Iritzia: “Lurra da etorkizuna” (Mertxe González, Lucia Calvo, Amaia Oca, Jone Fernández, Ruth López eta Beatriz Arana, Bidasoaldeko biztanleak)

Irun eta Pasaia artean Gaintxurizketa dago, Jaizkibel mendiaren hegoaldean. Eremu eder hori baserri lurrak osatzen du, eta oasi irla bat da, porlana nagusia den Gipuzkoan. Arnasgune da kutsadura maila altua duen eskualdean. «Pasaia-Irun artean eraiki nahi duten plataforma logistikoak hamabost hektarea lur okupatuko ditu, eta hamasei trenbide izango ditu» irakurri genuen duela gutxi. Eusko Jaularitzak bultzatu nahi du eusko tren, tranbia eta abiadura handiko trena lotuko lituzkeen tren eremua edo intermodala. Trenbideak eginak dauden lekuetatik kendu nahi dituzte (Irun) eta eginak ez dauden lekuetan egin (Gaintxurizketa). Nork ulertzen du hau?

Ulergaitza da benetan. Intermodala beste egitasmo zabalago baten lehenengo urratsa litzateke. Ondoren, plataforma logistikoa eta errepidea etorriko lirateke. 180 hektarea lur okupatuko luke egitasmo osoak.

Gaintxurizketan baserri eder aberatsak daude. Eta izenak dituzte. Errekaldezar, Sto. Kristo Abendaño, Abendaño berri, Itsuebekoa, Itsuerdikoa, Itsuegoikoa, Granada eta Granada berri deitzen dira aipatu plataforma egiteko eraitsiko lituzketen baserriak. Errikoetxea, Martaetxea eta Bakarraztegi izenekoak errepide, trenbide eta loturengatik kaltetuak suertatuko lirateke.

Errekak ere badira Gaintxurizketan: Bakarraztegi, Patxillaborda, Arriaundi eta Apaiziartza. Lurpean geratuko lirateke. Eta beraiekin batera, Itsueko aztarnategi arkeologikoa. Babes berezia dituzten haltzadiak ere desagertuko lirateke.

Gaintxurizketakoa bezalako eremuek onurak besterik ez dakarzkigute, etengabe. Nekazariek lur ezin hobeagoek baliatu eta baliatzen dituzte kalitate handiko jakiak ekoizteko, elikadura burujabetza belaunaldiz belaunaldi bermatuz. Mendeetan zehar baserritarrek maitasunez eta ahalegin handiz landutako larreek abereak elikatzen dituzte. Mota guztietako zuhaitz, sastraka eta landareek botikak eta haize garbia bermatzen dizkigute, hegaztien eta bioaniztasun zabalaren babesleku eta bizitoki diren bitartean. Errekek ur garbia oparitzen digute. Ez al dakite hau guztia Urkulluk eta Oregik? «Oinarrizko Hezkuntza» ez al dute egin? Ondare hau datozen belaunaldiei ukatzeko eskubiderik ez duzu, Eusko Jaurlaritza!

Lurra da etorkizun duina izateko berme bakarra. Emakume eta gizon baserritarrek lurra izerdiz landu dute mendeetan, paisaian kultura, historia eta memoria gordeaz. Lurrari lotutako ekonomia, harremanak, gaitasunak, trebeziak, tresnak, jakinduria, ohiturak eta bizimoduak marraztuak eta idatziak daude muino, zelai eta basoetan. Beraz, paisaia gozamena eta lasaitasun iturri ezin ederragoa izateaz gain, memoria ere bada. Antzinatik gaur egunera arte nola bizi izan direnaren memoria. Memoria historikoa. Hori guztia ezabatzea memoriaren aukako erasoa litzateke. Eta memoria ezak noraezeko etorkizuna dakar.

Nekazaritzak bizirik jarraitzen du Gaintxurizketan gaur egun ere. Bertan bertakoa, garaian garaikoa eta askotan ekologikoa ekoizten dute baserritarrek. Ekoizle eta bezeroen artean kapitalismorik gabeko harremanak sortzen dira, konfiantzan eta elkarrekiko truke duin eta justu batean oinarrituak, bitartekaririk gabekoak gehienetan. Gaintxurizketako baserri lurrak bizimoduak eta bizilekuak bermatzen ditu. Jendarte justuago baten hazia eta eredua da. Irun-Pasaia plataforma logistikoak hori guztia bukatuko luke.

Agintariek bizitzaren oinarriak etengabe desagerrarazten dituzte, zementuzko basamortuari bidea egiteko. Beste edozein gudatan tankeak erabiltzen dituzte lurraldeak eta herriak garaitzeko. Porlanak lurra ordezka dezan, tankeen ordez hondeamakinak erabiltzen dituzte, lurraren eta herrien aurkako guda mozorrotu honetan.

Zeren izenean planifika daiteke hainbeste kalte? «Garapena, aurrerabidearen eta hazkunde ekonomikoaren izenean», erantzungo dute bultzatzaileek. Betiko mantra. Ikusten ari gara, ordea, AHTarekin zer gertatzen ari den: milaka milioi euroko zorra sortzen du azpiegiturak herritarrontzat. Ezin diegu gauza bera egiten utzi Irun-Pasaia plataforma logistikoarekin.

AHTaren egitasmoan kokatzen da plataforma, eta, AHT gelditzeko eskatzen dugun bezalaxe, plataforma hori ez eraikitzeko ere exijitzen dugu.

Eusko Jaularitzak gure dirua aurreratzeko asmoa erakutsi du oraingo honetan ere, «Espainiako Sustapen Ministerioaren pasibotasuna ikusita». Herritarrok galarazten ez badiegu, agintariek natura suntsitzen eta dirua xahutzen jarraituko dute, beraien eta enpresa eraikitzaileen onurarako. Utziko al diegu berriro ere aurpegira barre eta kaka burutik behera egiten?

Artikulua ondorengo hauek sinatu dute: Mertxe González, Lucia Calvo, Amaia Oca, Jone Fernández, Ruth López eta Beatriz Arana, Bidasoaldeko biztanleak.

This entry was posted on Asteartea, otsaila 11th, 2014 at 19:53 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Iritzia. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Behargin bat hil da Zornotzako AHTaren lanetan
    2. Adi egon! AHTaren Nafarroako korridoreko obrak hasi dira jada
    3. Todo lo que siempre quiso saber sobre la Y vasca (artículo de David Hoyos, profesor de UPV-EHU)
    4. Uztailak 26-29: AHTren aurkako bizikleta martxa (Martzilla-Altsasu)
    5. AHTren aurka Itsasondoko mehategian 2010 urtean egindako ekintzaren epaiketa datorren uztailaren 25ean deitu dute Donostiako epaitegian
    6. Este sábado 2 de junio nos vemos en Alternatiben Herria
    7. Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)
    8. Natura, gure ardura. I Topaketa Ekologistak [Maiatzak 19-20, Ziordia]
    9. AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia
    10. AHT Nafarroan eztabaidagai: apirilak 24, asteartea, Kondestablen (Iruñea)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA