Madrilek ehun milioitik gora zor dizkio Jaurlaritzari, AHTarengatik

Eusko Jaurlaritza prest agertu da Euskal Y-aren Araba eta Bizkaiko lau zati eta geltokiak egiteko ardura bere gain hartzeko, Gipuzkoan egiten ari den bezala. Madrilek baimena emango balio, mantso doan zatia azkartuko luke. Aurreratu ondoren, baina, kupo bidez itzuli beharko lioke Madrilek dirua. Bi gobernuek sinatutako akordioaren arabera hala behar luke, baina Madril diru guztia itzultzen ari ote den zalantza gero eta handiagoa da.

Info + http://paperekoa.berria.info/harian/2013-03-20/013/001/Madrilek_ehun_milioitik_gora_zor_dizkio_Jaurlaritzari_AHTarengatik.htm

EAEko Kontu Auzitegiaren fiskalizazio txosteneko boto partikular baten arabera, 178 milioi ez ditu itzuli Madrilek oraindik

Eusko Jaurlaritzak ukatu egin du gai horren inguruan desadostasunik dagoela

Izan ere, Kupoaren Legea berritzeko negoziazioetan 800 milioi euroren inguruan desadostasuna dago Jaurlaritzaren eta Espainiaren artean. Hortik zenbat dagokio abiadura handiko treneko (AHT) obretan aurreratutako diruari? Galdera hori egin dio BERRIAk Jaurlaritzari. Erantzuna, hauxe: «Zero euro». Alegia, horren inguruan ez dago desadostasunik, eta Madril zintzo ari da dirua itzultzen. Gaiari buruz beste hainbat galdera egin arren, bi hitzeko erantzun labur hori besterik ez du eman Jaurlaritzak.

EAEko Kontu Auzitegiaren 2010eko kontuen fiskalizazio txostenak —2012ko azaroan onartutakoa— horrekin bat ez datorren datu bat badu, ordea. Zehazki, Jose Maria Gorordo, Begoña Marijuan eta Eusebio Melero kontseilariek boto partikular batean diotenez, 2011ko abenduaren 31ra arte 178 milioi ez zizkion itzuli Espainiak Eusko Jaurlaritzari, «Y trenaren finantzaketa urritu» zuelako.

Hain zuzen ere, hiru kontseilari horiek kontu auzitegiari ohartarazi diote fiskalizazio txostena egiterakoan ez duela kontuan hartu kupoaren kalkuluari dagokionez EAEko eta Espainiako erakundeen artean dagoen desadostasuna. «Desadostasun hauek 2008ko likidazioan izan zuten hasiera, eta esanguratsuak dira 2011tik aurrera; horrenbestez, txosten hau onartu den datan [2012ko azaroa] egitate garrantzitsua da, eta kasuari ezargarriak zaizkion auditoriako printzipioak oinarri hartuta azaleratu behar zen, horren gaineko ezagutza eta erabakiak hartzea errazago egiteko». 2011ko abenduaren 31rako Madrilek EAEko hainbat erakunderi egindako deskontuak 366,8 milioirenak izan zirela ohartarazi dute kontseilariek, eta diru horren erdia inguru tren lasterreko obretan Jaurlaritza aurreratzen ari den atalari dagokio.

Bi gobernuek 2006ko apirilaren 24an sinatu zuten hitzarmen baten arabera, Araba eta Bizkaiko zatiak Espainiak egin behar ditu, eta Gipuzkoakoa —Bergaratik Donostiara—, Jaurlaritzak. Ez datoz bat, ordea, erakunde bat eta bestea ematen ari diren datuak. Esate baterako, martxoaren 5ean Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Senatuan egindako agerraldi batean adierazi zuen bere gobernuak 789 milioi jarri dituela Gipuzkoako zatia ordaintzeko. Alabaina, zati horretan Jaurlaritzak 906 milioi gastatu ditu 2012ko abenduaren 31ra arte. Alegia, Rajoyk esan baino ia 120 milioi gehiago.

Aurrera begira, zer?

Egoera ekonomiko txarraren ondorioz, aurten asko murriztu du Espainiako Gobernuak Euskal Y-arentzako aurrekontua. Hain zuzen ere, 2012an baino %40 gutxiago izango du Madrilek eskura lanekin jarraitzeko. Horrek kezka handia eragin du Eusko Jaurlaritzan, eta horregatik egin diote eskaintza Rajoyri, Gipuzkoan ari diren antzera, Araban eta Bizkaian ere obrak aurreratzeko ardura bere gain hartzeko. Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera, Espainiako presidenteak begi onez ikusten du aukera hori, eta aztertzeko prest dago. Kontua da Euskal Y-aren lanak finantzatzeko mailegu bat erabiltzen ari dela Jaurlaritza, eta desadostasunak irauten duen bitartean, zorrari aurre egitea berari dagokiola. Urtetik urtera, gainera, zorraren zama handitzen ari da.

Nafarroan ere antzera ari da jokatzen Madril. 2013ko aurrekontuetan bost milioi besterik ez du gorde Yolanda Barcinaren gobernuari itzultzeko, nahiz eta hamar milioi itzuli beharko lizkiokeen, bi gobernuen itunaren arabera. Euskal Y-aren obrak egiteko aurrekontua %40 handitu du Jaurlaritzak 2010etik 2013ra. Beste atal batzuetan, berriz, beherakada etengabea izan da, baita estrategikotzat eta «marra gorritzat» jo izan diren horietan ere. Esaterako, osasuneko aurrekontua %8 jaitsi da lau urtetan, eta hezkuntzakoa, berriz, %16. Bestalde, Jaurlaritzaren gobernu batzordeak onartu du Bergara-Antzuola zatirako aurrekontua 6,1 milioitan handitzea. Iaz eskaini zuen Jaurlaritzak zati hori 91,8 milioi eurotan.

Irregulartasunak salatu dituzte adjudikazioetan

Abiadura handiko treneko (AHT) lanen adjudikazioen inguruko ohartarazpena egin dute EAEko Kontu Auzitegiko hiru kontseilarik, 2010eko kontuen fiskalizazio txostenean. Jose Maria Gorordok, Begoña Marijuanek eta Eusebio Belerok boto partikular batean diotenez, 2010ean 602,3 milioi eurotan esleitutako sei dosier aztertu dituzte, eta aurreko txostenean (2009koan) agertutako «huts berak» daude. Alegia, lehiaketan jasotako eskaintzak «azaletik» baloratu ditu Jaurlaritzak, eta, beraz, egindako azterketa teknikoak ez du justifikatzen emandako puntuazioa. «Irizpide subjektiboek duten berariazko pisua %80koa izan da, eta horrek guztiz baldintzatu du lehiakideak hautatzeko prozesua».

This entry was posted on Igandea, martxoa 24th, 2013 at 2:06 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. La ruina del AVE: tras 22 años en marcha los ingresos no cubren ni un tercio de la inversión
    2. Zarraluqui defiende el TAV y el presidente de Adif cree que no tiene ni pies ni cabeza…
    3. Concentración 2 Setiembre ante Juzgados de Tudela: TAV Stop!
    4. Sustrai denuncia que los tribunales no paralizan las ilegales obras del TAV en Navarra
    5. La CEOE reitera que no quiere alta velocidad en mercancías
    6. Oregik “ia ziurtzat” jo du AHTaren Zumarragako tunelerako aurrekontua igoko dutela
    7. Crónica final de la II Marcha de bicis desobediente contra el TAV
    8. La II marcha de bicis desobediente contra el TAV enfila su recta final
    9. El 16 de Julio varios opositores al TAV de Euskal Herria fueron detenidos en Val Susa
    10. Nota de AHT Gelditu Tolosaldea ante la detención de Xabier Otegi

  1. BILAKETA


WordPress database error: [Table './ahtgel5_ahtgelditu/wp_slim_stats' is marked as crashed and last (automatic?) repair failed]
INSERT INTO wp_slim_stats ( `remote_ip`, `language`, `country`, `referer`, `domain`, `searchterms`, `resource`, `platform`, `browser`, `version`, `dt` ) VALUES ( "911690547", "en-us", "", "", "", "", "/blog/albiste-orokorrak/2013/03/24/madrilek-ehun-milioitik-gora-zor-dizkio-jaurlaritzari-ahtarengatik/", "-1", "34", "", "1413947194" )