Mugitu realiza una acción de desobediencia en el FLA en Baiona

Paris-Bordele-Madrid abiadura handiko trenbide berriaren aurka diren militanteek protesta ekintza burutu dute gaur goizean Baionan. Atlantikoko korridoreari buruzko foruma Lapurdiko hiriburuan elkartu dela baliatuz, tatarra eta traje dotorez jantzita gelan sartu dira jardunaldia eten egin dute. Hain zuzen ere, Mikel Perez, Eusko Jaurlaritzako Garraio zuzendaria mintzo zelarik oholtzara bertaratu eta azpiegitura horren lanak gelditzea eskatzeko afitxak erakutsi dituzte.  ( Ekintzaren bideoa ).

Arku Atlantikoko Garraioaren eta Logistikaren Foru Profesionala den Atlantic Logistic Forum-ak (ALF)bere zazpigarren bilera egin du gaur BaionanHorren kari AHTren aurkako militanteek ekimena burutu dute azpiegitura horren lanak galditzea eskatzeko eta “Euskadi-Akitaniak burutzen duten lobing politika” salatzeko.

Mugaz gaindiko komertzioa eta garraio azpiegiturak bultzatzeko lan egiten duen Atlantic Logistic Forum-ak bilera bat egin du gaur Baionan.

Horren kari, besteak beste Baionako Industria eta Ganberako arduradunak, Akitaniako presidentea Alain Rousset eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak bertaratu dira Lapurdiko hiribururat. Berez, Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lan Publiko eta Garraio sailburuaren presentzia aurreikusia bazen, azkenik ez da etorri. Horren ordez, Mikel Diez, Eusko Jaurlaritzako Garraio zuzendaria hurbildu da Baionarat.

Goizean, bileraren sarreran AHTren aitzinean “desobediente” izaiteko gomita luzatzen zuten afitxak erakutsi dituzte trenbide azkarraren aurkako ekintzaileek. AFP berri agentziak jakitera eman duenez, “tatarra eta trajea” zeramatzaten militante batzuk bilerara sartu dira. Horietarik batzuk Mikel Diez, Eusko Jaurlaritzako Garraio zuzendariak hitza hartu duenean oholtzara igo eta bere mintzaldia eten egin dute.

Etengabe azpiegitura berriak sortzeak “ingumena baina baita ekonomia eta jendarte ereduari” kalte handiak ekartzen dizkiela salatu nahi izan dute bere ekintza horrekin. Era berean,

AHT berria eraikitzeko bidean Eusko jaurlaritzak, Akitaniako Eskualdeak eta komertzio eta industri gaberek burutzen duten “lobbing politika” salatu dute ekintzaileek.

Atlantic Logistic Forum Akitaniako Kontseiluak eta Eusko Jaurlatitzaren bultzadapean sortu zen. Mugitu mugimendua, berriz, iaz sortutako AHT azpiegituraren aurkako desobedientzia zibileko gizarte mugimendua da.

Euskal Wikipediak jasotzen duenez, 2010eko ekainean Gipuzkoako Ogasun Ordezkaritzan ekintza bat egin zuen. Geroztik, diru-paper edo billeteetan AHTren aurkako mezuak inprimatzeko deialdia egin eta urriaren 24an Hego Euskal Herriko hainbat ibai eta erreka berdez tindatu zituen, kalterik eragiten ez duenfluoristeina izeneko substantziaz oharrarazteko. Aurtengo agorrilean Eusko Jaurlaritzaren gobernu-bilera Donostiako Miramar jauregian ospatzen zelarik zonbait ekintzailek parodia bat burutu zuten.

Gaurkoa da, beraz, Mugitu Mugimenduak (labur M!MIpar Euskal Herrian AHTren aurka burutzen duen lehen ekintza.
( Xehetasun gehiago: Mugitu mugimenduaren bloka ).

( Irakurri ere: AHT Elkarlanak buktzatuta, AHTren aurkako manifestazioa, larunbatean, Gasteizen ).

This entry was posted on Larunbata, urria 1st, 2011 at 12:59 am and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. 18 de Junio debate sobre el TAV en Pamplona. Participa el Gobierno navarro.
    2. Mugitu coloca 34 inodoros en la calle para denunciar el despilfarro del TAV
    3. AHTaren proiektu berriak kalte handiagoa eragingo duela salatu dute
    4. Dos encargados de las obras del AVE en León en la que murió un trabajador condenados a multa de 1575 €
    5. AHTaren ibilbidean lur sailak erosi ditu CADEk, «barrikada» jartzeko
    6. Nafarroako Parlamentuak ez du AHTari buruzko eztabaidarik nahi
    7. Tafalla: AHTa bazter uzteko eskatu dute karrikan
    8. Paran las obras del TAV en Cadreita durante 15 minutos
    9. Maiatzak 23, Donostian, epaiketa eta elkartasun elkarretaratzea
    10. Donostialdean Hitzaldiak, Igande pasa, Batzarra, Mendi martxa. M14-E26

  1. BILAKETA