AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailea Donostian amaitu zen

Gaur, abuztuak 1a, zazpi egunen buruan jarduera, hitzaldi, antzerki, protesta… burutuz, herri ezberdinetatik igaro den AHTren aurkako bizikleta martxa amaitu dugu Donostian. Bizikleta martxa desobeditzaileari amaiera emateko azken km-a oinez burutu dugu Artzai Onetik aterata Bulebarreraino. Azken km honetan AHT eta berarekin batera datorren eredu desarrollista eta kapitalista bultzatzen duten zenbait instituzioren aurrean, lurra erasotzen duten proiektu txikitzaileen kontrako jarrera azaleratu eta desobedientziaren bidea beste jendarte eredu baten aldeko hautua aldarrikatu dugu. Horrenbestez, Andia kaleko Jaurlaritzako eraikina “AHT bide itsua” lelodun pegatinez josi dugu; izan ere, azken boladan agertutako notiziek gero eta modu nabariagoan erakutsi dute, AHT eta proiektu txikitzaileen eraikuntza, lurraren kontrako eraso bortitza izateaz gain, bide itsua besterik ez dela, sozialki zein ekonomikoki guztiz kaltegarria.

Bideoa: Berria TB
Argazki Galeria / Galería de Fotos
(más abajo en castellano)

Tolosa, Ikaztegieta, Anoeta eta Alegiako alkateek AHTren aurka gutuna

Horrek Estatuko, EAEko eta Nafarroako gobernuen porrota ere agerian uzten du, temati jarraitzen baitute AHT egitasmoarekin paradigma desarrollistatik irten gabe. Ogasun Ministerioko Ordezkaritzara ere AHTren aurkako aldarria eraman dugu. Bestalde, Kutxa-Bankeko egoitza nagusian protesta irudimentsu bat egin dugu: bertan egungo krisi ekonomiko eta sozialak kalteturiko jendarteko sektore eta pertsona anitzak irudikatu dira klarionen bidez euren soinak bankuaren horman marraztuz (gaztea, pentsioduna, baserritarra, etxekoandrea,…..). Amaitzeko, bulebarreko kioskoan AHTren Aurkako eta Lurraren aldeko Bizikleta Martxa Desobeditzailearen amaiera ekitaldia burutu dugu. Ekitaldi honetan irakurritako mezu nagusia eta Aitor Esnaola AHTk kalteturiko baserritar presoari idatzitako gutuna helarazten dizkizuegu (irakurri gutuna). Ondoren, bizikleta martxan parte hartu duten hamarnaka kide AHTren aurkako bertsoak kantatzeko kioskora igo dira eta umorez amaitu da ekimen hau.

AHT-REN AURKAKO MARTXA DESOBEDITZAILEAREN AMAIERAKO MEZUA

AHT-k mehatxaturiko Hego Euskal Herriko lurretan barna zortzi egunez pedalei eraginez eta 356 km egin ondoren Txirrindula martxa desobeditzaile honen bukaera heldu da. Marxa honetan AHTren aurkako borrokan segitzeko arrazoiez bete dugu gure bizkar zorroa:

  • Babesten eta elikatzen gaituen lurraren txikizioa bertatik bertara ikusi dugu.

  • Administrazioetatik gezurra eta inposizioa besterik jasotzen ez dituzten baserritarrekin solasean aritu gara.

  • Oraindik arrazoigabekeriaren aurkako borrokan segitzen duten herri taldeak ezagutzeko parada izan dugu.

  • Defendatzen ditugun lurraren zoko maiteen edertasuna dastatu dugu.

  • Dirua eta errekurtso guztiak xahutzen dituen eta gastu sozialetan izugarrizko murrizketak eragiten dituen alferrikako obra honen neurrigabekeriaren tamainaz ohartu gara.

  • Lurraren berreskurapena bultzatzen duten herritarren bizimodua partekatu dugu.

  • Beste proiektu txikitzaileen aurkako borrokan diharduten taldeekin bat egin dugu.

  • Iragan ditugun auzo eta herri guztietan jaso dugun elkartasun eskuzabala gozatu dugu.

Martxa honek aukera eman digu desobedientziaren eraginkortasuna eta indarra frogatzeko:

  • AHTren lan eremuetan baimenik gabe sartu gara ezkutatu nahi duten txikizioa azaleratzeko.

  • Obretako garabiak aprobetxatu ditugu gure mezuak zabaltzeko.

  • Triskantza honekin jarraitzeko gure diruaz balia ez daitezen, bere trenak musutruk erabili ditugu.

  • Poliziaren jazarpenaren gainetik, gure gorputz biluztuak erabili ditugu AHTren aurkako aldarriak haizatzeko.

  • Tartaren gozotasun desobeditzailea aldarrikatu dugu hondartzan milaka ikusleren aurrean.

  • Tropeleko kideen arteko giro ezin hobea baliatu dugu desobedientziaren haziak barreiatzeko.

  • Laburbilduz: desobedientziarako gure autoestima kolektiboa indartu dugu.

Martxa honen bidez inoiz baino ageriago azaldu da bi bizimodu desberdinen arteko aldea: abiadura handia eta motela, hurrenez hurren, AHTk eta txirrindulak irudikatzen dutenak.

  • Abiadura handiak txikizioa, heriotza, arpilaketa , indibidualismoa, estresa eta gaixotasuna dakartza. Bideak ez du inporta, helmuga baizik; eta helmugara iristeko edozein gauzak balio du.

  • Abiadura motelak ordea, bizitza, osasuna, lasaitasuna, natura eta herrien arteko oreka, bidaide eta herritarren arteko harremana eta elkartasuna ahalbidetzen ditu. Helburua bidea bera da.

Espero dugu martxa honetan zabaldu diren desobedientzia haziak erna daitezen. Berreskuratu behar dugu txikitutakoa eta lapurtutakoa. Ikas dezagun Udalaitz mendiaren barrunbeetan AHTrako zulatutako tunelean bizi diren ahuntzengandik; beraiek bi kilometro luzeko ikuilu harrigarri bilakatu baitute tunel hori. Egin dezagun egurra eta lastoa metatzeko tunelak erabiltzen dituzten baserritarren antzera. Berreskura ditzagun azpiegitura erraldoiak eta plataforma logistikorako desjabetutako lurrak barazki osasuntsuak hazteko. Balia dezagun ibilbide hau munduko bidegorririk garestiena bihurtzeko. Jarrai dezagun beraz martxa honetan urratu dugun desobedientziaren bidean.

DESOBEDIENTZIAREN BIDEZ LURRAREN ALDE MUGITU ETA ERAGIN.

AHT STOP!!!

 

HA FINALIZADO LA MARCHA DESOBEDIENTE EN BICICLETA CONTRA EL TAV
No al TAV: Carta de los alcaldes de Ikaztegieta, Anoeta, Tolosa y Alegia

Hoy día 1 de agosto. ha concluido en Donostia la marcha en bici desobediente contra el TAV que durante una semana ha recorrido diferentes localidades de Hego Euskal Herria realizando diversas actividades, acciones, charlas, protestas, etc. El final de la marcha se ha llevado a cabo realizando una marcha a pie con la bicis en la mano desde la plaza del Buen Pastor hasta el Boulevard. En este último kilómetro hemos trasladado la protesta contra el TAV y el modelo desarrollista y capitalista que fomenta esta infraestructura a diferentes instituciones promotoras de este proyecto, a la vez que hemos manifestado nuestra oposición a las grandes infrastructuras que destruyen la tierra reivindicando la desobediencia como herramienta para transformar la sociedad.

De esta manera, hemos llenado la fachada de la delegacion del Gobierno Vasco en la calle Andia con pegatinas con el lema “TAV Via Muerta - AHT Bide Itsua”.
En efecto, las últimas noticias demuestran más claramente que nunca que la construcción del TAV y de otros proyectos destructivos, además de ser una grave agresión a la tierra, no son más que una vía muerta, totalmente nocivos tanto desde el punto de vista social como económico.

Esto evidencia el fracaso de los gobiernos central, vasco y navarro, ya que siguen empecinados  con el TAV a pesar de que el modelo desarrollista que fomenta esta infraestructura nos ha conducido a la crisis en la que nos encontramos. A continuación la protesta contra el TAV se ha dirigido a la delegación del Ministerio de Hacienda, donde hemos denunciado el despilfarro de recursos públicos destinados al TAV.  En tercer lugar, hemos realizado una protesta gráfica en la sede principal de Kutxa-Bank, en cuya fachada se han dibujado con tizas de colores las siluetas de personas y sectores sociales afectados por la actual crisis ecónomica y social (jóvenes, pensionistas, baserritarras, amas de casa,…). Finalmente, el kiosko del Boulevard ha acogido el acto final de esta marcha en bici desobediente contra el TAV y a favor de la tierra. En dicho acto se ha procedido a la lectura del comunicado final y de una carta dirigida al preso Aitor Esnaola, baserritarra afectado por el TAV (leer carta).

Una vez terminada la lectura, varias decenas de participantes en la marcha han subido al kiosko para cantar unos bertsos contra el TAV y de esta manera ha concluido la marcha con gran humor.

