Crónica de los 6 días de ayuno contra el TAV en Navarra

 

Con motivo de la iniciativa del ayuno desobediente contra el TAV organizado por Mugitu Mugimendua aqui os dejamos con una breve crónica de los seis días de ayuno correspondientes al turno de Navarra. Con anterioridad el ayuno comenzó en Bilbo el 10 de noviembre, el 17 de noviembre empezó el turno de Gipuzkoa y por último Nafarroa cogió el testigo el 24 de noviembre. El día 1 de diciembre en laPlaza de San Francisco en Iruñea se dará fin a esta iniciativa de rechazo al TAV.

AHTren AURKAKO NAFARROAKO BARAUALDIA, LARUNBATEKO KRONIKA

Baraualdiari hasiera emateko AlTAVoz III jardunaldiak antolatu dira Txantreako Auzotegin, AHT Gelditu! Elkarlanaren eskutik eta “Garraio eta energia: krisia abiadura handian” izenburupean. Bertan Nafarroako baraugileek baraualdi honen aurkezpena egin dute. Ondoren Tolosa aldera abiatu dira baraualdiaren lekukoa hartzera.Eguerdiko 12etan, Tolosako Triangelu plazan Gipuzkoako baraugileek Nafarroakoei Lurmalko lekukoa pasa diete. Ondoren, ur topa egin dute baraua utzi eta hasi duten desobedienteek.Hiru nafar baraugile berandu iritsi dira ekitaldira, Ertzaintzak ezarritako kontrol batean ordu erdi baino gehiago eduki ondoren.

Nafarroara bueltan Irañetara jo dute zuzenean, bertako Urruntzure iturburuan ura hartzera. Bizkaian eta Gipuzkoan egin bezalaxe, nafarrek ere, AHTk mehatxaturiko iturburu batetik hartu dute baraualdian zehar edanen duten ura. Aipaturiko iturburu hau Aralar mendikatetik hornitzen da eta oso paraje ederrean kokaturik dago. Arratsaldeko 6:30ean Altsasuko Gure Etxean AHTren aurka eta Trenaren Aldeko Nafarroako Hautetsien Sarearen agerpena burutu da 20 hautetsi baino gehiagok parte hartuz.

Mugitu!Mugimenduak aurrera daraman baraualdi desobediente honi beren sostengua eskaini diote eta AHTrekiko errefusapena berretsi dute. Zehazki, udalek gaur egun bere gain duten zerbitzu kopuru handia eta era berean gobernu aldetik, geroz eta diru laguntza gutxiago dutela salatu dute: “zerbitzuak ordaintzeko garaian gu gara arduradun nagusiak baina gure udalerrietatik pasatzen dituzten makro azpiegitura horien guzien gainean ordea, ez dugu zer erabakirik”. Arratsaldeko 7etan Altsasuko plazan AHTren aurkako elkarretaratzea burutu da, 60 bat lagunek parte hartu dutelarik.

CRÓNICA DEL SEGUNDO DÍA ZONAS AFECTADAS: RIBERA Y TAFALLA

Las 9 personas que comenzaron ayer el ayuno contra el TAV en Nafarroa se han acercado a Cadreita a conocer de cerca las obras del TAV. También han acudido a la visita informativa diez vecinos de Marcilla, pueblo afectado por el trazado del TAV. Como sabréis, las obras del TAV en Nafarroa comenzaron en noviembre de 2011 en el subtramo Cadreita-Villafranca de 8,5 km. En este subtramo que está construyendo Construcciónes Mariezcurrena y COMSA, se gastarán 30 millones de euros. El segundo subtramo entre Castejón y Cadreita ha sido adjudicado a OBENASA y ACCIONA y aunque estaba previsto el comienzo de obras para septiembre, todavía no han comenzado. En la visita guiada, se ha tenido la oportunidad de observar las afecciones que esta macro infraestructura está generando sobre el territorio (VER DOCUMENTO)

 Aparte del grave impacto del TAV, los compañeros de Marcilla han explicado la grave incidencia de la autopista eléctrica de 400.000 kilowatios que pasa por terreno municipal. Tanto en una infraestructura como en la otra, ha quedado patente que las prácticas caciquiles siguen vigentes. Es decir, ambos proyectos han sido aprobados desde el oscurantismo, la falta de información, la ausencia de debate y los intereses creados para favorecer a unos pocos.

