Ana Oregi, Ingurumen sailburua: Ez da momentua proiektu faraonikoak egiteko

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu berriak lehen elkarrizketa eskaini du Euskadi Irratian. Oregik jakinarazi duenez, aurki Espainiako Sustapen ministerioarekin bilera izango dute eta mahai gainean bi atal nagusi jarriko dituzte: batetik AHTa, eta bestetik aireportuen gaia.

AHTa eta aireportuak AHTari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren asmoa da obren “abiadura eta martxarekin” segitzea. Aireportuen gaiarekin arduratuta azaldu da Oregi: “Osagarriak izan behar dira beraien artean. Foronda oso azpiegitura ona da eta ulertezina da gertatzen ari dena”.

Donostialdeko metroa

Ana Oregiren esanetan sailaren kezka handiena “mugikortasuna” da: “Ez da kasualitatea garraiobideen sailburuordetza Ingurumenean sartu izana”.  Ildo horretan, trenaren aldeko apustua egingo dutela azaldu du sailburu berriak. Donostialdeko metroaz ere galdetu dio Euskadi Irratiko esatariak, Topoaren alde egingo dutela azaldu du Oregik, baina metroaren proiektuari dagokionez zuhurrago azaldu da: “Ez  litzateke arduratsua izango hemen ezer aurreratzea, gaia aztertzen ari gara, baina ez da momentua proiektu faraonikoak egiteko. Ezin ditugu gauzak egin erabiltzaileak kontuan eduki gabe”.

Bestetik, baieztatu du Iñigo Palomino izango dela Euskotren-eko zuzendari berria.

Pasaiako portua

Itsas portuen inguruan ere luze hitz egin du Oregik. Dena den, ez du baieztatu nahi izan Ibai Atutxa izango denik Bilboko portu agintaritzako presidente berria, eta Ricardo Peña Pasaiakoa. Onartu du portu agintaritzak erakunde autonomoak direla: “Baina guk izendatzen ditugu presidenteak, administrazio kontseiluetan sartuta gaude, ez gara floreroak. Inportantea da bi agintaritzak [Pasaiakoa eta Bilbokoa] elkarrekin aritzea. Itsasoz 50 kilometrora besterik ez dago, gure herria oso txikia da”. Zentzu horretan, Pasaiako kanpo portua egitearen kontrako iritzia azaldu du Oregik: “Beti defendatu dut ezetz, eta ez dut iritzia aldatu. Hainbat azterketa egin behar dira, baina krisi hau daukagu. Barruko portua konpondu, biziberritu eta herritarren bizitza hobetu behar dira”.

Fracking-a

Gasa ateratzeko fracking teknikaren inguruan ere zuhur azaldu da Ana Oregi: “Oraindik hainbat itzal daude ingurumenarekiko errespetuari dagokionez, dekretuak eta arauak mahai gainean ipini eta errespetatu egin behar dira, eta oraingo teknikarekin ez da horrelakorik babesten”. Bizkaian ere iragarri diren zundaketa baimenen inguruan, zera esan du: “Esplorazio horiek egiten badira, egin behar dira ingurumen arauak errespetatuz”.

http://www.argia.com/albistea/ana-oregi-ingurumen-sailburua-ez-da-momentua-proiektu-faraonikoak-egiteko

http://www.eitb.com/eu/albisteak/ekonomia/krisi-ekonomikoa/osoa/1245060/aht-urkullu–azpiegituretarako-inbertsioak-berrikusi-behar-dira/

Urkullu: ‘Azpiegitura handietarako inbertsioak berrikusi behar dira’

Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu duenez, “krisi garaian berrikusi egin behar dira” azpiegitura berrietako inbertsio handiak.

Urkulluk erantzun hori eman du Donostialdeko Metroaren proiektuaz galdetu diotenean; izan ere, Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko sailburuak zalantzan jarri zituen proiektu hori eta Pasaiako kanpoko portua, krisia ez delako “proiektu faraonikoetarako garaia”.

Lehendakariak azpimarratu du gai horretan ez dela “espekulazioetan” edo “lurraldetasun borroketan” eroriko.

“Krisi garaian gaude”, eta horrek eragina du “Eusko Jaurlaritzako aurrekontuen aurreproiektuan eta proiektuan, eta gainerako administrazioetan”.

Azpiegitura handietarako inbertsioak berrikusi behar dira, Urkulluren iritziz. Horren hitzetan, “oraindik garaiz gaude herritarren oinarrizko beharrei erantzuteko”.

This entry was posted on Igandea, otsaila 10th, 2013 at 1:28 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Anuncian información pública para expropiaciones del TAV entre Villafranca-Olite y Olite-Tafalla
    2. AHTren aurkako taldeen salaketa eta elkartasun adierazpena: Apaiziartza eta Gaintxurizketa bizirik!
    3. Procesión contra el TAV en Bilbo este jueves a las 10:15 desde Lanbide
    4. Mugitu! pinta decenas de caracoles contra el TAV
    5. Vecin@s de Etxabakoitz exigen al Ayto de Iruñea información sobre derribos de casas por el TAV
    6. Mugitu! ocupó el Museo Ferroviario de Castejón para denunciar el TAV
    7. AHT gelditzeko aukera badagoela gogorarazi dute Bergarako elkarretaratzean
    8. Martxoak 15, Bergaran, AHTren aurkako elkarretaratzea (11:30-13:30)
    9. Lakua ha gastado 1.129 millones en el TAV que Madrid todavía no paga
    10. Martxoak 6, Ficoban, Elkarretaratze Zaratatsua, 11etan. AHTrik Ez!

  1. BILAKETA