 

MARCHA BICICLETERA DESOBEDIENTE CONTRA EL TAV. COMUNICADO FINAL.

Después de ocho días pedealeando y tras recorrer 356 kilometros por las tierras de Hego Euskal Herria afectadas por el TAV , esta marcha desobediente llega a su fin. En esta marcha hemos llenado nuestra mochila de más razones si cabe , para seguir luchando contra esta infraestructura:

  • Hemos sufrido al contemplar de cerca la destrucción de la tierra que nos protege y alimenta.

  • Nos hemos indignado a una con los baserritarras que sufren la imposición y el ninguneo de las diferentes administraciones.

  • Hemos conocido a los grupos locales que siguen luchando contra la sinrazón de esta obra.

  • Hemos gozado con la belleza de los rincones de la tierra que estamos defendiendo.

  • Nos hemos reafirmado en la desproporción e inutilidad de esta obra que se lleva por delante todo el dinero y recursos imprescindibles para satisfacer las necesidades básicas del pueblo.

  • Hemos compartido las vivencias de los vecinos que luchan por recuperar la tierra expropiada.

  • Nos hemos solidarizado con los colectivos que luchan contra otros proyectos destructores.

  • Hemos disfrutado de la generosidad de los pueblos y barrios resistentes que nos han recibido con los brazos abiertos.

Esta marcha nos ha reafirmado en la eficacia y poder de la desobediencia :

  • Introduciéndonos en sus obras sin permiso para mostrar a la sociedad la destrucción que quieren ocultar.

  • Utilizando sus altas grúas para airear nuestras reivindicaciones.

  • Colándonos en sus trenes y evitando que usen nuestro dinero para la destrucción.

  • Superando las prohibiciones policiales, utilizando nuestros cuerpos desnudos para difundir nuestro mensaje.

  • Reivindicando la dulzura de la tarta desobediente ante miles de bañistas en la playa.

  • Sembrando la semilla de la desobediencia valiendonos del ambiente inmejorable que hemos vivido en el pelotón.

  • En una palabra: hemos fortalecido nuestra autoestima colectiva para la desobediencia.

Por medio de esta marcha, ha quedado más claro que nunca la diferencia entre dos formas de entender la vida: La de la alta y la de la baja velocidad simbolizadas respectivamente por el TAV y la bicicleta.

  • La alta velocidad promueve la destrucción, la muerte, el expolio, el individualismo, el estrés y la enfermedad. El camino no importa, solo la meta. Para llegar al destino todo vale.

  • La velocidad lenta, en cambio, posibilita la vida, la salud, la tranquilidad, el equilibrio y respeto con la naturaleza y con el resto de pueblos; facilita la relación y solidaridad entre el viajero y el vecindario. la meta es el camino en sí.

Esperemos que las semillas de desobediencia sembradas en esta marcha den sus frutos. Tenemos que recuperar lo que han destruído y expoliado. Aprendamos de las cabras que viven en los túneles excavados en las entrañas de Udalaitz, convirtiendolos en insólitos establos de varios kilometros. Hagamos como los baserritarras que emplean los túneles para acumular leña y fardos de paja. Recuperemos las tierras expropiadas para infraestructuras y plataformas logísticas, convirtiéndolas en saludables huertas. Transformemos esta irracionalidad en el carril bici más caro del mundo. Sigamos en definitiva avanzando por el camino de la desobediencia que hemos recorrido en esta marcha bicicletera.

UTILICEMOS LA DESOBEDIENCIA COMO ARMA PARA DEFENDER LA TIERRA.

AHT – TAV STOP

This entry was posted on Ostirala, abuztua 2nd, 2013 at 7:22 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. La ruina del AVE: tras 22 años en marcha los ingresos no cubren ni un tercio de la inversión
    2. Zarraluqui defiende el TAV y el presidente de Adif cree que no tiene ni pies ni cabeza…
    3. Sustrai denuncia que los tribunales no paralizan las ilegales obras del TAV en Navarra
    4. Concentración 2 Setiembre ante Juzgados de Tudela: TAV Stop!
    5. La CEOE reitera que no quiere alta velocidad en mercancías
    6. Oregik “ia ziurtzat” jo du AHTaren Zumarragako tunelerako aurrekontua igoko dutela
    7. Crónica final de la II Marcha de bicis desobediente contra el TAV
    8. La II marcha de bicis desobediente contra el TAV enfila su recta final
    9. El 16 de Julio varios opositores al TAV de Euskal Herria fueron detenidos en Val Susa
    10. Nota de AHT Gelditu Tolosaldea ante la detención de Xabier Otegi

  1. BILAKETA