Astelehena. Herri-Lan Departamentuaren Okupazioa. Txirrindula martxa eta Obenasaren aurrean protesta (Barañain)

11:30ean 10 baraugileak Nafarroako Gobernuaren Herri-Lan Departamentuan sartu dira, hau baita AHTren proiektuaren eta lanen arduraduna. Eraikinaren atea zaintzen duen zainpeko guardiak ezin izan ditu sartzen galarazi eta beraz, 6. solairuan dagoen Luis Zarraluki Herri-Lan eta Etxebizitza Kontseilariaren bulegora igo dira. Bertan, astebeteko baraualdiari buruzko pankarta bat zabaldu dute. Kontseilariaren idazkariak Zarralukik harrerarik ezin ziela egin adierazi die desobedienteei behin eta berriz, bildua zegoelako eta aurretik bilera eskatua ez zutelako. Foruzaintza bertaratu denean baraugileei pasabideak hustu zitzatela eskatu die. Hauek ordea, AHTren aurkako baraualdia bertan jarraitzeko asmoa zutela berretsi dute “funtzionariei inolako eragozpenik sortu gabe”, baina foruzaintzak alde egiteko exijitu ondoren eraikina utzi dute.

Eraikinaren kanpo aldean baraugileek pankarta zabaldu dute eta lelo desberdinak oihukatzeari ekin diote. Foruzaintzak orduan pankarta ixtera behartu ditu, komunikatu gabeko elkarretaratzea zela aitzakipean eta baraugileak identifikatu ditu. Hala eta guziz ere, ordu erdiz AHTren aurkako leloak botatzen eta eskuorriak banatzen jarraitu dute. Aipatzekoa da Foruzaintzaren eta Udaltzaingoaren despliege zabala. Baraualdia kontseilariaren bulegoaren atarian jarraitzeko ezintasuna ikusirik, baraugileek hau Bakearen Etxean jarraitzea erabaki dute, KEMen egoitzan, Merced kalea 18, behea. Baraugileek solidario guziei deialdi berezia egin nahi diete programaturiko ekintzetan parte hartzera eta elkartasuna adieraztera beraiek bisitatuz.

ETXABAKOITZ ETA BARAÑAINEN ARTEKO TXIRRINDULA MARTXA Arratsaldeko 5:30ean 30 bat laguneko txirrindula martxa abiatu da Etxabakoitz eta Barañainen AHTk eraginen zituen kalteen aurka protesta egiteko. Jakina denez, AHTren geltokia eraikitzeko onarturiko PSIS delakoak Etxabakoitz auzunea larriki kaltetuko luke, bertan 9.000 etxebizitza berri eraikiko lituzkete AHTren geltokia kostatuko lukeen 100 milioi euro finantzatu ahal izateko. Etxabakoitz auzunea eta Barañaingo udalerria zeharkatu ondoren, txirrindula martxa Obenasa eraikuntza enpresaren aurrean bukatu da. Aipaturiko eraikuntza enpresa honi esleitu diote Castejon eta Cadreita artean izanen den AHTren bigarren azpi-tartea, zeina, aurtengo irailean hastekoa bazen ere, geldirik jarraitzen duen. Baraugileek gutun bat eman dute lan hauetan has ez daitezen eskatuz.  Honetaz gain, Cadreitako piperrak eta Arantzadiko letxugak zituen saski bat eman diete, saskiak honako leloa zuela: barazki hauek ez dira ez Arantzadin ez eta AHTren lanetan haziko, Obenasa utzi amalurra bakean. Lelo hauen arrazoia dira Obenasak Castejon eta Cadreitaren arteko lurrak suntsitzeko asmotan dabilela eta Arantzadiko baratzak dagoeneko suntsitu zituela. Kanpoaldean bitartean, parte hartzaileek bulegoen leihoetan bi pankarta eskegi dituzte AHT eta Arantzadiren inguruko leloekin.

Martes: el dinero del TAV para la sanidad

Hoy martes,a las 11 de la mañana, el movimiento de desobediencia al TAV Mugitu! Mugimendua en ayuno desobediente, junto a personal sanitario y de cocinas hospitalarias se ha concentrado delante de los hospitales reuniendo a unas 50 personas. En esta iniciativa también ha colaborado el sindicato LAB. El objetivo de esta protesta era denunciar el despilfarro del TAV y en consecuencia, los recortes que está sufriendo la Sanidad navarra.

Especialmente presente ha estado la reivindicación del personal de Cocinas que está luchando en contra de la privatización del servicio. Las personas concentradas han distribuido información a los usuarios del hospital. Al mismo tiempo desde lo alto de un edificio hospitalario se ha desplegado una gran pancarta con el lema “el TAV recorta tu salud” firmada por Mugitu!Mugimendua. Al final de la concentración, personal de cocinas ha llevado a cabo una parodia criticando no solamente la privatización del servicio sino también la política de recortes generalizada a toda la población.

