Nafarroako Parlamentuak ez du AHTari buruzko eztabaidarik nahi

Ez du nahi. Nafarroako trenbideari buruz batzorde bat egiteko Bilduk aurkeztu proposamenari ezezkoa eman zion atzo Nafarroako Parlamentuko Sustapen Batzordeak. Bilduren ekinaldiak, atzo, Ezkerraren eta Aralar-NaBairen babesa baino ez zuen jaso. UPNk, PSNk eta PPNk kontra bozkatu zuten.http://paperekoa.berria.info/harian/2013-06-06/015/002/parlamentuak_ez_du_ahtari_buruzko_eztabaidarik_nahi.htm

 

Cadreitan maiatzean AHTaren aurka egindako protesta. / IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Edurne Elizondo (BERRIA)

UPNko Marivi Castillok argi utzi zuen batzordea AHT abiadura handiko trenari buruzkoa izanen litzatekeelako eman zuela ezezko botoa alderdi horrek. UPNk behin baino gehiagotan erabili duen argudio bera jarri zuen Castillok mahai gainean: «Ez zaudete Nafarroaren garapenaren alde; Itoizko urtegiari ezetz erran zenioten; Nafarroako ubideari ezetz erran diozue; garapenaren aurka zaudete; zuen asmoek ez dute gure asmoekin bat egiten, inondik inora».

Maiorga Ramirezi mintzatu zitzaion Castillo. UPNko kidearen hitzen harira, alderdi horren jarrera salatu zuen Bilduko parlamentariak: «Nafarroako Parlamentuari eztabaida egiteko aukera kendu nahi diozue; AHTaren auzian kontraesanez eta burugabekeriez betetako bidea egin duzue; eztabaida, datuak eta txostenak behar ditugu, ordea», erran zuen Maiorga Ramirezek.

Eztabaida egitearen alde agertu ziren, hain zuzen, Ezkerra eta Aralar-NaBai. Azken talde horretako parlamentari Txentxo Jimenezek argi utzi zuen, hala ere, bozketa egin aurretik txostena eginez gero ere bide motza izanen zuela ekinaldiak: «Nafarroako Parlamentuaren hurrengo osoko bileran AHTari buruzko bi mozio eztabaidatuko ditugu; guk aurkeztu dugunak obrak bertan behera uztea du helburu; PSNrenak, berriz, kontrakoa», azaldu zuen.

PSNko Maite Esporrinek, hain zuzen, AHTaren aldeko diskurtsoa egiteko baliatu zuen atzoko saioa. Nafarroako korridorearen orain arteko proiektua bertan behera gelditu eta gero, UPNko kideekin bilera egin zuten sozialistek. Atzo bi alderdiok iragarri zuten bilera horren harira Nafarroako Gobernua Espainiakoarekin «negoziatzen» hasi dela, AHTaren inguruko «hitzarmen eta azpiegitura hobeak» lortzeko.

Egungo tren zerbitzuak

AHTarekin duen kezka agertu zuen atzo Esporrinek. Aldi berean, egungo tren zerbitzuei eusteko mozioa aurkeztu zuten sozialistek. Ez zuen aurrera egin, ordea. «Egungo zerbitzuari eutsi nahi diozue, eta, aldi berean, AHTaren alde egiten duzue. AHTarekin egungo trenbidea desagertuko da. Ez zarete koherenteak», erran zion Jimenezek Esporrini. PPNko Eloy Villanuevak erantsi zuen Iruñea eta Castejon arteko zerbitzua dela Nafarroan desager daitekeen zerbitzu bakarra. «Iruñea-Castejon-Zaragoza zerbitzuak martxan jarraituko du».

This entry was posted on Osteguna, ekaina 6th, 2013 at 6:05 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. La CEOE reitera que no quiere alta velocidad en mercancías
    2. Oregik “ia ziurtzat” jo du AHTaren Zumarragako tunelerako aurrekontua igoko dutela
    3. Crónica final de la II Marcha de bicis desobediente contra el TAV
    4. La II marcha de bicis desobediente contra el TAV enfila su recta final
    5. El 16 de Julio varios opositores al TAV de Euskal Herria fueron detenidos en Val Susa
    6. Nota de AHT Gelditu Tolosaldea ante la detención de Xabier Otegi
    7. Uzt.25 - Abuzt.2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea (Durango-Bilbo)
    8. [Zumárraga] El derrumbe en el mayor túnel del TAV destapa graves irregularidades
    9. AHT egiteko obren kostua 247 milioi igo arren, legez egin da oro Oregiren ustez
    10. Uzt. 25 - Abuzt. 2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea

  1. BILAKETA