Paco Segura: «AHTa da azpiegituren politika zentzugabearen adibiderik adierazgarriena»

Mugitu mugimenduak antolatu duen AHT abiadura handiko trenaren kontrako hiru asteko baraualdia amaitu zen atzo, Nafarroan. Bizkaian hasi zen, eta Gipuzkoak hartu zuen lekukoa. Iruñean, baraualdiaren harira antolatu ekitaldietan parte hartu du asteon Paco Segurak (Murtzia, Espainia, 1961). Ecologistas en Accion taldeko garraioaren arloko koordinatzailea da. Paco Segura Ecologistas en Accion taldeko garraio koordinatzaileak dudarik ez du: uste du azpiegitura «gutxiago eta hobeak» behar direla. Azpiegitura handien gastuak eta gizarte murrizketak salatu ditu.

Edurne Elizondo (Iruñea)

http://paperekoa.berria.info/harian/2012-12-02/014/001/ahta_da_azpiegituren_politika_zentzugabearen_adibiderik_adierazgarriena.htm

Info +: alTAVoz jardunaldia

http://www.ahtgelditu.org/blog/albiste-orokorrak/2012/11/21/iii-jornadas-altavoz-sobre-transporte-y-energia-en-auzotegi-irunea/

Mugitu mugimenduak antolatu duen AHT abiadura handiko trenaren kontrako hiru asteko baraualdia amaitu zen atzo, Nafarroan. Bizkaian hasi zen, eta Gipuzkoak hartu zuen lekukoa. Iruñean, baraualdiaren harira antolatu ekitaldietan parte hartu du asteon Paco Segurak (Murtzia, Espainia, 1961). Ecologistas en Accion taldeko garraioaren arloko koordinatzailea da.

AHTaren aurkako baraualdiarekin bat egin duzu.

Hemengo AHTaren aurkako borroka da nabarmenena estatu osoan, eta gustura egiten dugu lan horren alde. Nahiko genuke mobilizazio bera lortuko bagenu bertze hamaika tokitan ere. Lortu izan bagenu, akaso egoera bertzelakoa litzateke egun. Abiadura handiko trena ez da Espainiako azpiegituren esparruko politika zentzugabearen adibide bakarra, baina adierazgarriena da, lurraldean eragiten duen kalteagatik, eta behar duen inbertsioagatik.

Zaila da eztabaida piztea?

Bai, hagitz. Azpiegituren inguruan bi mito badira, eta jendeak hagitz barneratuta ditu. Batetik, jendeak uste du azpiegituren esparruan, Europako gainerako herriekin alderatuta, defizit egoera batean gaudela. Bertzetik, azpiegiturak garapen ekonomikoarekin eta enpleguarekin lotzen dira.

Oinarririk gabeko mitoak dira?

Hala da. Defizitaren inguruko mitoa gezur hutsa dela erraz ikusten da. Espainia da Europan autobia kilometro gehien duen herria. 16.000 denera. Espainia da, halaber, Europan abiadura handiko trenbide kilometro gehien duen herria. 2.700 ditugu denera, eta asmoa da 10.000 kilometrora iristea. Erokeria hutsa da, gu baikara Europan kilometroko bidaiari gutxien duen herria. Hutsik diren aireportu gehien duen herria ere bagara, eta ezin dugu ahaztu gure portuen azpiegituren %40 baino ez dela erabiltzen.

Azpiegituren eta garapen ekonomikoaren arteko loturari buruz, zer dago errateko?

Hori ere faltsua dela, erabat. Arropa denda bat baduzu, eta espazioa handitzen baduzu, bezero kopuruan aldaketarik gertatu gabe, gertatzen dena da obra horrek gastua ekartzen dizula, eta pobretzen zaituela. Erabiltzen ez diren abidura handiko trenak dituzu, eta zorra gero eta handiagoa da. Azpiegituretan ari dira dirua gastatzen eta, bitartean, herritarren oinarrizko beharrak asetzeko diru sailetan murrizketak egiten dituzte. Azpiegitura anitz eta milioika langabetu ditu Espainiak. Zerbaitek huts egiten du, argi eta garbi.

Zer dago azpiegituren aldeko apustu horren atzean?

Dirua, interesa. Kobratzen diren komisioak daude atzean. Adibidez, Madrilgo Barajas aireportua handitzeko lanen aurrekontua 1.700 milioi eurokoa zen; azkenean 6.200 ordaindu ziren. Hemen botere gehien duten enpresak dira eraikuntzaren eta elektrizitatearen esparruan ari direnak.

Nolabaiteko kontrola ezartzeko tresnarik ez dago?

Haien proiektuak justifikatzeko neurrira egindako txostenak dituzte beti. Inolako oinarririk gabeko ikerketak izaten dira, baina balio dute halako obrekin aurrera egiteko. Madril eta Valentzia arteko abiadura handiko trenari buruzko txostenen arabera, adibidez, aurreikuspena zen urtean hamahiru milioi bidaiari izanen zituela. Erokeria hutsa. Kopuru horren seirenera ere ez da iristen errealitatea. Argi dago herritarren garraio beharrak ase egin behar direla, baina horretarako ez da zertan munduko trenik garestienaren aldeko apustua egin behar.

Zein da dinamika hori gelditzeko alternatiba?

Lehenik eta behin, azpiegituren inguruan dauden mitoak eta gezurrak agerian uztea. Nik uste dut jada inork ez duela sinisten azpiegitura defizita dugunik; eta azpiegituren eta garapen ekonomikoaren arteko lotura ere zalantzan jartzen hasi da gizartea, datuak agerikoak baitira. Uste dut herritarren erantzuna aldatzen hasi dela.

Orain arte egindakoa konpon daiteke nolabait? Bada atzera egiteko biderik?

Garraioaren esparruan ezarri beharko genukeen ideia nagusia hau da: gutxiago, eta hobea. Hainbat kasutan zaila izanen da atzera egitea, baina argi dago ezin dugula bide beretik aurrera jarraitu. Hasitako obrak ez uzteko argudioa izaten da jada diru anitz gastatu dela. Ados, eta tamalgarria da, baina ezin dugu gehiago gastatzen jarraitu. Hasitakoa utzi behar da. Eta alternatibak badira. Egin behar duguna da eskaintza eskaerara egokitu. Zerbitzuak hobetu behar dira, baina horretarako ez da azpiegitura gehiago egin behar. Tokiko eskalari eman behar diogu garrantzia.

This entry was posted on Igandea, abendua 2nd, 2012 at 2:35 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Concentración 2 Setiembre ante Juzgados de Tudela: TAV Stop!
    2. Sustrai denuncia que los tribunales no paralizan las ilegales obras del TAV en Navarra
    3. La CEOE reitera que no quiere alta velocidad en mercancías
    4. Oregik “ia ziurtzat” jo du AHTaren Zumarragako tunelerako aurrekontua igoko dutela
    5. Crónica final de la II Marcha de bicis desobediente contra el TAV
    6. La II marcha de bicis desobediente contra el TAV enfila su recta final
    7. El 16 de Julio varios opositores al TAV de Euskal Herria fueron detenidos en Val Susa
    8. Nota de AHT Gelditu Tolosaldea ante la detención de Xabier Otegi
    9. Uzt.25 - Abuzt.2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea (Durango-Bilbo)
    10. [Zumárraga] El derrumbe en el mayor túnel del TAV destapa graves irregularidades

  1. BILAKETA