Una vez acabada la parodia los diez ayunantes se han dirigido al centro sanitario Príncipe de Viana donde han hecho un reparto de información. Al mismo tiempo, de de viva voz ante los cientos de personas que iban a pasar consulta han criticado el desorbitado gasto del TAV que posibilita la política de recortes en sanidad. A la tarde a las 19:30 ha tenido lugar la charla con Paco Segura, miembro de Ecologistas en Acción, que nos presentó su libro “Infraestructuras y transporte” ante 30 personas en la Sala Calderería anexa a la Escuela de Idiomas de Iruñea. Asi mismo un miembro de AHT Gelditu explicó de manera somera la situación actiual de las obras del TAV en Navarra. Esta charla se repetiría al día siguiente en la UPNA adonde acudieron 30 estudiantes a oír las explicaciones dadas por Paco Segura.

BOSGARREN EGUNA. ASTEAZKENA 28 : HEZKUNTZA ETA AHT

INSTITUTUAK

Ikasle Abertzaleak-eko ikasleek hezkuntzan ematen ari diren murrizketak AHTren gastuekin konparatuz informazioa banatu dute. Halaber, beren ikasketa zentroetan pankartak jarri dituzte.

NUP
Goizeko 11etan unibertsitateko ikasleek baraugileen sostenguarekin prentsaurreko bat eman dute, AHTren zarrasteltzea salatzeko hezkuntzan murrizketak jarraitzen duten bitartean. Honen ondoren, ikasleek “AHT” batez lagundurik parodia bat burutu dute Ikasgelategiko pasabideak, kafetegia, liburutegia eta beste hainbat eraikin zeharkatuz. Ibilbide hau probestuz, esku
orriak banatu dira eta ozenki, baraualdi desobedientearen arrazoiak azaldu zaizkie ikasleei.. 

Ekitaldi hauek guziak, Asamblea Libertariak, Ikasle Abertzaleak, Mugarik gabeko Ingeniariak, Eraldaduk eta Gizarte Laneko ikasleek antolatu dituzte. Eguerdiko 13etan Ecologistas en Acción-eko kide den Paco Seguraren hitzaldia izan da “Garraio azpiegiturak eta krisia” izenburuarekin. Hitzaldi hau AHT Gelditu! Elkarlanak antolaturiko alTAVoz jardunaldien baitan egin da.

Seigarren eguna: Iruñeko egunean ere, AHT-TAV STOP!

Hoy a la mañana con motivo de la celebración de San Saturnino (Iruñeko Eguna), patrón de Iruñea, las personas ayunantes contra el TAV han realizado varias protestas a lo largo de la jornada.

Por un lado, al paso de la corporación en la procesión municipal con las máximas autoridades de Iruñea se han mostrado carteles de rechazo al TAV, mientras se han coreado lemas contrarios a dicha macro infraestructura. Policía Municipal ha identificado a varias personas presentes en la calle en el momento de la protesta (entre ellas a algún ayunante) sin dar ningún tipo de explicación de su actuación. A la salida de dicho acto litúrgico  y cuando se retiraban al Ayuntamiento de Pamplona se ha repetido la protesta sin mayores incidentes. ver imágenes en  Ekinklik

Posteriormente en Navarrería se ha desplegado una pancarta gigante contra el TAV, para dar paso a un poteo de agua por las calles de Alde Zaharra.

ACTUACIÓN DE PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

A las 6 de la tarde había actuación de Pirritx, Porrotx eta Marimotots en el pabellón Anaitasuna. Aprovechando el evento, las ayunantes ataviadas con narices de clown han repartido información en contra del TAV. Antes de empezar la actuación, han tenido la oportunidad de entrar en el Anaitasuna y se han sacado una foto.

CONCENTRACIÓN FRENTE AL PARLAMENTO FORAL

En el día más frio de la semana, y como de constumbre, a las 7 de la tarde, unas 45 personas se han concentrado en contra del TAV ante el Parlamento de Navarra. Esta concentración ha sido apoyada por miembros de la Plataforma en contra de las Autopistas Eléctricas.

Argazkiak: Ekinklik

This entry was posted on Ostirala, azaroa 30th, 2012 at 12:32 am and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Concentración 2 Setiembre ante Juzgados de Tudela: TAV Stop!
    2. Sustrai denuncia que los tribunales no paralizan las ilegales obras del TAV en Navarra
    3. La CEOE reitera que no quiere alta velocidad en mercancías
    4. Oregik “ia ziurtzat” jo du AHTaren Zumarragako tunelerako aurrekontua igoko dutela
    5. Crónica final de la II Marcha de bicis desobediente contra el TAV
    6. La II marcha de bicis desobediente contra el TAV enfila su recta final
    7. El 16 de Julio varios opositores al TAV de Euskal Herria fueron detenidos en Val Susa
    8. Nota de AHT Gelditu Tolosaldea ante la detención de Xabier Otegi
    9. Uzt.25 - Abuzt.2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea (Durango-Bilbo)
    10. [Zumárraga] El derrumbe en el mayor túnel del TAV destapa graves irregularidades

  1. BILAKETA