Contra el despilfarro de dinero público, Markel Olano y Eneko Goia responsables de los desfases de Bidegi

GIPUZKOA DESBERDIN BATEN ALDE, JENDARTE EREDUA ALDATU: AZPIEGITURA-LAN HANDIAK GELDITU! aldarrikatu genuen pasa den otsailaren 4ean Donostian milaka herritarrek hainbat proiektu eta azpiegitura-lan erasokorrekiko oposizioan eta herritarren ongizatea nahiz ingurumenarekiko errespetua ardatz izango dituen ereduaren alde herri mugimendu eta talde ugarik deituta.

Diru publikoen xahuketarik ez!, Markel Olanok eta Eneko Goiak azalpenak eman beharko dituzte Bidegiren auzian

Egitasmo handi horiek azken urteotan herritarrengan desadostasun zabala eta gatazkak sorrarazi dituzte, modu inposatzailean sustatu dira eta ez dute erabakiak hartzerakoan herritarren eta kalteturiko udalerrien parte-hartzea kontuan hartu. Nozitutako gardentasun ezak eta gizarte-eztabaida parte-hartzaileen gabeziak, arazoak areagotu besterik ez dituzte egin. Azpiegitura-lan handietan eginiko diru-baliabideen xahuketak eta inbertsio itzelek nolako zulo ekonomikoa utzi duten azpimarratzekoa da. Azken aldian, ia egunero eman dira argitara inolako errentagarritasunik ez duten hainbat herri-lanekin egin diren gehiegikeria eta pelotazoak. Zinez, azpiegitura handien defentsa ofiziala erretolika hutsezko interes orokorraren izenean egin da, baita errentagarritasun sozio-ekonomikoari eta enpleguaren sorrerari dagozkien hipotesi faltsuen gainean ere. Lanpostuei begiratuta, esaterako, Euskal Herriko lan-hitzarmenetatik kanpoko kontratuak izan ohi dira: 12 orduko lanegunak eta lan-segurtasunik gabekoak. Langile ugari hil da baldintza txar horietan.

Azpiegiturei eman zaien lehentasunak gastu publiko izugarria ekarri du. Politika xahutzaile horrek zorpetze larria eragin eta ingurumen ondareak hipotekatu ditu. Enpresa-interes jakin batzuei mesede egitearren gizarte-premia ugari alboratuak izan dira. Ondorio sozial oso larriak ekarri dizkigute prozesu horiek jadanik; eta ondorio horiek are larriagoak izango dira etorkizunean, norabidez aldatzen ez badugu, gainean daukagun krisialdi ekonomiko sakona kontuan hartuta.

 Azpiegituren aferan dauden interes ekonomiko eta pribatu itzelen sostengatzaile dira ohiko politika desarrollistara moldaturiko politikariak, inolako aldaketarik nahi ez dutenak, azpiegitura handiak etengabe eraikitzean tematutakoak, egite kontsumatuen politikari eutsi nahi dietenak. Salatzen dugun guzti horren froga eskandalagarri bat atera da argitara: Markel Olano,Eneko Goia eta Borja Jauregik azalpenak eman behar dituzte gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan pasa den legegintzaldian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Departamentuan burututako irregulartasunen gainean. Gainera, ezin ahantz dezakegu aipatu irregulartasun horiek, bereziki, Eibar-Gasteiz Autopistaren eta Donostiako Bigarren Gerrikoaren eraikuntza-lanei dagozkiela, zeinak bere garaian ere aurkakotasun nabarmena izan zuten, garraio-eredu erasokorrean oinarrituta, ingurumenaren ikuspuntutik eragin zituzten kalteengatik ez ezik, bertako langileen lan-baldintzak erabat salagarriak zirelako. Azpiegitura-lan handiak eraikitzerakoan politikarien eta enpresa eraikitzaileen motibazio handienaren froga dugu hemen, Bidegiren kasuan, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak onartu zuen bezala, desbiazioak % 32 eta % 53 artekoak izan baitziren (Kontutan hartu behar da, aldundiak gaur egun duen zorra 500 milioikoa dela eta Bidegirena, berriz, 900 milioikoa!!!). Ondorioz, pertsona guztiak gara kaltetuak; bai egitasmo batek edo besteak berariaz sortutako kalteengatik; eta bai denek batera osatzen duten ereduarengatik ere.

Egoera honen aurrean, herri mugimendu gisa independentziarekin eta erabakitasunarekin ekitea dagokigu. Egitasmo horiek geldiarazteko, herritarren ekimena eta mobilizazioa bultzatuta. Erantzun guztiak instituzioetan daudela sinestea okerra litzatekeela badakigu. Lorpenak inoiz erdiestekotan, lehenik eta behin jendartearen kontzientziaren eta ekimenaren emaitza izango baitira. Hortaz, azpiegitura-lan handiak eta proiektu txikitzaileak gelditzeko borrokari eutsi behar diogu, lurraren defentsari eta garapen ereduaren aldaketari zor zaien garrantzia behin eta berriz azpimarratuta.

