Urtarrilak 17, elkarretaratzea: AHTrik Ez, Desjabetzarik Stop! Anoetan, 8:30etan

AHTren Hernialde-Zizurkil zatiko nahitaezko desjabetzak ditugu hizpide. Hil honetan izango dira lau udalerritan: Hernialden 15ean eta 16an, Anoetan 17an, Asteasun 23an eta Zizurkilen 24an. Patxi Lopez eta beste hainbaten hitzetan, dagoeneko hasia zen uztailaren 23an, noiz, zati honetako 1. harria ezarri zuten. Ez da harritzekoa; ohiturei jarraiki, orain ere gezurretan.

Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak gogor salatu nahi du proiektua, desjabetzak azpimarratuz. Horretarako, Anoetan 17an burutzeko asmo diren Akten Altxamenduetan kontzentrazioa egingo da udaletxe aurrean goizeko 8:30etan.

Aipatu beharra dago, herria bera, oso esanguratsua dela bertan egin zen galdeketa dela eta. Argi eta garbi esan zien herritarrek ezezkoa AHTri. Zizurkil-Andoain zatiari dagokionean, hasiak dira Zizurkil-Adunako mugan. Adunan dagoeneko zati honetan erabiltzeko asmoa duten zabortegietako bat garbitzen ari dira. Hondakin kutsakorrak dituen mina bat da. Horretaz gain, lanetan zehar erabiliko dituzten etxolak martxan daude eta egin asmo dituzten tuneletarako bidea prestatzen ari dira. Lanen hasieran zein lanetan zehar, zundaketak egiten ikus daitezke. Honako hau da, eraikitzen ari diren modu lotsagarriaren erakusleetako bat, non, normaltzat jo daitekeen ondoren ez beharrak izatea.

Era berean, lanean ari diren beste hainbat zatitan, berriz ere desjabetza gehiago ari dira burutzen. Tolosako zatian zein Legorretan adibidez. Ez dute hasieratik ezer argi uzten. Azpimarratu nahiko genukeen beste puntu bat, AHTk lana sortzen duenarena da. Azaroaren 6an Donostian Arriolak botatako datua, hau da, 7000 lanpostu sortu dituela gezur hutsa dela deritzogu. AHTk pobrezia besterik ez du sortzen: obrek hitzarmena betetzen ez dutelako jendea kaleratua izaten da eta enpresak isten dira. Nork uler dezake hainbeste lanpostu sortzean, Gipuzkoan bakarrik eraikuntzan 30000 langabetu egotea?

AHTren lanek 7000 lanpostu sortzen dituela badiote, dituzten lanaldi ilegalak ikusirik, 14000 lanpostu izan beharko lirateke. Hori bai, ez dakit hilabete amaierara iristeko aukerarik izango luketen langile hauek! Jendartean, ekonomiaren arrazoiengatik geratu egingo dutelako ustea dago baina ez du zertan horrela izanik. Dagoeneko hipotekatuta gaude. Gainera, AHTrako espreski, mailegua jaso da Europatik. Pixka bat gehiago ez da ezer. Euskal Herrian eraikuntzarekin dagoen politikak, munduko beste hainbatetakoarekin puntu asko ditu amankomunean. Kapitalista maltzur hauei bost axola zaizkie herritarrak. Lurralde txiroenetan ere ikus daiteke. Adibide bezala, egin asmo duten Afrikako lehen AHTa dugu: Marruecos-Senegal. Krisiak geratuko duen esperoan gaude eta bitartean lasaiaskoan doaz aurrera. Nola liteke inoiz baino aurkari gehiago dituen momentuan inoiz baino aurkako mugimendu eskasagoa egotea?

Ez da erraza ulertzen. Beraz, eman zure ezezkoa urtarrilaren 17an Anoetan goizeko 8:30etan Udaletxe aurrean burutuko den kontzentrazioan. Azaldu!

Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlana

———————————————————————-

Informazio gehiago:

Urtarrilak 17, goizeko 8.30etan bildu ginen Anoetako Udaletxearen aurrean Desjabetzerik ez! AHTrik ez! lelopean. 

Hernialde-Zizurkil zatiko Anoetako lurretako desjabetzeak egitekoak dira egun guztian zehar, goizeko 9etan hasi eta iluntzeko 8ak arte.

28 lurjaberi kenduko dizkiete lurrak eta hauetariko gehienek desjabetzeak Udaletxean ez sinatzeko erabakia hartu dute. Euren eskubideak exijituz, kenduko dizkieten lurrak markatu eta izenpetzeak lurretan bertan egitea eskatu dute. Zalantzarik gabe, jarrera eredugarria iruditzen zaigu, orain artean eskualdean izan diren kasuetan ez bezala, guztiek bat eginik lur-kentzeen inposaketen aurrean dituzten eskubideak aldarrikatzeko erabakia hartu dutelako.

Beste behin ere, Anoetako herriak AHTaren proiektuaren aurkako jarrera erakutsi du. Lehenago herritarrek herri-galdeketan ezetza eman zuten, Udalak beti izan du aurkako jarrera eta gaurkoan lurjabeek ere inposaketen gainetik euren eskubideak exijitzeko hautua egin dute.

This entry was posted on Astelehena, urtarrila 14th, 2013 at 8:20 pm and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. AHT Gelditu-k onartezina deritzo obretan pertsonen bizitzak “arriskuan” jartzeari
    2. La ruina del AVE: tras 22 años en marcha los ingresos no cubren ni un tercio de la inversión
    3. Zarraluqui defiende el TAV y el presidente de Adif cree que no tiene ni pies ni cabeza…
    4. Sustrai denuncia que los tribunales no paralizan las ilegales obras del TAV en Navarra
    5. Concentración 2 Setiembre ante Juzgados de Tudela: TAV Stop!
    6. La CEOE reitera que no quiere alta velocidad en mercancías
    7. Oregik “ia ziurtzat” jo du AHTaren Zumarragako tunelerako aurrekontua igoko dutela
    8. Crónica final de la II Marcha de bicis desobediente contra el TAV
    9. La II marcha de bicis desobediente contra el TAV enfila su recta final
    10. El 16 de Julio varios opositores al TAV de Euskal Herria fueron detenidos en Val Susa

  1. BILAKETA