6 Nov. Concentración ante las Jornadas sobre el TAV en el Kursaal

AHT GELDITU! Elkarlanak deituta, 40 bat lagunek kontzentrazioa egin dute gaur goizean Donostiako Kursaalean, hain zuzen ere “AHT Gipuzkoan” izenburupean Eusko Jaurlaritzak antolatu dituen jardunaldiekin propaganda egin nahi duela salatzeko. Goizeko 9etan egin den protesta zaratatsua izan da,  “INFORMAZIOA ALA PROPAGANDA? AHT GELDITU!” zioen pankartaren atzean bildutako jendeak AHTren kontrako oihu ugari egin dituelarik etengabe. Bestalde, Kursaaleko teilatuan “ZUEN USTELKERIA, GURE KRISIALDIA. AHT TAV STOP!” zioen pankarta bat zabaldu dute bi lagunek , eta Etzaintzak identifikatu ostean libre utzi ditu. Bien bitartean, AHT GELDITU! Elkarlaneko bozeramale Mila Elorzak komunikabideei gure salaketaren arrazoiak azaltzeko adierazpenak egin ditu, eta orri informatiboak banatu dira kalean.

Una sonora concentración contra el TAV ha denunciado esta mañana el carácter propagandístico de las jornadas del Gobierno Vasco en el Kursaal:

La coordinadora opositora al Tren de Alta Velocidad AHT GELDITU! Elkarlana ha realizado esta mañana una concentración ante el Kursaal de Donostia para denunciar que las jornadas sobre “El TAV en Gipuzkoa” organizadas por el Gobierno Vasco  son un acto de propaganda. Unas cuarenta personas han participado en la protesta que se ha llevado a cabo a partir de  las 9h, coreando numerosas consignas contra el TAV y  portando una pancarta con el lema “INFORMAZIOA ALA PROPAGANDA? AHT GELDITU!”.  Asimismo,  dos personas han desplegado en el tejado del Kursaal una pancarta que decía “ZUEN USTELKERIA, GURE KRISIALDIA. AHT TAV STOP!”, siendo retenidas e identificadas por la Ertzaintza.  Entretanto, la portavoz de AHT Gelditu! Mila Elorza ha realizado declaraciones a los medios de comunicación para exponer nuestra denuncia,  la vez que se han distribuido hojas informativas.

 

 

Informazioa ala Propaganda? AHT Gelditu!

Eusko Jaurlaritzak “AHT Gipuzkoan” izenburupean Kursaalean antolatu dituen jardunaldiekin propaganda egin nahi duela salatzen du AHT GELDITU! Elkarlanak: izan ere, Patxi Lopezen gobernuaren agintaldiaren amaieran bertantxe antolatu dituen jardunaldi hauekin, garraio sailak AHTren eraikuntzara bideratu dituen gastu publiko itzelak zuritu nahi ditu eta egitasmo xahutzaile horrek pairatzen duen kinka finantzarioaren aurrean gastu izugarri horiek mantentzearren presio egin. Gainera, AHTren Gipuzkoako obren inguruan Jaurlaritzak erakusten duen triunfalismoaren ordez, AHTren obra horiek herri kaltetuen gaineko inposaketa, eraso ekologikoa, baliabide publikoen xahuketa eta lan-baldintza kaxkarren sinonimo direla salatzen dugu. Hori dela eta, “INFORMAZIOA ALA PROPAGANDA? AHT GELDITU!” lelopean bildu gara, ekologia-, ekonomia- eta gizarte-arloan hainbeste kalte eragiten dituen makro-proiektu hori geldi dadin berriro exijitzeko:

   -AHTren eraikuntzak lurrari erasotzen dio: edonork ikus dezake Debagoienan, Goierrin, Tolosaldean eta Hernaniko inguruetan zernolako lurraren okupazio, zatitze, txikizio eta hondakindegi erraldoiak egin dituzten.  AHTren aldeko politikariek darabilten naturarekiko ustezko errespetua iruzur hutsa dela frogatzen du horrek.

   -AHTak lurraldearen antolaketan desoreka larriak eragiten ditu: azpiegitura erraldoi honek hiriburuen arteko lotura azkarrak baino ez ditu lantzen, eta lotura azkar horien menpe geratuko dira gainera barnealdeko udalerri eta eskualdeetako inguramenari nahiz ekonomiari eta bizi-kalitateari eragindako kalteak. AHT lurralde-antolaketaren ikuspegitik erabat kaltegarria da, eta Ezkio-Itsason AHTren geltoki bat eraikitzeko asmoa, non Sustapen Ministerioaren Ikerketa Informatiboak eguneko 137 bidaiari aurrikusten dituen –hau da, Brinkola eta Itsasondoko apeaderoetan baino bidaiari gutxiago!–  adabaki bat besterik ez da.

 -AHTren kostu ekonomikoak jasanezinak dira eta egitasmo osoan egin beharreko gastu osoaren %70 inguru oraindik egitea falta zaie. PSE-PSOEren gobernu autonomikoak Gipuzkoan AHT eraikitzeko 2.500 milioi eurotik gorako esleipenak egin ditu bere agintaldian, AHTren kilometro bakoitza 30 milioi euro kostatzen baita hemen, hots, Hezkuntza Ertaineko 800 irakasleren urteko kostua da hori. Hau da, baliabide publikoak azpiegitura erraldoi eta oso garesti honen eraikuntzan xahutzen dituzte, zorpetze publikoa areagotu, gizarte arloko gastuak murriztu, eta ekonomia nahiz kultur arloko bestelako jarduerek ezinbestekoak dituzten baliabideak hipotekatzen diren artean.

