AHT: Arrain handi eta txikientzako lain [Berria]

Hainbat enpresa ari dira AHTko lan gehien egiten: ACS, FCC, Corsan, Acciona, Cycasa, Viuda de Sainz, Altuna y Uria, Amenabar, Murias, Moyua eta Balzola, besteak beste. 4.200 milioi eurotan egin zioten aurrekontua abiadura handiko trenaren Euskal Y-aren lanei hasi zirenean, 2006an. 5.000 milioi eurotik gorako kostua agindu dute arduradun politikoek jadanik. Berriki, Kongresuan prezio hori jarri zion Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, esate baterako. Beraz, dagoeneko %20ko gainkostua dauka Euskal Y-ak. Zati gehienak eraikitzen ari dira, eta Espainiako eta hemengo eraikuntza enpresen artean banatuta daude lanak. Haietako batzuk Isolux Corsan enpresaren esku daude. Aste honetan, enpresa horretako kide batzuk eta Adifeko hainbat teknikari atxilotu ditu Guardia Zibilak, Madril-Bartzelona AHTan diru publikoa bidegabe erabili eta 6 milioi euroko iruzurra egitea egotzita. Hauek dira lanean ari diren enpresa nagusiak.

[Berria] Iñaki Petxarroman

http://paperekoa.berria.info/harian/2014-05-11/002/001/arrain_handi_eta_txikientzako_lain.htm

1. ACS-Dragados

Munduko eraikuntza enpresarik indartsuenetako bat da, Vinci frantziarraren eta AEBetako Bechtelekin batera. 50.654 milioi euroko negozio bolumena du Florentino Perez enpresaburu ezagunaren eraikuntza enpresak. Euskal Y-aren zati gehiagotan ari den enpresa ere bada. Bost zatitan ari da, hain justu ere: Zizurkil-Andoain, Urnieta-Hernani, Tolosa, Beasain ekialdea eta Galdakao-Basauri tarteetan. Lehen laurak Jaurlaritzak emandakoak dira, eta azkenekoa Espainiako Trenbide Azpiegituretako Kudeatzaile Adifek. Hain zuzen ere, Zizurkil-Andoain zatian, Euskal Y-ko garestienean, Isolux Corsan enpresarekin ari da eskuz esku. ACS PPko diruzain ohi Luis Barcenasen paperetan agertu da, alderdi horretako buruzagiei ezkutuko diru sariak eman dizkiolakoan.

2. Isolux Corsan

Espainiako eta munduko eraikuntza enpresa indartsuenetako bat da. 46.000 milioi euroko negozio bolumena du, eta munduko herrialde askotan ari da lanean. Aste honetan egindako polizia operazioan Madril-Bartzelona AHT proiektuan izandako ustelkeria kasuarekin lotu dute enpresa horretako zuzendaritzako hainbat kide. Erakunde publikoen 6 milioi euro bidegabe eskuratzea leporatu diote enpresako zuzendaritzako hainbat kideri. Euskal Y-ko lau zatitan ari da: Zizurkil-Andoain, Tolosa-Hernialde, Zornotza-Lemoa eta Elorrio-Otxandion, hain zuzen ere. Isolux Corsaneko presidentea, Luis Delso, PPko Gurtel sareko ustelkeria kasuarekin nahasi dute.

3. FCC

Espainiako eraikuntza enpresa nagusietako bat, eta munduko hamabost handienetako bat. Esther Koplowitz enpresaria du buru, eta, Euskal Herrian eraikuntzarekin lotutako obretan ez ezik, zerbitzuetan ere ari da, bereziki hondakinen kudeaketan. Zabalgarbi errauste plantan eta Porland Valderribas nahiz Cementos Lemona zementu fabriketako enpresa nagusia da FCC. Zubietako errauste planta eraiki behar zuten enpresetako taldeko burua ere bazen. AHTko hiru zatitan ari da: Ezkio-Itsaso-Ezkio-Itsaso, Ordizia-Itsasondo eta Bergara-Antzuolan. Lehen biak Jaurlaritzak eman zizkion, eta azkena, Adifek.

