Euskal Y-arentzat dirua aurreratuz, obra azkartu nahi du Jaurlaritzak

Arabako eta Bizkaiko AHT abiadura handiko trenaren hainbat zatiren lanak bere gain hartzeko prest dago Eusko Jaurlaritza. Atzo, inoizko murrizketarik handiena jasotzen duen aurrekontua aurkeztu eta biharamunean —1.200 milioi euro gutxiago aurreikusten ditu gastuan—, eman zuen berria Ana Oregi Ingurumen sailburuak: «Espainiako Gobernua lanekin jarraitzeko prest badago, primeran. Bestela, lan horiek gure gain hartzeko moduan gaude. Baliabide teknikoak prest ditugu. Gipuzkoan jarraitutako eredua erabiliko genuke, baliagarria izan dela uste baitugu». Sistema horren arabera, Eusko Jaurlaritzak lanak egiteko dirua aurreratuko luke, eta, ondoren, kupoaren bidez deskontatuko luke kostua. Euskal Y-aren lotura eta hiru hiriburuetarako sarbidea osatzen duten lau zatiren lanak hartuko lituzke bere gain Jaurlaritzak.

Oregi Beasainen (Gipuzkoa) izan zen atzo, Akitaniako Kontseilu Nagusiko ordezkariekin batera AHTko lanak ikusten. Tren lasterraren «garrantzia» nabarmendu zuen Ingurumen sailburuak. «Guztioi interesatzen zaigun obra da, Europarekin lotzen gaituelako. Beharrezkoak diren baliabideak izan behar ditu gauzatzeko». Bi erakundeek tren lasterrarekiko duten konpromisoa baieztatu zuten. «Krisi ekonomiko sakon batean gaude, baina helburuetan bat gatoz», esan zuen Bernard Uturrik, Akitaniako Kontseilu Nagusiko Garraio presidenteordeak. Antzera mintzatu zen Oregi: «Guretzat funtsezkoa da Akizerekiko lotura. Baina, hortik harago, Europarentzat ere garrantzitsua da. Europako hego-mendebaldea garatzen lagunduko du».

Ez batak eta ez besteak ez zuten baieztatu nahi izan noizko egongo diren amaituta AHTko obrak. Oregi: «Halako lanekin ezin da jakin, ikusi beharko da Espainiako Gobernuak zein asmo dituen. Izan ere, oraindik ez ditu hainbat zati eman». Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan AHTaren sei zati daude amaituta. 25etan lanean ari dira, eta beste zazpitan proiektua onartua dago edo idazten ari dira.

Dena den, duela aste batzuk jakin zen Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketen ondorioz AHTaren hainbat zatitako lanak geldotzen ari direla. Zati horietako bat da Lemoa eta Galdakao artekoa (Bizkaia). Hori egiteaz arduratzen diren enpresek hilabeterako eten zituzten otsail amaieran lanak, Adif Espainiako Trenbide Administrazio Erakundeak agindutako 30 milioi euroetatik hiru besterik jaso zituztelako. Adifek berak onartu zuen diru gutxiago egonda lan batzuk geldotu egin behar zituela, eta beste batzuk moldatu. Enpresek ez zuten baztertu kontratuak etetea eta kalte-ordainak eskatzea. Zati horren aurrekontua 69 milioi eurokoa da.

Espainiako Gobernuari konpromisoak betetzeko eskatu zion atzo Oregik. «Ana Pastor Sustapen ministroarekin egin genuen azken bileran baieztatu zigun Atlantikoko korridorea lehentasunezkoa eta estrategikoa dela. Beraz, hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatzen diogu». Herenegun, ordea, adierazi zuen lehentasuna Mediterraneoko korridorea dela. Pastorrek hitzarmena sinatu zuen Frantzia, Italia, Hungaria eta Esloveniarekin, korridore horretatik salgaiak garraiatzea sustatzeko. «Guretzat lehentasun nagusia da, horretan ari garelako inbertsioak egiten eta hor dagoelako etorkizuna».

Urkullu-Rousset bilera

Beasaingo obrak ikusten egon ostean, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullurekin bildu ziren Akitaniako Kontseilu Nagusiko ordezkariak. Han izan zen Alain Rousset presidentea. Biek eskaria egin zieten Espainiako eta Frantziako gobernuei AHTaren Gasteiz-Akize lotura gauzatzeko beharrezkoak diren lanak egiteko. «Ahalik eta azkarren egiteko eskatzen diegu, Europa hego-mendebaldearentzat beharrezkoa baita lotura hori»

Jaurlaritzak Bizkaiko eta Arabako lanak hartzearen aukeraz mintzatu zen Urkullu. Adierazi zuen atzo bertan hitz egin zuela Espainiako Gobernuko presidente Mariano Rajoyrekin. «Interes handiarekin hartu du gure proposamena».

Roussetek halako azpiegiturak finantzatzeko arazoak daudela baieztatu zuen. «Baina Euskadi eta Akitania arteko zirkulazio intermodalaren egoera dramatikoa da. Bi lurraldeen artean garraiatzen diren salgaietatik, %2,5 baino ez da garraiatzen trenez. Frantzia eta Italia artean kopurua %30era iristen da». Mugarik gabeko Europa batean sinesten dutela berretsi zuten. «Elkarlanean jarraitu behar dugu. Ez bakarrik garraio kontuetan, baita kulturan, ekonomian eta abarretan ere».

Urizarren salaketa

Euskadi Irratian emandako elkarrizketan batean, Eusko Jaurlaritzaren asmoekin kritiko agertu zen Pello Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkidea. «Kupotik 800 milioi euro zor dizkio. Jakin nahiko genuke Gipuzkoako AHTko lanak egiteko jarri duen dirutik zenbat berreskuratu duen Eusko Jaurlaritzak. Hala ere, Bizkaian eta Araban formula berdina aplikatu nahi du. Ez dugu ulertzen, are gutxiago murrizketak iragarri dituenean».

+ Info: http://paperekoa.berria.info/harian/2013-03-14/013/001/euskal_y_arentzat_dirua_aurreratuz_obra_azkartu_nahi_du_jaurlaritzak.htm

This entry was posted on Larunbata, martxoa 16th, 2013 at 13:46 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. AHT Gelditu Orain! Manifestazio nazionala, Donostian, Ekainak 13
    2. Presentación colectiva de alegaciones al proyecto del TAV Astigarraga-Oiartzun-Lezo:
    3. 500 personas denuncian en Iruñea el “TAV chu chu de los horrores”
    4. AHT: Astigarraga-Oiartzun-Lezo proiektuari alegazioak eta batzar deialdia martxoaren 31an Oreretan
    5. Atxondok AHTari ez 8 urtez
    6. Los Arcos-eko Zirkuitua eta Nafarroa Arenaren ostean… Izuen AHT Txu-Txua !
    7. “Bilbo-Donostia helikoptero zerbitzua errentagarriagoa litzateke AHT baino”
    8. 12 y 13 de marzo (Bilbao) Jornadas sobre luchas populares en Italia
    9. Germá Bel:«Un servicio de helicópteros sería más rentable que la Y vasca»
    10. Expertos en Economía señalan que la «Y» solo sería rentable pagando más de 25€ entre capitales
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA