Patxi Lopez eta Rajoy dirua kakalekura botatzen. Irailak 26 grebara!

Os damos cuenta de la protesta que tuvo lugar la pasada semana ante la Sede del Gobierno Vasco en Bilbo. En dicha protesta se llamó a participar en la huelga general de mañana 26 de setiembre al tiempo que se denunció el contínuo despilfarro de cientos sino miles de millones en las obras del TAV. Vemos como tanto la CAV como Nafarroa han pedidos préstamos para la obra del TAV ante las instituciones europeas. Europa ha concedido varios créditos millonarios, con sus consiguientes intereses, lo cual no hace sino ahondar en la deuda económica que están contrayendo ambas comunidades para poder realizar esta macroinfraestructura. Patxi Lopez eta Mariano Rajoy egon dira AHTarendako diruak kudeatzen. Miloiak barra barra bideratu dituzte Abiadura Handiko Trenera, eta hori egitea, argazkietan ikusten den bezala, diru guzti hori KOMUNEKO ZULOTIK BEHERA BOTATZEA da.

Azpiko komunikatuko salaketa egin eta datorren astean, irailaren 26an, greba orokorrarekin bat egitera deitzen dugu.

¡Behar ez dugunetik murriztu dezatela! AHT Gelditu!

AHT Gelditu! elkarlana

Bilbon, 2012ko irailaren 20an

BEHAR EZ DUGUNETIK MURRIZTU DEZATELA

Abiadura handiko tren-bideak, inoiz  itxi dira  erabilera ez izateagatik, behin eraikiak izan direnean; Hegazkinik gabeko aireportuak, Kotxerik gabeko autopistak (SUPERSUR, kasu), eta abar luze bat jasan behar izan du gizarteak…

Euro bat gehiago AHT-earen obretan inbertitzea, bai Euskal y-an, bai Nafarroako korridorean gauza bera errepikatzea litzateke. Osakidetza eta hezkuntzarako aurrekontuak murriztu dituzten neurrian, Eusko Jaurlaritzak AHTrako aurrekontua %27an handitu  du 2012an. Esan beharra dago, bestalde, naturari eta gizarteari jada kalte larria egin dioten arren,  Euskal Y-a eraikitzeko behar denaren zati txiki bat baino ez dutela gastatu, beraz xahuketa honen zati nagusia ekiditzeko garaiz gaude.

Egoera negargarria da: 184.000 baino gehiago dira langabezian daudenak, eta 900.000 bat pertsona bizi dira pobrezia mugaren azpitik. Azken gobernuen arabera, AHTk lanpostuak sortzen ditu. Hala ote da? Espainiar estatua abiadura handiko kilometro gehien duen Europako estatua da, eta bigarrena munduan. Hala ere, langabezi tasa ikaragarria da. Lanposturik ez da sortzen, kontratuak Euskal Herriko lan-hitzarmenetik kanpo daude eta lanegunak etenik gabeko 12 ordu baino gehiagokoak dira. Horrez gain, segurtasuna eskasa da, eta horren ondorioz bost langile hil dira jada. Gainera, sindikatuei debekatu egin diete lanak ikustera joatea.

Ez dago ikerketa bat ere eginda gure lurraldeak behar duen benetako garraiobiderako beharrizanaren inguruan. Soilik inposatu diguten obra faraoniko maltzur  hau, saku bete-diruren truke!… Begi bistakoa da, beraz, bai ala bai eraiki nahi dutela eta ez dutela bere erabileran pentsatzen.

Izatez, eraikitzen ari dira  gure etorkizuna hipotekatuz; Europari diru gehiago eskatuz. Adibide zehatza dugu Euskal Y-rako injektatu dutela 1000 milioi euro. Badakigu, era berean, 30 urtera dela, 7 urteren segidan… Baina zenbateko interesa ordaindu beharko dugun ez digute esan nahi, badaezpada!…

Honekin argi eta garbi esan behar dugu, hau zor ilegitimoa dela, herriaren kontrako borondatez egiten ari diren zorra, hain zuzen. Eta honen erantzulea herria ez dela, obra honen  promotoreak  baizik.

Hau dela eta, AHT Gelditu ELKARLANAk Irailak 26ko GREBA OROKORRERAKO deialdia zabaltzen dizue eta parte hartzera animatzen zaituzte.

EZ DEZATELA DIRUA KAKALEKURA BOTA!

AHT Gelditu! elkarlana

This entry was posted on Asteartea, iraila 25th, 2012 at 2:56 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Paran las obras del TAV en Cadreita durante 15 minutos
    2. Maiatzak 23, Donostian, epaiketa eta elkartasun elkarretaratzea
    3. Donostialdean Hitzaldiak, Igande pasa, Batzarra, Mendi martxa. M14-E26
    4. Maiatzaren lehena, Arratia-Hego Uribe martxa. “AHT sakratua”
    5. UPNk onartu du Castejon eta Iruñea artean baino ez dutela eginen AHTa
    6. Zarraluqui admite que el TAV en Nafarroa se limitará a la línea Iruñea-Castejón
    7. AHT Gelditu denuncia en Iruñea el replanteamiento de la obra del TAV en Navarra
    8. 27 de abril Día contra el TAV en la zona de Barañain-Etxabakoitz y Zizur
    9. Comienzan las obras del TAV del tramo Castejón-Cadreita, en la Ribera navarra
    10. Artikulua:”Ipar Euskal Herriko AHTren obrak ez du lehentasunik”

  1. BILAKETA