Lurraldea «merkatuaren menpe» antolatzea egotzi diote Jaurlaritzari

 

«Merkatuaren menpeko antolamendu ekonomikoko eredu bat babestea» egotzi diote zenbait gizarte eragilek Eusko Jaurlaritzari. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurraldea nola antolatu ebatziko duten irizpideak berrikusten ari da Ingurumen eta Lurralde Antolamendurako Saila, azken hamalau urteotan bultzatutako Euskal Hiria kontzeptuari jarraiki. Eragileek ez dute aldaketa handirik espero irizpideotan, eta, horregatik, berraztertze prozesua «inolako parte hartzerik gabe» egin dela salatu dute.

1997an onartutako antolamendu irizpideen ildoa segituko du dokumentu berriak. Horren arabera, datozen hamabost urteetan gauzatuko den lurralde antolamenduaren bidez, zerbitzuak eta jarduera ekonomiko nagusiak hiriburuetan zentralizatzea lehenetsiko da, eta gainerako lurraldea aisialdira bideratuko da. Eredu ekonomiko horretan, «ezinbesteko azpiegituratzat» jo dituzte Bilbo eta Pasaiako portuak eta Gasteizko aireportua.

Plangintza hori «ikuspegi urbano eta desarrollistatik» egin izana deitoratu du EGK-ko kide Amaia Elorzak. Haren hitzetan, Jaurlaritza bultzatzen ari den ereduan, «ezagutza eta berrikuntza» ekoizten dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleek; «hau da, beste batzuk egongo dira guretzako gauzak ekoizten».

Gaur bilduko da Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Politikarako Aholku Batzordea. Txostena bete beharrekoa izan ez arren, gobernuaren asmoak onestea espero da, eta ondoren alegazioak aurkezteko epea irekiko da. Dena den, Ekologistak Martxan-eko ordezkari batek gizarte eragileek adostutako manifestua eramango du bilerara.

Orotariko taldeek sinatu dute testua: Desazkundea, Ekologistak Martxan, AHT Gelditu! Elkarlana, Txipio Bai, LAB, ELA, ESK, EHNE, CGT, EGK eta Bizkaiko Emakumeen Asanblada. Gizabanako ugarik ere bat egin dute mezuarekin, hala nola Nekane Jurado ekonomialariak, Zesar Martinez soziologoak, Gorka Bueno ingeniariak eta Florent Marcellesi ikertzaile ekologistak.

Izan ere, eguneroko bizimoduko hainbat jardueratan eragiten du lurralde antolamenduak: erosketetan, lantokien kokapenean, osasun etxeetan… Gainera, irizpideon arabera lantzen dira, gerora, lurralde zati planak —eskualdeetako etxebizitza, azpiegiturak eta jarduera ekonomikoak ezartzen dituztenak— eta sektore planak. «Merkataritza zentro handien ondorioak ikusi ditugu: denda txiki asko itxi dira, indibidualismoa sustatu…».

«Gai serioa da, eta ez da bere garrantziari dagokion parte hartze prozesurik egon», erantsi du Elorzak. Hartara, Pilar Unzalu sailburuarekin bilera eskatuko dute.

 

 

 


This entry was posted on Asteazkena, abendua 21st, 2011 at 5:45 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. La ruina del AVE: tras 22 años en marcha los ingresos no cubren ni un tercio de la inversión
    2. Zarraluqui defiende el TAV y el presidente de Adif cree que no tiene ni pies ni cabeza…
    3. Sustrai denuncia que los tribunales no paralizan las ilegales obras del TAV en Navarra
    4. Concentración 2 Setiembre ante Juzgados de Tudela: TAV Stop!
    5. La CEOE reitera que no quiere alta velocidad en mercancías
    6. Oregik “ia ziurtzat” jo du AHTaren Zumarragako tunelerako aurrekontua igoko dutela
    7. Crónica final de la II Marcha de bicis desobediente contra el TAV
    8. La II marcha de bicis desobediente contra el TAV enfila su recta final
    9. El 16 de Julio varios opositores al TAV de Euskal Herria fueron detenidos en Val Susa
    10. Nota de AHT Gelditu Tolosaldea ante la detención de Xabier Otegi

  1. BILAKETA