Jose Maria Mayor Oreja FCCko presidente ohiak Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileari aitortu zion 60.000 euro eman zizkiotela PPri 2011. urtean. Barcenasen paperetan, berriz, askoz gehiago ageri ziren: 165.000 2008an, esate baterako. Trukean, FCCk 1.600 kontratu jaso zituen erakunde publikoetatik 2002tik 2012ra, horietako %32 PPk agindutako erakundeen eskutik. FCCko zuzendari komertzial ohi Cecilio Sanchez inputatuta dago auzi horretan.

4. Acciona

Energia, azpiegiturak eta ura dira Entrecanales Domecq familiaren enpresa nagusiaren ardatzak. Arlo horietan lortu du negozio bolumenik handiena, eta Espainiako enpresa indartsuetako bat izatea. Euskal Y-ko lau zatitan ari da lanean: Antzuola-Ezkio-Itsaso, Legorreta, Hernialde-Zizurkil eta Eskoriatza-Aramaion. Lehen hiru zatiak Jaurlaritzak kudeatzen ditu, eta azkenekoa, Adifek.

5. Cycasa

Euskal enpresetatik tren lasterraaren zati gehienetan ari dena da Cycasa bizkaitarra. Hernialde-Zizurkilen ari da Acciona, Altuna y Uria eta Murias enpresekin batera; eta, horrez gain, Legorretan, Antzuola-Ezkio-Itxason (horretan ere Accionarekin) eta Eskoriatza-Aramaion ari da. Jatorrian harrobien ustiapenean jarri zuten martxan Cycasa, baina urteotan eraikuntza lan handietara bideratu du bere negozio zatirik handiena.

6. Amenabar

Gipuzkoako eraikuntza enpresa indartsuenetako bat da Amenabar. Sarri ikusten da euren logotipoa herri lan handietan —Donostiako bigarren ingurabidea, AHTa…—, baita hirigintza alorreko eraikuntza askotan ere. Tren lasterraren hiru zatitan ari da lanean: Aramaio-Arrasate, Andoain-Urnieta eta Zizurkil-Andoainen. Hain zuzen ere, azpiegitura horretan egiten ari den lanengatik ETAk lehergailu bat zartarazi zuen enpresaren egoitzan 2008an. Eskandalu batzuetan ere nahasita egon dira, esate baterako, Jose Maria Bravo Gipuzkoako Ogasuneko zuzendari ohiari (EAJ) egotzi zioten bere jarduera irregularretako batzuk enpresa horrekin egin izana. Besteak beste, 20.000 metro koadroko lursail bat eskaini zion Bravok Amenabarri Donostian, diputazioaren Tolosako bi lokal txikiren truke. Enpresari utzitako lursail horretan 1.200 metroko eremu batean txalet bat eskuratu zuen Bravok, igerileku aire-girotu eta guzti. Gipuzkoako Auzitegiak 11 urteko zigorra ezarri zion Bravori.

7. Murias

Eraikuntza eta zerbitzuetako enpresa ezaguna da. Gipuzkoan dauka egoitza soziala. Hainbat azpiegitura handitan parte hartu du urteotan: Donostiako bigarren ingurabidean, Eibar-Gasteiz autobidean eta Bilboko Supersurrren, besteak beste. Horrez gain, Zubietako errauste planta egiteko ardura eman zioten taldeetako enpresa bat zen, FCC, Altuna y Uria, Zerbitzu eta AE&E Inovarekin batera. Tren lasterreko lan askotan ari da Murias, horretaz «harro», enpresaren web orrian dioenez, «etorkizuneko garraiobidea» delako: «azkarra, ekologikoa eta segurua». Lemoa-Galdakao, Ezkio-Itsaso-Beasain eta Hernialde-Zizurkil zatietako obretan ari da.

8. Construcciones Leza

Errioxako enpresa da Construcciones Civiles Leza. 2000. urtean sortua, bereziki hirigintza alorrean jardun du, baina urteotan herri lan handietan hasi da lanak egiten, eta hor garrantzitsua da tren lasterraren obretan hartu duen pisua. Izan ere, hiru zatitan ari da lanean, beste enpresa batzuekin batera: Tolosan, Zizurkil-Andoain eta Urnieta-Hernanin. Guztiak ere Jaurlaritzak eskainitako lanak dira.

