[Eusko Legebiltzarra] AHTko lanetan ez dute kontrol gehiago ipiniko

Katalunian tren lasterraren obretan izandako ustelkeria salaketen harira iritsi da gaia Eusko Legebiltzarrera. EH Bilduk mozio bat aurkeztu du, bi eskarirekin: Euskal Y-an gainkostuak izan dituzten zatietan ikerketa egitea eta Adifen jarduna garbia izan dela bermatu arte haren obrak etetea, hots, Bizkaiko eta Arabako zatiak. Adifeko buru hainbat atxilotu dituzte Kataluniako kasuaren harira.

Berria

Gainerako alderdiek gehiegizkotzat jo dute EH Bilduren proposamena, eta leporatu diote “aitzakiak” bilatzen ari dela tren lasterraren obrak gerarazteko. Oskar Matute koalizioko legebiltzarkideak nabarmendu du “eztabaida soziala” behar dela gaiari buruz, eta erakundeek “erantzukizunez” jokatu behar dutela.

Gaiarekin lotuta, beste proposamen bat egin du UPDk: AHTko obren aldeko adierazpen bat onartzea, baina kontrola areagotzeko eskariarekin, “desbideratzeak eta iruzurrak saihesteko”. Testu horrek ere ez du aurrera egin; aurka bozkatu dute gainerako alderdiek. PSE-EEk erantzun du irregulartasunen zantzuak dituenak auzitegira joan behar duela; EAJk nabarmendu du kontrola orain ere egiten dela obretan, eta “dezente ondo” funtzionatzen duela.

Gipuzkoako Diputazioak salatu du dirua zor diotela AHTko egokitzapenak direla eta

Berria
Gipuzkoako AHT abiadura handiko treneko lanetan Eusko Jaurlaritza zorrak ordaintzen ez dela ari salatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. ETS Euskal Trenbide Sarea —Jaurlaritzaren menpeko enpresa publikoa da— ari da obrak egiten Gipuzkoan, eta diputazioak azaldu du 2008an akordio bat egin zutela bi erakundeek, errepideetan moldaketa batzuk egin behar baitziren trenbide berria pasatzeko.

Errepideen eskumena aldundiarena denez, hark egin zituen obra horiek: Donostiako bigarren ingurabidean bat —Urumeako zubia zabaldu behar izan zuten—, eta Urumeako autobidean beste hiru —Martutenen, Hernanin eta Andoainen—. 7,5 milioi euroko gastua.

Aldundian EAJ zegoelarik egin zituzten obra horiek, eta Larraitz Ugarte oraingo diputatuak azaldu du Arantxa Tapia zela bide azpiegituretako diputatu. Tapiak berak Jaurlaritzari gutunak biali zizkiola adierazi dute; zor zioten dirua pagatzeko eskatu zuen eskutitz horietan. Aldundira Bildu iritsi zenean, segitu zuen diru horren eske, baina Jaurlaritzak entzungor egiten segitzen duela salatu du Ugartek.

Hori dela eta, dirua bueltatzeko eskatu du berriro ere aldundiak, eta ez du baztertu auzitara jotzea. “Bi aldeek onartu dute obrak egin zirela eta gastua hor dagoela”. Egoera horrelakoa izanda, aldundiak nabarmendu du ulertezina dela Jaurlaritza prest agertzea AHTko beste zati batzuen obrak bere gain hartzeko. “Madrilen lanak aurreratzeko prest dago, eta gipuzkoarroi zor digun dirua ordaintzeko, ez”.

This entry was posted on Astelehena, ekaina 23rd, 2014 at 19:23 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    2. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    3. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    4. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
    5. Bergara-Derio mendi ibilaldia: egitaraua eta soinu kuina kalean!!
    6. ‘Euskal Y’-aren 11 tuneletan larrialdi irteerak egin beharko ditu Adifek orain
    7. Nueva protesta en Iruñea contra el TAV y en defensa del tren
    8. [Uztailak 14-16 Mendi ibilaldia. Bergara-Derio] Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!!
    9. [Nota de E.Martxan de Iruñea] El ferrocarril que necesitamos en Navarra
    10. [Nota] El TAV une a los Gobiernos de Navarra y España con más deuda y recortes
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA