Tafalla: AHTa bazter uzteko eskatu dute karrikan

Herriko karrika nagusiak zeharkatu eta gero, tren geltokian amaitu zen atzo, Tafallan (Nafarroa), abiadura handiko trenaren aurka egin zuten manifestazioa. Geltokiarekin lotu zuten antolatzaileek, hain zuzen ere, atzoko protestaren mezu nagusia: trenaren alde egin zuten Tafallako AHTaren aurkako batzarreko kideek, baina abiadura handiaren aurka, argi eta garbi. Trenari bai, baina AHTari ezetz erran zioten.info +: berria

http://paperekoa.berria.info/harian/2013-05-26/013/001/ahta_bazter_uzteko_eskatu_dute_karrikan.htm

Pedro Leraltak argi erran zuen: «Egungo trenbideari eutsi, eta molda dezatela, hirugarren erraila eraikiz; abiadura handiko trenaren aldeko apustua erokeria hutsa bertzerik ez da». Nafarroako Gobernuak onartu du orain arteko AHTaren proiektua ez duela eginen herrialde horretan. «Erabaki logikotzat» jo zuen Leraltak urrats hori egin izana, baina oraindik zer salatu badela gogoratu zuen atzoko manifestazioko parte hartzaileen aurrean: batetik, Espainiako Sustapen Ministerioak Castejon-Iruñea-Zaragoza (Espainia) egungo zerbitzua bertan behera utzi nahi duela salatu zuen Leraltak. «Urtean 25.000 pertsonak erabiltzen dute».

Bertzetik, Nafarroako korridorea egiteko aukera baztertu duten arren, Nafarroako Gobernuak Castejon eta Iruñea artean abiadura handiko trenari eutsi diola erran zuen. 70 kilometro eskaseko zatia eraikitzeko, 675 milioi eurokoa da aurrekontua, hain zuzen ere.

Dirua, gizarte gaietarako

«Trenari bai, baina AHTari ez». Horrelaxe laburbildu zuen Leraltak atzoko mezua. Manifestazioaren buruko pankartak ere lelo hori zuen idatzia, eta haren atzean, mila pertsona baino gehiagok egin zuten bat atzo, antolatzaileen arabera. Giroa hotza zen, baina herritarrek ezezko biribila eman nahi izan zioten abiadura handiko trenaren Nafarroako proiektuari.

Egitasmo berriak zentzurik ez duela errepikatu zuten manifestazioan parte hartu zutenek, ibilbide osoan. Eta abiadura handiko trenaren dirua gizarte gaietan gastatzeko eskatu zuten. Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinaren kontrako mezuak ere entzun ziren atzoko protestan. Tafallako Nafarroa plazatik abiatu zen manifestazioa. 19:10ean. Severino Fernandez etorbidetik Arturo Monzon karrikara sartu ziren manifestariak, eta Kale Nagusitik, berriz, Errekoleten karrikara. Zangoza etorbidetik ailegatu ziren herriko tren geltokira. Han amaitu zen protesta, 20:00 aldera.

Leraltarekin batera, Maitane Fernandezek hartu zuen hitza protestaren amaieran. «Obrak hasi berri dituzte; momentu hau probestu behar dugu lanak berehala gelditzeko eskatzeko», nabarmendu zuen Fernandezek. Nafarroako Gobernuak Castejon eta Iruñea artean AHTaren egitasmoari eutsi izana gogor salatu zuen. «Gastatuko duten dirutzaz gain, obrek ingurumenean eraginen luketen txikizioa kontuan hartu behar da. Ezin dugu hori ahaztu», erran zuen Fernandezek, manifestazioan parte hartu zuten herritarren aurrean.

Manifestarien artean ziren, bertzeak bertze, Bilduko parlamentari Maiorga Ramirez eta Victor Rubio. Rubiok ere Nafarroako Gobernuaren asmoen aurka egin zuen. «Zentzugabekeria da loturarik izanen ez duen abiadura handiko trena egin nahi izatea; erokeria hutsa», erran zuen Nafarroako Parlamentuko kideak. Iritzi horrekin bat egin zuten atzoko manifestazioan parte hartu zutenek. Horregatik atera ziren karrikara. AHTaren aurkako lanari eusteko eskatu zuten antolatzaileek. «Abiadura handiko trena gelditzeko inoiz baino arrazoi gehiago dago», gogoratu zuten.

Teilatua egiten, baina paretarik gabe (Edurne Elizondo)

http://paperekoa.berria.info/harian/2013-05-26/013/002/teilatua_egiten_baina_paretarik_gabe.htm

Tafallako manifestazioan parte hartu dutenek eskaera argia egin dute: bertan behera utz ditzatela abiadura handiko trenaren obrak. Mezu bera zabaldu dute azken asteotan hainbat elkartek; bertzeak bertze, AHTaren Aurkako Hautetsien Sareak, Mugituk eta Sustrai Erakuntza fundazioak. Abiadura handiko trenaren bultzatzaileek beraiek hartutako azken erabakiak jarri dituzte taldeok mahai gainean, AHTaren kontrako haien iritzia berresteko.

Izan ere, Nafarroako Gobernuak herrialde horretako korridorearen proiektua bertan behera gelditzen zela onartu eta gero, AHTaren aldekoentzat ere barregarri bilakatu da Castejon eta Iruñea artean 70 kilometro eskaseko bidean abiadura handiko trena ezartzeko egitasmoa. Loturarik gabe, inondik inora doan lerro zuzeneko bidea baino ez da izanen AHTaren proiektua. Irla bat, trenaren bidean. Garestia, gainera. Hamar milioi euroko aurrekontua du kilometro bakoitzeko. Kopuru horrek ez du kontuan hartzen lanek ingurumenean eragin dezaketen kaltea. Ezta AHTaren gisako azpiegitura batek zergak ordaintzen dituzten guztien poltsikoetan eragiten ahal duen zuloa ere. Eta dirua eskas denean, murrizketak pilatzen direnean, deigarria da zenbait proiekturentzat beti dirua badela ohartzea.

Nafarroako Gobernuak ez du bazter utzi nahi izan etorkizunean AHTaren orain arteko proiektua gauzatzeko aukera. Baina egungo egoerak zalantzarako tarte gutxi uzten duen errealitatea islatzen du: etxearen teilatua egiten ari direla, jakinda hari eusteko paretarik ez dela izanen. Hori da orain ziurra den gauza bakarra. Eta halako testuinguruan, teilatuan teilak jartzen jarraitzen duen gobernuaren arduragabekeria agerian gelditzen dela pentsatzea erraza da. Eusko Jaurlaritzan ere, paretarik gabe geldituko ote diren kezka agertu dute jada. Iruñea hirugarren errailaren bidez lotuko dute Gasteizekin. Burgosen ere, Espainiak aukera horren alde eginen ote duen beldur da Jaurlaritzako Garraio sailburuorde Antonio Aiz. AHTa airean da. Haizerik gabe gelditzen ari da puxika.

This entry was posted on Igandea, maiatza 26th, 2013 at 9:02 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. La ruina del AVE: tras 22 años en marcha los ingresos no cubren ni un tercio de la inversión
    2. Zarraluqui defiende el TAV y el presidente de Adif cree que no tiene ni pies ni cabeza…
    3. Concentración 2 Setiembre ante Juzgados de Tudela: TAV Stop!
    4. Sustrai denuncia que los tribunales no paralizan las ilegales obras del TAV en Navarra
    5. La CEOE reitera que no quiere alta velocidad en mercancías
    6. Oregik “ia ziurtzat” jo du AHTaren Zumarragako tunelerako aurrekontua igoko dutela
    7. Crónica final de la II Marcha de bicis desobediente contra el TAV
    8. La II marcha de bicis desobediente contra el TAV enfila su recta final
    9. El 16 de Julio varios opositores al TAV de Euskal Herria fueron detenidos en Val Susa
    10. Nota de AHT Gelditu Tolosaldea ante la detención de Xabier Otegi

  1. BILAKETA


WordPress database error: [Table './ahtgel5_ahtgelditu/wp_slim_stats' is marked as crashed and last (automatic?) repair failed]
INSERT INTO wp_slim_stats ( `remote_ip`, `language`, `country`, `referer`, `domain`, `searchterms`, `resource`, `platform`, `browser`, `version`, `dt` ) VALUES ( "911930316", "en-us", "", "", "", "", "/blog/albiste-orokorrak/2013/05/26/tafalla-ahta-bazter-uzteko-eskatu-dute-karrikan/", "-1", "34", "", "1413909853" )