9. Viuda de Sainz

Zaila da aurkitzea Bizkaian urteotan egindako obra edo azpiegitura handi bat Viuda de Sainzen, edo haren sateliteko enpresaren baten, esku hartzerik gabe. BECen, Supersurren, Bilboko Metroan, Bilboko portuaren handitzean, San Mames Barrian eta beste hainbat lanetan aritu da. Gipuzkoan ere sarbide handia dauka enpresak, Serbitzu Elkartearen akziodun nagusia baita. Enpresa horretako kontseilari ordezkaria Xabier Agiriano EAJko batzar nazionaleko kide ohia da, baina presidentea Pedro Maria Sainz da,Viuda de Sainzeko enpresaburua. Serbitzuk A-8 kudeatzen du, Bidelanen bidez, eta Zubietako errauste planta egiteko agindua jaso zuen, beste enpresa batzuekin batera.

AHTko lanetako hiru zatitan ari da: Eskoriatza-Aramaio, Ezkio-Itsaso-Beasain eta Legorretan. Urteotan hedabideetan zeresan handia eman duten bi operaziotan parte hartu du. EAEko Lehiaren Auzitegiak irregulartzat jo zuen Leioako Pinasoloko kiroldegia egiteko operazioan nahasita zegoen, baita Karrantzako minda plantaren operazioan ere, GMSM Medioambiente eta Ade Biotec enpresen bidez. Lehen kasuan, obraren lehiaketa iruzur eginda jaso zuela erabaki zuen Lehiaren Auzitegiak. Bigarrenaren kasuan, berriz, Kontu Auzitegiak ebatzi zuen Jaurlaritzak eta diputazioak proiektuari emandako dirua —10 milioi eurotik gora— ez zeudela behar bezala justifikatuta.

10. Moyua

Gipuzkoako eraikuntza enpresa nagusietako bat da Construcciones Moyua. Oñatin sortua, azpiegitura lan handi askotan aritu da, besteak beste, Ap-1ean eta Donostiako bigarren ingurabidean. Zerbitzuetan ere ari da. Besteak beste, Donostiako lur azpiko aparkaleku ugari kudeatzen ditu, baita Bilboko Artxandako tuneletako bidesariak ere. AHTko hiru zatitan ari da: Beasain Mendebaldea, Abadiño-Durango eta Zornotza-Zornotza zatietan.

11. Balzola

Bizkaiko eraikuntza sektorearen beste erreferentzia handi bat da Balzola, erakundeetatik datozen obra erraldoien ohiko bezeroa. Bere eskutik eraiki dira BEC, Iberdrola Dorrea, Guggenheim eta beste hainbat eraikin ikur. Urteotan Muskizko Petronorren findegiaren koke planta ere eraiki du. Tren lasterraren hiru zatitan ari da lanean: Beasain Mendebaldea, Abadiño-Durango eta Zornotza-Zornotzan.

12. Azvi

Andaluziako (Espainia) enpresa AHTko hiru zatitan ari da, Balzola eta Moyua euskal herritarrekin batera: Beasain Mendebaldea, Abadiño-Durango eta Zornotza-Zornotzan. Hilabeteotan PPko diruzain ohi Luis Barcenasen ustelkeria kasuarekin lotuta agertu da hainbat hedabidetan Azvi. Besteak beste, PPri dirua ematen zionetako bat zela agertu da Barcenasen paperetan. 2002. urtean 858.000 euro eman izana leporatzen diote. Hain zuzen ere, Espainiako herri lanak eskaintzeko moduaz eta eraikuntza enpresen jardueraz hainbat zehaztapen agertu dira Barcenasen paperetan. Esate baterako, 2003ko apirilaren 1ean Espainiako Gobernuak Azviri Castello-Teruel autobiaren lanak eskaini zizkion, BOEn argitaratuta. Hurrengo egunean Barcenasek 60.000 euroko Azviren ordainketa bat apuntatu zuen bere oharretan. Urtebete geroago, 2004ko urtarrilaren 22an, Madril-Toledo autobideko lanak eskaini zizkion Sustapen Ministerioak Azviri, eta, egun berean, 120.000 euro jaso izana apuntatu zuen PPko diruzain ohiak bere paperetan, Azviko buru Manuel Contrerasen eskutik.

13. Obras subterraneas

Asturiasko eraikuntza enpresa, bereziki tunelak zulatzen espezializatua, bai errepideetakoak bai trenbideetakoak eta bai putzuetakoak ere. Urteotan tren lasterraren obra askotan ari da, besteak beste, Euskal Y-aren lau zatitan: Arrasate-Elorrio, Beasain Ekialdea, Tolosa eta Urnieta-Hernani. Lanean ari da zeresan handia eman duten Pajaresko tuneletan. Europako Mendien azpitik tren lasterra sartzeko ia 25 kilometroko tunelak ari dira egiten Asturias eta Leon artean, eta 12 kilometroko zatian ari da Obras Subterraneas. Arazo itzelak izan dituzte urak gainezka egin duelako hainbat lekutan, hasierako azterketa geotekniko eskasengatik. Hasieran, 1.085 milioi euroko aurrekontua zuten tunelek, eta jadanik gastua 3.200 milioira igo da. Obrak ez atzera ez aurrera daude, ur filtrazioak kontrolatu ezinik. Tunel horietan, Espainiako eraikuntza sektoreko erraldoi guztiak ari dira: FCC, ACS, Acciona, Ferrovial eta Sacyr, besteak beste.

14. Altuna y Uria

Gertakari latz baten oihartzunak bete-betean harrapatu du Altuna y Uria eraikuntza enpresa urteotan. AHTko lanetan zuen ardura eta iraultza zerga ordaintzeari uko egitea egotzita, ETAk Inaxio Uria enpresako burua hil zuen Azpeitian (Gipuzkoa) 2008ko abenduan. Atentatu horrek zirrara handiaz gain, kritikak eragin zituen, baita AHTaren aurkako herri mugimenduaren barruan ere. Hilketaren ondoren Altuna y Uriak jarraitu du azpiegituraren eraikuntzan. Hiru zatitan ari da: Arratzua-Ubarrundia-Legutio, Antzuola-Ezkio-Itsaso eta Hernialde-Zizurkilen. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako errepide handien eraikuntzan ere aritu da: Leitzarango autobian, Eibar-Gasteiz autobidean, Bilboko Supersurren… Horrez gain, hainbat lan handitan ere parte hartu du: Kursaal, Monpasko ur araztegia…

Abiadura handiko trenaren zatiak

• A.Ubarrundia-Legutio (I). Aurrekontua: 26.891.937 euro. Comsa eta Cycasari emana, 22.113.240 eurotan.

• A.Ubarrundia-Legutio (II). Aurrekontua: 43.844.897 euro. Tecsa eta Altuna y Uriari emana, 34.282.325 eurotan.

• Legutio-Eskoriatza (I). Aurrekontua: 90.403.289 euro. Comsa, Cycasa eta Canteras y Construccionesi emana, 65.036.126 eurotan.

• Legutio-Eskoriatza (II). Aurrekontua: 91.378.420 euro. Ferrovial Agroman eta Fonorteri eman zien Adifek, 65.687.176 euroren truke.

• Eskoriatza-Aramaio. Aurrekontua: 113.091.364 euro. Acciona eta Viuda de Sainzi eman zien Adifek, 80.9 milioitan.

• Aramaio-Arrasate. Aurrekontua: 78.348.860. Sacyr, S.A.U., Proyectos SA eta Amenabarri emana, 57.857.121 eurotan.

• Arrasate-Elorrio. Aurrekontua: 100.841.874 euro. Obras Subterraneasi eman zitzaion, 69.701.903 eurotan.

• Elorrio-Atxondo. Aurrekontua: 54.574.06 euro. Corsan-Corvian, Arian eta Exbasari emana, 45.782.192 eurotan.

• Abadiño-Durango. Aurrekontua: 71.318.843 euro. Moyua, Balzola eta Azviri emana, 50.707.698 eurotan.

• Durango-Zornotza. Aurrekontua: 91.126.000 euro. Vias y Construcciones eta Nortuneli emana, 70.021.000 eurotan.

• Zornotza-Zornotza. Aurrekontua: 86.523.144 euro. Moyua, Balzola eta Azviri eman zieten, 67.990.000 eurotan.

• Zornotza-Lemoa. Aurrekontua: 64.172.838 euro. Corsan-Corviani emana, 59.501.056 euroren truke.

• Lemoa-Galdakao. Aurrekontua: 89.993.186 euro. Ortiz, Murias eta Enrique Otraduyri emana, 69.000.000 euroren truke.

• Galdakao-Basauri. Aurrekontua: 71.318.843 euro. Moyua, Balzola eta Azviri emana, 50.707.698 euroren truke.

• Bergara-Antzuola. Aurrekontua: 125.071.308 euro. FCC, DC Construccion eta Lurgoieni emana, 106.498.219 eurotan.

• Antzuola-Ezkio-Itsaso (I). Aurrekontua: 128.903.929. Galdiano, A. y Uria eta Accionari emana, 119.945.106 eurotan.

• Antzuola-Ezkio-Itsaso (II). Aurrekontua: 133.049.806 euro. Sobrino, Obegisa eta Geotuneli emana, 125.732.067 eurotan.

• Ezkio-Itsaso-Beasain. Aurrekontua: 61.446.909 euro. Ortiz, Murias eta Viuda de Sainzi emana, 57.418.614 eurotan.

• Beasain mendebaldea. Aurrekontua: 44.453.669 euro. Moyua, Balzola eta Azviri emana, 43.342.328 euroren truke.

• Beasain ekialdea. Aurrekontua: 47.339.419 euro. Dragados, Iza, Obras Subterraneas eta Campezori eman zion Eusko Jaurlaritzak, 44.584.265 eurotan.

• Ordizia-Itsasondo. Aurrekontua: 60.290.003. FCC, Olabarri, Guihor eta C. Donostiri emana, 50.462.733 eurotan.

• Legorreta. Aurrekontua: 78.071.032 euro. Acciona eta Viuda de Sainz enpresei emana, 68.944.528 euroren truke.

• Tolosa. Aurrekontua: 84.966.939 euro. Dragados, Obras Subterraneas eta Lezari emana, 80.506.175 eurotan.

• Tolosa-Hernialde. Aurrekontua: 112.479.065. Corsan-Corvian eta Geotuneli emana, 104.729.257 euroren truke.

• Hernialde-Zizurkil. Aurrekontua: 169.011.341. Altuna y Uria, Acciona, Murias eta Cycasari emana, 158.042.505 eurotan.

• Zizurkil-Andoain. Aurrekontua: 193.575.606 euro. Dragados SA, Amenabar, Comsa, Leza eta Corsan-Corviani emana, 180.025.314 eurotan.

• Andoain-Urnieta. Aurrekontua: 80.074.757 euro. Agroman eta Amenabarri emana, 64.127.666 eurotan.

• Urnieta-Hernani. Aurrekontua: 144.972.210 euro. Dragados SA, Comsa, Leza eta Obras Subterraneas enpresei eman¡a, 136.346.363 eurotan.

• Hernani-Astigarraga. Aurrekontua: 76.495.366 euro. Ergobia Hiru Lanpor enpresari emana, 71.523.167 euroren truke.

 

Tren lasterreko zubibide bat, Aramaio-Arrasate zatian. Raul Bogajo (Argazki Press)

This entry was posted on Igandea, maiatza 11th, 2014 at 13:23 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    2. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    3. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    4. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    5. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
    6. Bergara-Derio mendi ibilaldia: egitaraua eta soinu kuina kalean!!
    7. ‘Euskal Y’-aren 11 tuneletan larrialdi irteerak egin beharko ditu Adifek orain
    8. Nueva protesta en Iruñea contra el TAV y en defensa del tren
    9. [Uztailak 14-16 Mendi ibilaldia. Bergara-Derio] Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!!
    10. [Nota de E.Martxan de Iruñea] El ferrocarril que necesitamos en Navarra
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA