Milaka lagun atera dira berriz ere Baionako kaleetara, AHTaren aurka

Eguraldi euritsuari aurre eginez, milaka herritar ziren Baionara bertaratu atzo, berriro ere AHT bide berriaren aurkako mezua entzunarazteko. 10.000 lagun kontatu zituzten antolatzaileek, 2.500 haatik Poliziak. Dozenaka hautetsi —tartean EAJko Jean Telletxea—, 105 traktore, ehunka herritar eta hainbat eragile sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalek bat egin zuten CADE ingurumenaren aldeko taldeak deitu manifestazioarekin.

Berriro ere protesta «handia eta bateratua» lortu zutela zioen Victor Pachon CADEren ordezkariak, bukaerako hitz hartzean: «Guztion artean, sekulako indarra gara, parekoek ere inoiz imajinatu ez duten indarra gara!». Buruturiko txosten eta ikerketa guztiek bide berriaren aurkakoen argumentuak baieztatzen dituztela azpimarratu zuen Alain Iriart kontseilari nagusiak. Hots, egitasmo berriak abiatu beharrean, gaur egungo bideak hobetu behar direla. Bertzeak bertze, zenbait ministroren adierazpenak eta Frantziako Kontu Auzitegiaren oharra zituen gogoan.

Uztailean, Jerome Cahuzac Frantziako Aurrekontu ministroak erran zuen AHT bide berri guztiak aztertuko zituztela, haien egokitasun eta beharra argitzeko. Frantziako Kontu Auzitegiaren oharrean oinarritu zen horretarako. Azken horrek azaldu zuen desoreka handia zegoela xedeak iragartzen zituen helburuen eta horretarako beharko liratekeen baliabideen inguruan. Gisa berean, azpimarratu zuen ez zirela orekatuak RFFren eta estatuaren kontuak, eta ustezko galera bati buruzko argitasuna eskatu zien biei. Hori dela eta, xedearen gibeleratzea ez baina egitasmoa «behin betiko gelditzea» eskatu zion CADEk atzo Frantziako Gobernuari. Helburu hori lortu arte «determinaturik» segituko dutela argi utzi zuen Pachonek. «Damoclesen ezpatarik ez dugu nahi buru gainean, behin betiko baztertu behar dute proiektua», zioen Odile de Coral Urruñako auzapezak.

De Coralek Frantziako Gobernuari eskaturiko hitzordua zeukan gogoan. Hain zuzen, Errobi, Hego Lapurdi eta Aturri Errobi herri elkargoek bilera bat egitea galdetu zioten agorrilean, lehentasunak finkatzeko euskal herritarren mezua kontuan har dezala eskatzeko. Erantzunik jaso ez izana deitoratu zuen auzapezak.

Euskal Herritik haratagokoak

Euskal Herri kanpotik etorritakoak ere bertaratu ziren, aitzineko manifestazioetan baino kopuru handiagoan. Landetakoak, Biarnokoak, Lot-et-Garonnekoak eta Tarn-et-Garonnekoak ere bertaraturik ziren, eta guztiei esker ona adierazi zien Pachonek.

Soa lau haizetara jarri zuen CADEko ordezkariak, bukaerako hitz hartzean: «Marokon, Italian, Erresuma Batuan, Alemanian […], egitasmo handi suntsitzaileen aurkakoak zutik daude; hori dugu mende honetako egoera!». Bretainiako Notre Dames des Landes guneko aireportu xedearen aurkakoei ere elkartasuna adierazi zieten: «Aurkakoak gunetik kanporatu dituzte… kanporatu horien herra gurea ere bada».

 

This entry was posted on Astelehena, urria 29th, 2012 at 12:57 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. La ruina del AVE: tras 22 años en marcha los ingresos no cubren ni un tercio de la inversión
    2. Zarraluqui defiende el TAV y el presidente de Adif cree que no tiene ni pies ni cabeza…
    3. Concentración 2 Setiembre ante Juzgados de Tudela: TAV Stop!
    4. Sustrai denuncia que los tribunales no paralizan las ilegales obras del TAV en Navarra
    5. La CEOE reitera que no quiere alta velocidad en mercancías
    6. Oregik “ia ziurtzat” jo du AHTaren Zumarragako tunelerako aurrekontua igoko dutela
    7. Crónica final de la II Marcha de bicis desobediente contra el TAV
    8. La II marcha de bicis desobediente contra el TAV enfila su recta final
    9. El 16 de Julio varios opositores al TAV de Euskal Herria fueron detenidos en Val Susa
    10. Nota de AHT Gelditu Tolosaldea ante la detención de Xabier Otegi

  1. BILAKETA


WordPress database error: [Table './ahtgel5_ahtgelditu/wp_slim_stats' is marked as crashed and last (automatic?) repair failed]
INSERT INTO wp_slim_stats ( `remote_ip`, `language`, `country`, `referer`, `domain`, `searchterms`, `resource`, `platform`, `browser`, `version`, `dt` ) VALUES ( "839951678", "en-us", "", "", "", "", "/blog/albiste-orokorrak/2012/10/29/milaka-lagun-atera-dira-berriz-ere-baionako-kaleetara-ahtaren-aurka/", "-1", "34", "", "1414036018" )