Lapurdin AHTa eten ostean, trenen lotura ziurtatu nahi du Jaurlaritzak

Frantziak Lapurdiko AHT abiadura handiko trenaren lanak gelditzeko urratsa egin ostean, trenbide sareen arteko loturak bermatzeko beharraz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak. Gasteizko gobernuaren esanetan, orain «lehentasun erabatekoa» duena Hegoaldeko eta Europako trenbide sareak lotu ahal izatea da, bederen Iruneraino, Gipuzkoan.

Berria

http://paperekoa.berria.info/harian/2013-06-29/007/001/Lapurdiko_AHTa_eten_ostean_trenen_lotura_ziurtatu_nahi_du_Eusko_Jaurlaritzak.htm

-Astigarraga eta Irun artean beste bide bat jarrita, Hegoaldeko eta Iparraldeko trenbideen zabalera berdintzea jo du lehentasuntzat

-AHTa «zentzugabekeria» bat dela adierazi dute ELA sindikatuak eta Aralar alderdiak

Mikel P. Ansa

Aramaioko zubibidea tren lasterraren bideko zubi luzeenetakoa da. / RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

Arazoa dute Hego Euskal Herriko trenbideek: ez dira bateragarriak Europakoekin. Iberiako penintsulako zabalera dute Hego Euskal Herriko tren lineek, 1,67 metro. Europa gehieneko trenbide lineek, aldiz, 1,44 metro dira zabalean. Horren eraginez, Hendaiara (Lapurdi) iristen diren trenek ezin dute aurrera jarraitu ardatza aldatu gabe. Salgaien zein bidaiarien garraioa zaildu eta trabatzen du bideen zabalera diferentzia horrek.

Hego Euskal Herriko eta Espainiako administrazio publikoen asmoa izan da, azken hamarkadetan, AHT linea berriak eginez osatzea trenbide sare berri bat, Hegoaldeko bideak Europakoekin bateragarri egiteko. AHT linea berrien lanek gero eta zailtasun gehiago dituzte, ordea, finantzatzeko. Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak, esaterako, hil honetan jakinarazi du Astigarraga eta Irun arteko AHTaren lanak atzeratu egingo direla. Haien ordez, egungo trenbideari beste bide bat eranstekotan da Madrilgo gobernua, hirugarrena. Bide horrek Europako bideen zabalera estandarra luke, eta Europatik iritsitako trenek ere Irundik aurrera jarraitu ahal izango lukete, gelditu beharrik gabe. Dagoeneko lehiaketara atera dituzte, gainera, Astigarraga eta Irun artean hirugarren bide hori jartzeko lanak. AHTaren lanak finantzatu ezinik, hirugarren bidearen alde egiten hasi da Espainiako Gobernua.

Herenegungo berriaren ostean, Astigarraga eta Irun artean hirugarren bidea jartzearen alde agertu da Eusko Jaurlaritza ere. Herenegun, izan ere, Mugikortasuna 21 batzordeak azken hilabeteetan egin duen azterketa aurkeztu zion Frantziako Gobernuari. Esan zion ezinezkoa dela hainbeste AHT linea berri ordaintzea, eta lehentasunak jarri zituen. Lapurdiko AHT zatia ez da lehentasun horien artean, eta ez dute eraikiko 2030. urtea baino lehenago. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan eraikitzen ari diren AHT lineek Europarako lotura airean dute beraz.

Rousset, itxaropentsu

Tren lasterraren lanekin jarraitu beharraren alde egin du Eusko Jaurlaritzak, hala ere. Azaldu du Irun eta Paris arteko ardatza dela Bruselara eta Europa iparraldera iristeko «biderik laburrena», eta gerora ere hala izango dela. Hortaz, «berdin du Bordele-Hendaia linea geroago berritzea», ondorioztatu du. Bordele eta Tours arteko lanak aurrera doazela eta urte batzuen buruan AHT bidez joatea posible izango dela uste du Jaurlaritzak. Horregatik, beharrezko ikusten du Euskal Y-arekin lanekin aurrera egitea. Alain Rousset Akitaniako Kontseiluko presidentea, berriz, itxaropentsu agertu da. Uste du Lapurdiko AHT zatia egingarria dela oraindik, eta agindu du presio egingo diola Frantziako Gobernuari, ez dezan xedea denboran atzeratu.

Aldiz, egoera ikusita, Gasteizko gobernuak onartu du orain beste bat dela lehenbiziko lana: «Euskadiren lehentasun erabatekoa nazioarteko zabalerako trenbideetarako sarbidea izatea da, egungo trenbide bakartzea gainditzeko». Hirugarren bide horretan eta Lapurdiko trenbideetan, ordea, trenek ezingo dute orduko 90 kilometroko abiadura gainditu.

ELA sindikatuak, hain justu, AHTaren obrekin jarraitu nahi izatea kritikatu du. «Logikarik gabeko azpiegitura bat» dela uste du sindikatuak, tren lasterren helburua «distantzia luzeko bi puntu» lotzea dela azalduz. Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua «obsesionatuta» sumatzen ditu AHTaren lanekin. Aralarrek, berriz, ohartarazi du «inora ez doazen proiektuak» direla AHT bideak, eta «zentzugabekeria izugarria» dela lanekin segitzea.

This entry was posted on Larunbata, ekaina 29th, 2013 at 5:47 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Anuncian información pública para expropiaciones del TAV entre Villafranca-Olite y Olite-Tafalla
    2. AHTren aurkako taldeen salaketa eta elkartasun adierazpena: Apaiziartza eta Gaintxurizketa bizirik!
    3. Procesión contra el TAV en Bilbo este jueves a las 10:15 desde Lanbide
    4. Mugitu! pinta decenas de caracoles contra el TAV
    5. Vecin@s de Etxabakoitz exigen al Ayto de Iruñea información sobre derribos de casas por el TAV
    6. Mugitu! ocupó el Museo Ferroviario de Castejón para denunciar el TAV
    7. AHT gelditzeko aukera badagoela gogorarazi dute Bergarako elkarretaratzean
    8. Martxoak 15, Bergaran, AHTren aurkako elkarretaratzea (11:30-13:30)
    9. Lakua ha gastado 1.129 millones en el TAV que Madrid todavía no paga
    10. Martxoak 6, Ficoban, Elkarretaratze Zaratatsua, 11etan. AHTrik Ez!

  1. BILAKETA