere». Elkarlanak uste baitu diru kopuru hori gastatzea «euskal populazio guztiaz barre egitea» dela.

 

This entry was posted on Asteazkena, uztaila 13th, 2011 at 21:16 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    2. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    3. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    4. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    5. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    6. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    7. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    8. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    9. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    10. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA