2009, 2010 eta 2011ko AHTaren kontratuetan irregulartasunak egon zirela azaldu du kontu epaitegiak

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak aurten argitaratutako txosten batean jakinarazi du AHT abiadura handiko trenaren lau kontratu esleipenetan irregulartasunak antzeman dituela. Irregulartasun horiek 2009an eta 2010ean sinatutako kontratuetan ere bazeudela jakinarazi du Jose Ignacio Martinez aipatu epaitegiko presidenteak gaur, Eusko Legebiltzarreko Ingurumen Batzordean egindako agerraldia baliatuta.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak jakinarazi du ETSk sinatutako kontratuetan irregulartasunak errepikatu direla urtez urte; horien artean, Segurtasun eta Osasun Planen atzerapena eta kontratua esleitzerakoan zehatz-mehatz xehatu gabeko “balio judizioen” gehiegizko garrantzia aipatu dituzte.

http://www.berria.info/albisteak/85048/2009_2010_eta_2011ko_ahtaren_kontratuetan_irregulartasunak_egon_zirela_azaldu_du_kontu_epaitegiak.htm

Dena den, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko presidenteak nabarmendu du akats horiek ez dutela kontratuen muina ezbaian jartzen. “Irregulartasunek interesa dute, baina ez dira nahikoak pentsarazteko beste kontratu bat egokiagoa litzatekeela kontu publikoetarako”.

Irregulartasunen artean arlo ezberdinetakoak aipatu ditu Martinezek. Alde batetik, 2011ko kontratu guztietan epez kanpo aurkeztu zituzten Segurtasun eta Osasun Planak, eta arazo hori aurreko urteetan ere gertatu zela azaldu du.

Horrez gain, kontratua esleitzerakoan egindako balorazioetan “balio judizioen gehiegizko” garrantzia nabarmendu du Herri Kontuen Euskal Epaitegiak.

Gai horiek teknikarien irizpideen araberakoak direla azaldu arren “kontratuetan dauden irizpide subjektiboak, alegia” “balio judizio” horiek hobeto xehatuz gero horien kontrol hobea egin daitekeela gaineratu du.

ETS Euskal Trenbide Sareari irregulartasun horien berri eman dioten arren, urtez urte errepikatu dituela gogorarazi du Martinezek.

This entry was posted on Larunbata, urria 26th, 2013 at 6:28 pm and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. AHT Gelditu! Elkarlana denuncia la falta de información del PNV con el TAV
    2. Anuncian información pública para expropiaciones del TAV entre Villafranca-Olite y Olite-Tafalla
    3. AHTren aurkako taldeen salaketa eta elkartasun adierazpena: Apaiziartza eta Gaintxurizketa bizirik!
    4. Procesión contra el TAV en Bilbo este jueves a las 10:15 desde Lanbide
    5. Mugitu! pinta decenas de caracoles contra el TAV
    6. Vecin@s de Etxabakoitz exigen al Ayto de Iruñea información sobre derribos de casas por el TAV
    7. Mugitu! ocupó el Museo Ferroviario de Castejón para denunciar el TAV
    8. AHT gelditzeko aukera badagoela gogorarazi dute Bergarako elkarretaratzean
    9. Martxoak 15, Bergaran, AHTren aurkako elkarretaratzea (11:30-13:30)
    10. Lakua ha gastado 1.129 millones en el TAV que Madrid todavía no paga

  1. BILAKETA