Artikulua:”Ipar Euskal Herriko AHTren obrak ez du lehentasunik”

Frantziako Gobernuak ez dio lehentasuna emango AHTren Hendaia eta Okzitaniako Tolosa arteko tartea eraikitzeari. Atzo Sud-Ouest egunkariak argitaratu zuenaren arabera, bitan zatituko dute Bordele eta Hendaia lotu behar zituen obra. Bordele-Tolosa linea egingo dute lehenik, besteak beste, Ipar Euskal Herrian “AHTak duen oposizio gogorragatik”.

Frantziako Estatuko garraio azpiegituren eskema berrikusteko eratu den Mobilite 21 batzordeari lehentasunak ezartzeko eskatu diote. “Hego Mendebaldeko Proiektu Handia” delakoaren zatiketaren arrazoi nagusia, haien ustez, aurrekontua murriztea da. Bi tarteak bananduta aztertuko dira, eta eraikitzen hastekotan, kontrakotasun txikiena duenarekin hasiko lirateke. Beraz, baliteke Lapurdiko AHTren obrak atzeratzea. Ingurumenaren Aldeko Elkarteen Kolektiboak “zuhurtzia” eskatu du. Denborak AHTren kontra egingo duela azpimarratu baldin badu ere, Akitaniako presidente Alain Rousset eta Midi-Pyrineeseko presidente Martin Malvy “proiektua bultzatzen diharduten heinean ez dago xanpaina ateratzerik”. Akitaniako bozeramaile Michel Delpuechek adierazi du proiektuak osotasunean soilik duela zentzua.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Sud Ouest | Kazeta.info

LGV : priorité à la ligne Bordeaux-Toulouse ?

La commission Duron demande une étude séparée des deux LGV. Le projet de ligne vers Hendaye pourrait être différé. Le rapport définitif est attendu fin juin. La commission Mobilité 21, présidée par le député socialiste du Calvados, Philippe Duron, à qui le gouvernement a demandé de faire un tri drastique parmi les 70 projets inscrits au Schéma national des infrastructures de transport (Snit), a repris hier ses travaux. La tâche est lourde pour ses dix membres, dont six parlementaires, qui doivent proposer, en période de disette budgétaire, un sérieux élagage dans des projets estimés à 245 milliards d’euros. Selon une source proche du dossier, plusieurs propositions feraient d’ores et déjà consensus. Le raccordement ferroviaire de Roissy à Creil dans l’Oise, l’interconnexion des LGV au sud de Paris ou le contournement ferroviaire de Lyon figureraient en tête des projets retenus comme prioritaires à l’aune de leur impact budgétaire et écologique.

 

Première surprise de cette sélection, qui ne sera définitive et soumise au gouvernement qu’au mois de juin prochain : les grands projets de lignes nouvelles à grande vitesse - les plus budgétivores - ne figurent pas, selon nos informations, dans la première catégorie, celle des projets à réaliser d’ici dix à quinze ans. La commission demandera aux porteurs de projets d’étudier plus sérieusement les autres solutions. Ce «tout sauf le TGV» serait, s’il se confirme, dans la ligne du rapport sur l’avenir du ferroviaire que s’apprête à remettre Jean-Louis Bianco, ancien ministre de l’Équipement, au gouvernement, fin avril. Recalé aussi, le projet de canal Seine-Nord pour lequel un contrat a pourtant déjà été signé. Selon d’autres sources plus difficilement vérifiables, la LGV Paca, entre Marseille et Nice, et la Montpellier-Perpignan sauveraient, à ce stade, leur position en haut de la pile. Mais le Poitiers -Limoges passerait bien à la trappe.

L’autre information qui intéressera directement les habitants du Sud-Ouest est le sort qui sera fait au Grand Projet du Sud-Ouest (GPSO), c’est-à-dire au prolongement de la LGV au-delà de Bordeaux vers Toulouse et vers l’Espagne, un projet estimé à 12 milliards d’euros au total. Il fait partie, au même titre que l’A 45, entre Lyon et Saint-Étienne, des dossiers non encore classés. La commission demande que la branche Bordeaux-Toulouse soit étudiée séparément de la branche Bordeaux -Hendaye. Cela diminuerait la facture par deux au moins. Toulouse est très demandeur, plus que le Pays basque français, où l’opposition reste frontale. C’est la première fois qu’une instance nationale, qui ne donnera certes qu’un avis, propose un étalement du projet dans le temps. Réseau ferré de France (RFF) confirme étudier un phasage dans la construction des deux branches du projet. S’il était confirmé, l’accord politique initial Malvy-Rousset volerait en éclats. Et les opposants basques pourraient mettre le champagne au frais. Mais ce sera au gouvernement de trancher.

Akitaniako prefetak Lapurdiko AHTaren egingarritasunari buruzko “konklusiorik ez” dela nabarmendu du

Frédéric Cuvillier Garraio ministroak urrian Estatuko Garraio Azpiegituren Eskema berrikusi behar zela argiki azaldu zuen, eta berrikuspen horretan lehentasunak ezartzeko Mobilite 21 komisioa sortu zuen. Philippe Duronen gidaritzapean den komisioak erabakien berri ekainean emanen du eta ondoren gaiaren inguruan eskuarmenak dituzten Parlamentuko komisioetara aurkeztuko da. Azkenik Gobernuak bere erabakia hartuko du. Sud Ouest kazetak argitaratu duenaren arabera komisioak Bordele Okzitaniako Tolosara eta Hendaiara lotuko lituzken bi proiektuak bananduko lituzke, eta bakoitzaren beharra bere aldetik aztertu, bereziki Ipar Euskal Herrian den kontrakotasuna kontuan harturik. Lapurdiko trenbidearen proiektua atzeratzea proposatu daitekeela dirudi. Akitaniako prefeta den Michel Delpuechek lehentasunak ezarri behar dituen komisioak “konklusiorik ez duela eman” nabarmendu du komunikatu bidez. Akitania eskualdeko presidente Alain Roussetek ere bere iritzia zabaldu nahi izan du eta oroitu: “Bordele hegoaldean abiadura handiko tren loturaen proiektuak osotasun logika bat du eta ezin da Bordele-Tolosa arteko adar bakarrean laburtu”. CADEk ere oraindik ezer ez dela deliberatua izan erran du eta “mobilizatuak segitzera” deitu du.

Hego Mendebaldeko Proiektu Handia, hau da Bordeletik Okzitaniako Tolosara eta Hendaiara joango lirateken bi AHT lineak, proiektu bakar bat izatetik bi izatera pasako lirateke. 12 millar euroko aurrekontua duen egitasmoa bitan banatuko litzateke, horrela kostua ere bananduz. Horrela kontrakotasun gehiago duen proiektua atzeratuko litzateke.
Akitaniako prefetak testuingurua ongi markatu nahi izan du: “Frantziako Trenbide Sarea (RFF frantsesez) eta Estatuko zerbitzuak haien lana segitzen dute egitasmoaren osotasunari buruzko inkesta publikoa prestatzen, hau da Bordele-Tolosa eta Bordele-Espainia bi adarrak. Inkesta publikoa 2013ko udazkenerako aurrikusia da eta egitasmoaren egingarritasun kondizioak eragilgarritasun publikoaren aitortzaren ondorengo faseetan zehaztuak izanen dira”.

CADE
Ingurumenaren Aldeko Elkarteen Kolektiboak (CADE frantsesez) azken berriak “prudentziarekin” hartzera deitu du. “Denborak gure alde egiten du, baina AHTaren aldeko Alain Rousset eta Martin Malvy atzekaldetik aktibatzen diren bitartean ez gara gu txanpaina sobera fite ateratzen hasi behar” adierazi du kolektiboko bozeramailea den Victor Pachonek. Bianco komisioak ere laster bere emaitzak aurkeztu behar dituela oroitarazi du CADEk. Tren sektorearen erreformari buruz Jean-Louis Biancok gidatzen duen adostasun misioak “Abiadura handiko trenbide berrien kontra” agertu dela nabarmendu du kolektiboak.

Garraioen behatokia
Estatu, eskualde eta departamentuko erakundeekin batera CADE ere biltzen duen Garraioen behatokiaren bilkura izan zen atzo. Bertan kolektiboak Ingurumenaren eta Garapenaren Kontseilu Nagusiak aurkeztu dituen ondorioak plazaratu zituen, bertan Barne Produkto Gordinaren eta tren garraioaren arteko loturari buruzko ondorioak ziren aurkeztu.

Horren arabera 2008ra arte izan zen krisiak trenbideen saturazioa 2030-2035era arte atzeratzen badu, geroztik eta 2013ra artekoak saturazioa oraindik gehiago gibelatzen du. Aurkezpenarekin behatokiko jendearen kezka nabaria izan zela azpimarratu du CADEk, baina AHTaren aldekoak diru-laguntzen bila Europara ere joaten ahal direla gaineratu du.

 

This entry was posted on Osteguna, apirila 11th, 2013 at 9:20 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Anuncian información pública para expropiaciones del TAV entre Villafranca-Olite y Olite-Tafalla
    2. AHTren aurkako taldeen salaketa eta elkartasun adierazpena: Apaiziartza eta Gaintxurizketa bizirik!
    3. Procesión contra el TAV en Bilbo este jueves a las 10:15 desde Lanbide
    4. Mugitu! pinta decenas de caracoles contra el TAV
    5. Vecin@s de Etxabakoitz exigen al Ayto de Iruñea información sobre derribos de casas por el TAV
    6. Mugitu! ocupó el Museo Ferroviario de Castejón para denunciar el TAV
    7. AHT gelditzeko aukera badagoela gogorarazi dute Bergarako elkarretaratzean
    8. Martxoak 15, Bergaran, AHTren aurkako elkarretaratzea (11:30-13:30)
    9. Lakua ha gastado 1.129 millones en el TAV que Madrid todavía no paga
    10. Martxoak 6, Ficoban, Elkarretaratze Zaratatsua, 11etan. AHTrik Ez!

  1. BILAKETA