AHTaren ibilbidean lur sailak erosi ditu CADEk, «barrikada» jartzeko

Lapurdiko AHT abiadura handiko trenaren ibilbidean dauden lur sail batzuk erosi ditu CADE Ingurumenaren Aldeko Elkarteen Taldeak, AHT xedea egitea deliberatuko balu RFFk afera auzira eramateko eta prozedura guztia bururaino eramateko. RFFk AHTko lanak egitea deliberatuko balu, desjabetze prozedurari helegitea ezarriko lioke CADEk, lurjabe gisa, auzibidea luzatuz eta AHTaren eraikuntza lanak geldiaraziz.http://paperekoa.berria.info/harian/2013-06-06/015/001/ahtaren_ibilbidean_lur_sailak_erosi_ditu_cadek_barrikada_jartzeko.htm

Aitor Renteria (BERRIA)

494 pertsonek hogei euroko partaidetzak ezarri dituzte, lur sail txikiak erosteko AHTaren bidean. Orotara 860 metro koadro erosi dituzte, balizko bi pasabidetan. «Bagenekien zein zen RFFk hautatutako pasabidea, eta hori trabatzeko lur sail txikiak erosi ditugu, batzuetan 80 zentimetrokoak, barrikada gisa jartzeko AHTari», erran du Victor Pachon CADEko presidenteak. Erosketa taldean egin dute, eta, banaezina denez, ezin da lur hori saldu erosle guztiek adostasuna adierazten ez badute. Erosleen artean CADEko kideak daude, baita Jose Bove Europako diputatua eta Micheline Chaban-Delmas Jacques Chaban-Delmas Frantziako Biltzar Nazionaleko lehendakari izan zenaren emaztea ere.

Duela hiru urte eta erdi deliberatu zuten urratsa egitea, isilpean. Orduan RFF konpainiak xedeari buruzko eztabaida publikoa ezarri zuen abian, eta ez zegoen ibilbide zehatzik. «Guk RFFren barne dokumentuak eskuratu genituen, eta parioa egin, bukaerako ibilbidea RFFk hastapenetik proposatzen zuena izanen zela. Kasualitatez edo ez, asmatu genuen». Bi sailak Mugerre-Hiriburu arteko mugan daude, preseski AHTak tunel bat hartu beharko lukeen tokian. Bata sarreran, bertzea balizko irteeran.

Ibilbidea zehaztu dutenetik, debekaturik dago lurren salmenta AHTaren ibilbidean. Salmenta guztiek RFFren oniritzia behar dute, eta debekaturik dago bertan eraikitzea. Alta, RFFren arreta eraikitzeko lurretan finkatu zen, laborantza lurren salmentari arreta handirik ezarri gabe. Azpiegitura handiak trabatzeko asmoz, lurra erostea ez da urrats berria. Ipar Euskal Herrian berean, ber gauza egin zuten laku artifizial baten xedea trabatzeko; Italian ere erabili dute, AHTaren kontrako borroka tresna gisa.

Prozedura amaitzeko prest

RFF lur eta etxe jabeekin biltzen hasia da, adostutako salmenta egiteko. «Argiki jakinarazi nahi diegu lur eta etxeen jabeei ez saltzeko deus RFFri, guk traba bukaeraraino atxikiko dugulako eta, ororen buru, orain merkeago salduko luketelako», azaldu du Pachonek.

Berez ez da abiatua desjabetze prozedura. Horretarako, onura publikodun inkesta egin beharko dute, eta gero horren aitorpena lortu beharko du RFFk. Alta, prozedura abiatuko balu, desjabetze prozedura ahal bezainbat trabatzeko deliberoa du CADEk. «Helegite auzitegiko ebazpenak lau urte har ditzake, eta, ondoren, Estatu Kontseilura joko genuke, bertze bi urte atzeratuz», erran du Pantxo Tellier CADEko kideak.

Heldu den ekainaren 23an elkarretaratze bat eginen du CADEk Senperen, Lapurdin, AHTaren ibilbidean. Izan ere, urritik aitzina edozein unetan ezar dezakete abian onura publikoa lortzeko inkesta. CADEk argi adierazi du zundaketa eta salmenta guztiak oztopatuko dituela.

This entry was posted on Osteguna, ekaina 6th, 2013 at 6:08 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

WordPress database error: [Table './ahtgel5_ahtgelditu/wp_comments' is marked as crashed and should be repaired]
SELECT * FROM wp_comments WHERE comment_post_ID = '2307' AND comment_approved = '1' ORDER BY comment_date

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Concentración 2 Setiembre ante Juzgados de Tudela: TAV Stop!
    2. Sustrai denuncia que los tribunales no paralizan las ilegales obras del TAV en Navarra
    3. La CEOE reitera que no quiere alta velocidad en mercancías
    4. Oregik “ia ziurtzat” jo du AHTaren Zumarragako tunelerako aurrekontua igoko dutela
    5. Crónica final de la II Marcha de bicis desobediente contra el TAV
    6. La II marcha de bicis desobediente contra el TAV enfila su recta final
    7. El 16 de Julio varios opositores al TAV de Euskal Herria fueron detenidos en Val Susa
    8. Nota de AHT Gelditu Tolosaldea ante la detención de Xabier Otegi
    9. Uzt.25 - Abuzt.2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea (Durango-Bilbo)
    10. [Zumárraga] El derrumbe en el mayor túnel del TAV destapa graves irregularidades

  1. BILAKETA