AHTaren aldekoak mobilizatuko dira Baionan otsailaren 9an

«Abiadura handiko trenari bai!» mezua da entzunen otsailaren 9an Baionako karriketan. AHT bide berriaren aldeko «mobilizazio egunera» deitu dute Akitania mailako merkataritza eta industria ganberetako presidenteek. Hain zuzen, Bordele eta Hendaia arteko AHT bide berriaren aldekoak kezkaturik eta haserre dira, abenduaren 15ean Parisen iragan garraio sistemari buruzko mintegiaz geroztik. Orduan, Bordele eta Hendaia arteko AHT proiektua kolokan geldituko zela adierazi zuen Nathalie Kosciusko-Morizet Frantziako Ekologia eta Garraio ministroak. Egitasmoaren «egokitasun ekonomikoa» aztertzeko, ikerketa «independente» bat egiteko eskatu zuen ministroak.

Arduragabekeriatzat jo dute Kosciusko-Morizeten erabakia Akitania mailako merkataritza ganberetako presidenteek. «Atzerapauso bakoitza huts estrategiko bat litzateke», Andre Garreta Baionako ganberako buruaren hitzetan. Bertako ekonomiaren garapenarentzat AHTa ezinbestekoa dela erranik, orain estatuak egitasmoa bertan behera uztea «kriminala» litzatekeela uste dute. AHT proiektuak eta horiei begira burutu ikerketak bertan behera utzi eta egungo trenbide sarea «modernizatu» behar zela jakinarazi zuen mintegian Kosciusko-Morizetek.

Frantziako gobernu mailako batzorde bat ari zen irailaz geroz trenen sareari buruz gogoetatzen. Sarearen mantentzeak dakarren kostu «jasanezinak» izan zuen garrantzi handia erabakiak hartzeko orduan. Frantziako eta Ipar Euskal Herriko trenbideen kudeaketak 7.000 milioi euroko kostua du urtean, eta 1.000 eta 1.500 milioi euro arteko zuloarekin bukatzen du urtea RFF enpresak. AHT egitasmo berriek zuloaren handitzea ekarriko dutela uste du batzarrak.

Bordeletik eta Pauetik gutuna

Erabaki hori ez onarturik, gutun bat bidali zion ostiralean Francois Fillon Frantziako lehen ministroari Georges Labazee Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidenteak. Egitasmoari eta hori gauzatzeko egutegiari buruzko «berme argiak» eskatu zizkion, argi utziz «erantzun argirik ez balitz» Tours-Bordele atalaren ordainketa ez duela segurtatuko.

Akitaniako Kontseiluak ere berdin egin zuen Fillon eta Kosciusko-Morizeti idatziz. Gutunean, egitasmoaren garrantzia azpimarraturik, hura sostengatzen segitzeko eskatu zieten. Ezkerreko Fronteak eta Europe Ecologie Berdeak taldeek ez zuten izenpetu gutuna.

This entry was posted on Asteartea, abendua 27th, 2011 at 2:19 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Maiatzak 23, Donostian, epaiketa eta elkartasun elkarretaratzea
    2. Donostialdean Hitzaldiak, Igande pasa, Batzarra, Mendi martxa. M14-E26
    3. Maiatzaren lehena, Arratia-Hego Uribe martxa. “AHT sakratua”
    4. UPNk onartu du Castejon eta Iruñea artean baino ez dutela eginen AHTa
    5. Zarraluqui admite que el TAV en Nafarroa se limitará a la línea Iruñea-Castejón
    6. AHT Gelditu denuncia en Iruñea el replanteamiento de la obra del TAV en Navarra
    7. 27 de abril Día contra el TAV en la zona de Barañain-Etxabakoitz y Zizur
    8. Comienzan las obras del TAV del tramo Castejón-Cadreita, en la Ribera navarra
    9. Artikulua:”Ipar Euskal Herriko AHTren obrak ez du lehentasunik”
    10. Barcina viaja a Madrid para impulsar dos nuevos tramos del TAV en Nafarroa

  1. BILAKETA