   -Lanpostuen sorrera beste gezur handi bat da: AHTren obra enplegu prekarioaren eta langileen gain-esplotazioaren ikur da, 14 ordutik gorako lanegunak egin eta langile ugari hiltzen dira lan-baldintza kaxkarren ondorioz, administrazio publikoen ezikusiaren laguntza konplizearekin. Iñaki Arriolak Gipuzkoako lanetan 800 lanpostu zenbatu zituen duela hilabete gutxi, eta oraingoan Ernersto Gascok 5.000raino puztu du zifra hori, Kursaaleko jardunaldiak aurkeztean..

Arrazoi hauengatik eta gehiagorengatik, informazioa berriro ere propagandarekin ordeztu nahi dutela salatzen du AHT Gelditu! Elkarlanak. Eta datorren azaroaren 10etik abenduaren 1era Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan egingo diren AHTren aurkako baraualdietan parte hartzeko dei egiten dugu halaber, AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduaren ekimen horren harira hainbat herritan burutuko diren ekintzetara eta eztabaidetara bilduz.

Información o Propaganda?¡TAV Stop!

AHT GELDITU! Elkarlana denuncia que las jornadas sobre “El TAV en Gipuzkoa” organizadas por el Departamento de Transportes en el Kursaal, justo cuando el ejecutivo de Patxi Lopez termina su legislatura, son un acto de propaganda que busca claramente presionar con el fin de que se mantengan los enormes gastos públicos en el TAV ante el momento crítico que atraviesa la financiación de esta infraestructura. Asimismo, lejos del triunfalismo del que hace gala el Gobierno Vasco, manifestamos que las obras del TAV en Gipuzkoa son sinónimo de imposición a los pueblos afectados, agresión ecológica, despilfarro de recursos públicos y empleo basura. Por ello, bajo el lema “INFORMAZIOA ALA PROPAGANDA? AHT GELDITU!”, volvemos a exigir la paralización de este macro-proyecto que afecta gravemente a la sociedad, la economía y la naturaleza: 

   -El TAV significa agredir la tierra: cualquiera puede comprobar en Debagoiena, Goierri, Tolosaldea y en los entornos de Hernani la tremenda ocupación, fragmentación, creación de escombreras y destrucción del territorio que suponen las obras del TAV. Esto demuestra que el pretendido respeto al medio ambiente de los políticos pro-TAV es un fraude.

  -El TAV provoca graves desequilibrios territoriales: contempla únicamente la comunicación rápida entre las capitales, quedando subordinado ante esto la degradación ambiental y los efectos negativos sobre la economía y la calidad de vida de los municipios y comarcas del interior que le sirven de mero apoyo físico. El TAV es nefasto para la ordenación del territorio y el proyecto de construir una estación de Alta Velocidad en Ezkio-Itsaso, donde el propio Estudio Informativo de Fomento prevé un movimiento de 137 viajeros al día –¡es decir, menos que en los apeaderos de Brinkola o de Itsasondo!– es solo un parche, un engaño más.

   -Los costes económicos del TAV son insoportables y aún les falta gastar alrededor del 70% del coste total del proyecto. El Gobierno autonómico del PSE-PSOE ha adjudicado en su legislatura contratos de obras por un gasto de más de 2.500 millones de euros en los tramos gipuzkoanos de la “Y vasca”, donde cada kilómetro del TAV sale a 30 millons de euros y equivale al coste anual de 800 contrataciones de profesoras y profesores en las Enseñanzas Medias. Es decir, los recursos públicos se despilfarran en la creación de esta gigantesca y costosísima infraestructura que provoca un endeudamiento público cada vez mayor, a la vez que se asiste a los recortes de los gastos de carácter social y se hipotecan los recursos que requieren otros sectores de actividad económica o cultural.

   -La creación de empleo es un cuento: las obras del TAV son además sinónimo de empleo precario y de sobre-explotación de trabajadores que realizan jornadas laborales 14 horas e incluso más en condiciones de inseguridad laboral que se saldan con una insoportable siniestralidad, todo ello bajo la vista gorda y la complicidad de las administraciones públicas. Si Iñaki Arriola hablaba hace pocos meses de 800 puestos de trabajo en los tramos gipuzkoanos, ahora Ernesto Gasco ha inflado la cifra hasta 5.000 en la presentación de estas jornadas.

Por estas y otras muchas razones, AHT GELDITU! Elkarlana denuncia que estas jornadas del Gobierno Vasco pretenden sustituir una vez más la información por la propaganda. Finalmente, llamamos a participar en el ayuno desobediente contra el TAV que se realizará del 10 de noviembre al 1 de diciembre de forma rotativa en Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa, apoyando esta iniciativa del movimiento de desobediencia al TAV Mugitu! que se acercará a distintas localidades en las quetambién se desarrollarán diferentes actividades reivindicativas y de debate.

AHT GELDITU! ELKARLANA

 

This entry was posted on Asteazkena, urria 31st, 2012 at 8:13 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. La CEOE reitera que no quiere alta velocidad en mercancías
    2. Oregik “ia ziurtzat” jo du AHTaren Zumarragako tunelerako aurrekontua igoko dutela
    3. Crónica final de la II Marcha de bicis desobediente contra el TAV
    4. La II marcha de bicis desobediente contra el TAV enfila su recta final
    5. El 16 de Julio varios opositores al TAV de Euskal Herria fueron detenidos en Val Susa
    6. Nota de AHT Gelditu Tolosaldea ante la detención de Xabier Otegi
    7. Uzt.25 - Abuzt.2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea (Durango-Bilbo)
    8. [Zumárraga] El derrumbe en el mayor túnel del TAV destapa graves irregularidades
    9. AHT egiteko obren kostua 247 milioi igo arren, legez egin da oro Oregiren ustez
    10. Uzt. 25 - Abuzt. 2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea

  1. BILAKETA