Lapurdiko AHT xedea baztertu egin dute

Frantziako Mugikortasuna 21 izeneko batzordeak Bordele eta Hendaia arteko AHT abiadura handiko trenaren xedea baztertzea erabaki duela jakinarazi du L’Usine Nouvelle aldizkariak. Philippe Duron diputatuak gidatzen duen batzordeak heldu den astean helarazi behar dizkio gomendioak Frantziako Gobernuari, baina aipatu aldizkariak jakinarazi du eskuratu berri dituela.BERRIA

http://paperekoa.berria.info/harian/2013-06-19/007/001/Lapurdin_AHTrik_ez.htm

Mugikortasuna 21 batzordeak, gobernuaren aginduz, Frantziako tren proiektuen arteko mailaketa egin behar du, eta lehentasunaren arabera sailkatu. Sud-Ouest egunkariak duela hilabete eta joan den astean CADEk berak erran zuten Hendaia eta Bordele arteko AHT xedea ez zela lehentasunetan kokatzen. Informazio guztien arabera, batzordeak hirugarren multzoan kokatuko luke xedea, eta, ondorioz, ez litzateke urratsik eginen bederen ondoko 30 urteotan. CADEko presidente Victor Pachonek erran zuen epe hori aipatzea edo behin betirako baztertzen dela esatea, gauza bera direla.

Ez da bete beharrekoa

RFF konpainiak azpimarratu du batzorde horren gomendioa, garrantzitsua izan arren, ez dela loteslea. Dagoeneko erran du, deliberoak delibero, onura publikoa duen egitasmoa izaera lortzeko inkestarekin segituko duela. RFFk batzordearen gomendioei aurrea hartu nahi diela gogorarazi du CADEk, deus gertatuko ez balitz bezala aritu nahi izango duela. Alta, CADEren iritziz, ez luke zentzurik lehentasunetan ez kokatzea eta, aldi berean, onura publikoa duen aitortza egitea.

Mugikortasuna 21 batzordeak tren azpiegiturek eragiten dituzten galerak nabarmenduko ditu. Horren arabera finkatuko ditu lehentasunak, kontuan hartuz eginik dauden atalak, ildo bakoitzean garraiatzen diren edo litezkeen pertsona eta salgaiak, trenbidearen errentagarritasuna eta abar. Horien arabera, lehentasuna duten xedeak 2020ra bitartean hasiko lirateke egiten. Hierarkia horretako atal bakoitzak hogei urteko epea du, eta, ondorioz, bigarren atala ez litzateke gauzatzen hasiko lehena bukatu arte. Hirugarren atalean kokatuko balitz, Lapurdiko AHT atala, bederen, 20 edo 30 urteko atzerapena izango luke.

Kasu horretan Europako Batzordeak agindutako diru laguntzak galduko liratekeela adierazi zuten AHTaren sustatzaileek, egitasmoa berehala egiten hastea sustatzeko.

Bestalde, Nafarroako Sustapen kontseilari Luis Zarralukik espero du 2018-2019rako egongo dela prest hirugarren lerroa, eta horrela Euskal Y-arekin eta Aragoirekin lotura.

 

This entry was posted on Asteazkena, ekaina 19th, 2013 at 17:48 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. AHT eraikitzeko diruaren %30 Espainiako hiru multinazionalek bereganatu dute
    2. AHT eraikitzeko 500 milioi gehiago aurreratuko ditu Eusko Jaurlaritzak
    3. AHTren desjabetzeen aurkako elkarretaratzea Erriberrin
    4. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    5. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    6. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    7. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    8. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    9. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    10. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA