Ehunka herritar bildu dira Baionan AHTren alde EAE-Akitaniako agintariek antolatu bilkura salatzeko

AHTren alde diren agintariek, alde batetik, eta azpiegituraren kontra diren herritarrek, bestetik, hitzordua ezarri dute arratsaldean Baionan. Arratsaldeko 14.00etan azpiegitura berri horren kontra diren elkarteek jende bilkura deitu dute. Haien sostenguz, zonbait alderdik eta gizarte eragilek bat egin dute Baionako Merkataritza eta Industria Ganberaren (MIG) aitzinean izanen den ekimenarekin. Ehunka lagun eta baita tratoreak eta animaliak jarri dira parkinean. 15.00etan egoitza horretan ganberako ordezkariek eta hautetsi handiek foroa eginen dute Abiadura Handiko proiektua babesteko. EAE eta Ipar Euskal Herriko hainbat ordezkarien ondoan Frantziako eskualde ezberdinetarik heldutako kudeatzaileak biltzen dira Baionan. Bi ekimen horiei buruz zuzenean informatzen ari da KAZETA.INFO twiterren bidez. ( Ikus elkarreratzea bertatik igorri dizkiguten lehen argazkiak ).

14.10 Hotza izugarria Baionan. Hala ere, CADEko kideak bertan dira, CCI delakoaren ondoan, egoitzan 15.00etan abiatuko den AHTren aldeko foroan parte hartuko duten agintarien aintzinean protesta egiteko.

14.18 AHTk suntsituko dituen laborantza lurretan ekoizturiko mozkinekin mahaia jarri dute Baionako Ganberaren atarian euskal laborariek.

14.25 Ardiak, zaldiak, behiak, tratoreak… AHTren aurkako manifestariek giroa berotu dute AHTren aldeko bilkura Baionan.

14.30 Jendarmeek Ganberako sartzean eta parkinean gezi azkarra ezarri dute. Manifestariak inguratzera hurbildu direnean jendea txistuka erantzun du. 100 lagun bildu dira janeko bertan.

14.35 Bizi mugimenduak manifestazio-parodia egin du AHT eliteak handik honat mugitzeko dela salatuz.

14.45 AHTren aldeko foroan parte hartzera heldu dira Grenet, Maitia, Berckmans eta hautetsi anitz. 200 manifestari karrikan. Beste goi karguak badira egoitzan: Alain Rousset, Akitaniako eskualdeko lehendakaria eta Inaki Arriola, Eusko jaurlaritzako Garraio sailburua… baina ez dira lanifestarie aitzinetik pasatu.

14.50 AHTren aldeko foroan sartzeko segurtasun neurri handiak. Akreditaziorik gabe ezin da sartu.

14.55 Fermin Muguruzaren kantak Baionako MIG-en atarian hotzaz akatzen diren manifestariak pixkat berotzeko.

15.10 Akitaniako Ganberetako lehendakariak erran duenez “hemen gira mundu ekonomikoaro boza emateko, kanpoan progresoaren kontra diren jendeak manifestatzen diren bitartean”.

15.30 AHTren aldeko aurrekontua ez murriztea eskatu dute EAEko ganberetako lehendakariek Baionan.

15.40 Bilera ez da amaitu, baina karrikan hotza handia dago. Pintinka pitinka manifestariak joaten ari dira. Tratoreek ere etxeko bidea hartu dute. 15 bat dira eta desfile polita egin dute Baionako karriketarik.

16.00 Agintari politikoek eta kudeatzaile ekonomikoek AHTren beharra azpimarratu dute. Ingurugiroa babesteko ere inporantea dela aldarrikatu dute. 16.30 ekitaldi ideki bat iragarri dute eta 17.00etan hedabideen aurrean mintzatuko dira foroaren protagonistek.

 17.00 Agintariek bilkura bukatu eta prentsa aitzinean familia argazkia egin dute. Foroaren leloa errugbiari lotua zenez -entsegua egiteko, hau da AHTren egitasmoa gauzatzeko agindua emanez- argazkia egiteko tiserta edo atorra jantzi dute traje dotorearen gainean EAE eta Akitaniako agintariek.

This entry was posted on Osteguna, otsaila 9th, 2012 at 5:37 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Ciclo de charlas: Desmontando el mito del desarrollo sostenible
    2. 15 Mayo: concentración en apoyo a los tartalaris
    3. AHT Gelditu organiza una movilización nacional y cadena humana en Hernani el 2 de Junio
    4. Zornotza: siguen los juicios a la oposición al TAV
    5. Hitzaldiak: AHT eta Desobedientzia zibila
    6. Renfe se ha gastado 1.400 millones de euros en trenes de alta velocidad innecesarios
    7. Geltokiak, abiatu ezinik
    8. La Tarta del TAV y el Gasto Militar para necesidades sociales
    9. Contra el despilfarro de dinero público, Markel Olano y Eneko Goia responsables de los desfases de Bidegi
    10. Madrid y Gasteiz aprueban el estudio informativo previo al soterramiento del TAV

  1. BILAKETA