Contra el despilfarro de dinero público, Markel Olano y Eneko Goia responsables de los desfases de Bidegi

POR UN CAMBIO DEL MODELO SOCIAL PARA UNA GIPUZKOA DIFERENTE: ¡PARALIZACIÓN DE LAS GRANDES INFRAESTRUCTURAS! fue el lema que utilizamos el pasado 4 de febrero en la manifestación secundada por miles de personas en Donostia, en oposición a diferentes proyectos y agresivos planes de infraestructura y por un modelo que respete la naturaleza y las condiciones de vida de la población.

Dicha política de infraestructuras ha sido ampliamente cuestionada socialmente durante estos últimos años, pues se han fomentado a través de la imposición y sin dar ninguna oportunidad a los pueblos afectados a participar en las decisiones o tener en cuenta su opinión. La falta de transparencia y participación social, no hizo más que alimentar el problema.
Es preciso destacar el inmenso agujero económico en que se han convertido las infraestructuras en los últimos años, descubriéndose ahora el derroche de recursos y los pelotazos que se han dado con la ejecución de obras públicas particularmente no rentables y cuya justificación oficial se ha construido recurriendo sistemáticamente a un retórico interés general y a hipótesis falsas de rentabilidad socioeconómica y de creación de empleo. Respecto a lo cual, ese empleo ha consistido en contratos fuera de los convenios laborales de Euskal Herria, con jornadas laborales de 12 horas y bajo condiciones de inseguridad laboral que se saldan con la muerte de numerosos trabajadores.

La prioridad otorgada al gasto público en infraestructuras se ha hecho, con un coste colosal, a expensas del enorme endeudamiento público provocado por estas políticas derrochadoras, hipotecando medioambiental y económicamente los bienes comunes en beneficio de intereses empresariales muy concretos, absorbiendo crecientemente los recursos que requieren imperiosamente otros sectores de actividad económica, social o cultural y la cobertura de necesidades sociales. Estos procesos están teniendo ya consecuencia sociales muy graves, que, si no cambiamos de rumbo, lo serán aún más si cabe en el contexto de la profunda crisis económica en la que nos adentramos.

Los cargos políticos acomodados en la acostumbrada política desarrollista son los que quieren impedir políticas de cambio y seguir manteniendo la presión destructiva sobre el territorio, acudiendo en tanto que firmes sostenedores de los intereses económicos y privados creados en torno al fabuloso negocio de las infraestructuras, a la política de hechos consumados para tratar de colar sus megaproyectos. Aquí tenemos una prueba escandalosa de todo ello: Markel Olano, Eneko Goia y Borja Jauregi darán hoy explicaciones en las Juntas Generales de Gipuzkoa en relación con la situación de las irregularidades efectuadas en las cuentas de la legislatura anterior en el Departamento de Infraestructuras Viarias de la Diputación Foral. No debemos olvidar que esas irregularidades corresponden principalmente a la Autopista Eibar-Gasteiz y el segundo cinturón de Donostia, cuyas obras fueron puestas en entredicho no solo desde el punto de vista del impacto ambiental, sino también laboral.

Se trata de una prueba inequívoca de la principal motivación de los políticos y empresas constructoras a la hora de construir una gran infraestructura, pues en el caso de Bidegi, tal como anunción el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, las desviaciones presupuestarias en cinco obras viarias rondan entre el 32 y 53% (debemos tener en cuenta que la si la deuda actual de la Diputación Foral de Gipuzkoa es hoy en día de 500 millones, la de Bidegi es de ¡900 millones!). Por tanto, queda claro que esta actuación política afecta a toda la ciudadanía, pues aunque algunas personas hayan sido directamente afectadas, el modelo mismo de desarrollo y despilfarro impulsado por este tipo de políticos se sustenta en el dinero público, en los recursos públicos aportados por toda la ciudadanía.

Ante esta situación, la responsabilidad que nos corresponde como organismos populares es la de actuar con independencia y determinación por la paralización de estos proyectos, impulsando la movilización y la contestación popular. En cualquier caso, sería equivocado creer que las respuestas están todas en las instituciones, sino que los logros, si finalmente se concretan, serán a nuestro entender fruto fundamentalmente de la toma de conciencia y del esfuerzo de la población. Por tanto, hemos de persistir en la lucha por la paralización de las grandes infraestructuras y de los proyectos destructivos, incidiendo en la necesidad de transformar el modelo y en la importancia de la defensa de la tierra para que cuaje un cambio social verdadero.

AHT GELDITU ELKARLANA

This entry was posted on Asteazkena, apirila 25th, 2012 at 13:09 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Behargin bat hil da Zornotzako AHTaren lanetan
    2. Adi egon! AHTaren Nafarroako korridoreko obrak hasi dira jada
    3. Todo lo que siempre quiso saber sobre la Y vasca (artículo de David Hoyos, profesor de UPV-EHU)
    4. Uztailak 26-29: AHTren aurkako bizikleta martxa (Martzilla-Altsasu)
    5. AHTren aurka Itsasondoko mehategian 2010 urtean egindako ekintzaren epaiketa datorren uztailaren 25ean deitu dute Donostiako epaitegian
    6. Este sábado 2 de junio nos vemos en Alternatiben Herria
    7. Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)
    8. Natura, gure ardura. I Topaketa Ekologistak [Maiatzak 19-20, Ziordia]
    9. AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia
    10. AHT Nafarroan eztabaidagai: apirilak 24, asteartea, Kondestablen (Iruñea)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA