AHTaren proiektu berriak kalte handiagoa eragingo duela salatu dute

Donostia-Beterriko eta Oiartzualdeko hainbat talde sozial ez daude ados Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak AHT abiadura handiko trenaren Astigarraga eta Irun arteko proiektuan egindako aldaketekin. Aurreko proiektuaren eragina bikoizten duela salatu dute: «Proiektu horren eraginez, zeinari bultzada berri bat eman nahi dioten, azpiegitura berriek ekarritako eraginak bikoiztu egingo dira Irunen, Lezon, Oiartzunen, Errenterian, Donostian eta Astigarragan».

Ingurumen eraginaz gain, eskualdeari eragingo dion gastu ekonomiko eta soziala ekarri zituzten gogora atzo, Irungo udaletxearen aurrean egindako agerraldian. Espainiako Gobernuak kaleratutako txosten baten arabera, 800 milioi euro erabiliko dira AHTaren obra horiek egiteko, eta gaur egun hainbat herritarrek duten egoera kontuan hartuta, gobernuaren jarrera kritikatu dute: «Diru publi- koa neurririk gabe xahutzea dakar horrek, gastu sozialak zorrotz murrizten ari diren bitartean».

Horrez gain, salatu dute hainbat azpiegitura aurreikusten dituela proiektuak; hala nola AHTaren eta Renfeko ohiko trenbidearen arteko adar zein lotura konplexu ugari; azpiegiturak, zubibideak eta tunelak hirukoiztea; eta merkantzientzako geltoki intermodal bat. «Donostiako Martutene auzoa, esaterako, tren azpiegitura handien eta AHTaren erdian itoko litzateke», ohartarazi dute. Horregatik, etorkizunean AHTaren aurka egingo diren ekintzetan parte hartzeko deia egin dute.

Lapurdiri ere eragiten dio planak. Atzo jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburu Ana Oregik obrak «atzeratu» egingo diren arren horiek egiteko asmoarekin jarraitzen dutela. Iparraldeko hautetsiak ere trenbide berri bat egitearen aurka daudela adierazi du Juantxo Tellierrek, CADE Ipar Euskal Herriko Ingurumenaren Defentsako Elkarteen Koordina- kundeko lehendakariak. Sostengu osoa eman diote hegoaldean AHTaren aurka ari den mugimenduari. «Jakin dugunez, Frantzian lehentasunezko egitasmoak zein diren esateko sortutako taldeak esan du Hendaiako egitasmoak ez duela lehentasunik; 2030. urtea baino geroagorako gibelatuko dute. Beraz, hemen beste froga bat dago, egitasmoa beharrezko ez dela erakutsi duena. Guk ere gure borroka bururaino eramanen dugu», gaineratu du.

This entry was posted on Ostirala, ekaina 14th, 2013 at 6:06 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Uzt.25 - Abuzt.2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea (Durango-Bilbo)
    2. [Zumárraga] El derrumbe en el mayor túnel del TAV destapa graves irregularidades
    3. AHT egiteko obren kostua 247 milioi igo arren, legez egin da oro Oregiren ustez
    4. Uzt. 25 - Abuzt. 2: AHTren aurkako II. Bizikleta Martxa Desobeditzailea
    5. [Eusko Legebiltzarra] AHTko lanetan ez dute kontrol gehiago ipiniko
    6. UPNk onartu du aldatu behar dela AHTa pagatzeko modua
    7. AHT Stop! Ekainak 11, 19:30 Sabin Etxean elkarretaratzea
    8. AHT Gelditu! pregunta al PNV si ampara la corrupción en el TAV
    9. Tolosaldeko AHT Gelditu Elkarlanak: “Oraindik ere asko dago egiteko”
    10. Protesta de Mugitu: San Maletín, símbolo de la corrupción del TAV

  1. BILAKETA