AHT egiteko obren kostua 247 milioi igo arren, legez egin da oro Oregiren ustez

AHT abiadura handiko trenaren Euskal Y bidearen Gipuzkoako zatiko lanak egiteko ardura du Eusko Jaurlaritzak. Zinez obra handia da; halakoxea du kostua, eta handitzen ari da. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketako sailburu Ana Oregik atzo Eusko Legebiltzarrean aitortu zuen lanak adjudikatzeko orduan jarritako zifrak nabarmen egin duela gora: 247 milioiko gehikuntza zenbatu dute. Obrak 1.575 milioi eurotan adjudikatu zitzaizkien enpresei, eta jada 1.822 milioiraino heldu da gastua. Bi zifren arteko aldea %15ekoa da. 

Berria (Arantxa Iraola)

Gehikuntza hori gaitzetsi zuen Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak, eta hark egindako galdera bati erantzunez eman zituen atzo, hain justu, azalpenak sailburuak. Igoeraren atzean ez dagoela deus legez kanpokoa argudiatu zuen Oregik. «Bizia duten obrak dira». Zailtasunez eta ezustez beteta daudela azaldu zuen, eta horiei aurre egiteko hartu diren erabaki guztiak legeak zedarritutako bideetatik egin direla. Lanak hasi zirenetik balio erantsiaren gaineko zerga BEZak izandako igoerek ere eragina izan dutela adierazi zuen. Jaurlaritzarena eta Espainiako Gobernuarena, obrek kontrol «bikoitza» dutela esplikatu zuen, eta jarduera onaren «berme» dela hori.

Nolanahi ere, obren inguruko «gardentasuna» handitzeko asmoa azaldu zuen, eta atzo datuak eman zituen bezalaxe, hemendik aurrera ere hiru hilabetean behin lanen gaineko txosten baten berri emango dutela esan zuen. Oroitarazi zuen, baita ere, egun martxan dauden lanen lizitazioa EAJ gobernura heldu aurretik egindakoa dela eta jada onartutako «baldintzetara» egokitzea beste biderik ez duela izan Jaurlaritzak.

PSE eta EAJ, ulerbera

Obraren garrantzia agerian utzi zuen Oregik agerraldian. «Europako Batasunaren barruan lehentasun osoko helburua da, herri moduan aurre egiteko bermea izango da guretzat». Babesa jaso zuen legebiltzarreko kide gehienen partetik; Norberto Aldaiturriaga jeltzalea eta Txarli Prieto PSE-EEko kidea, biak azaldu ziren ulerbera obrak izan ditzakeen gorabeherekin. Aditzera eman zutenez, tankera horretako lan handi batean saihesten zail iruditzen zaizkie. «Aldez aurretik proiektu perfektu bat izatea ezinezkoa da», argudiatu zuen ordezkari jeltzaleak. Bestalde, kontu hartu zien PSEko kideak egitasmoaren gaineko azalpenak eskatzen ari diren taldeei. «Ezin dira nahasi proiektu baten kontrako jarrera eta egitasmo horretan agertzen diren arazoak». Deliturik bada, auzitegietarako bidea besterik ezin dela ohartarazi zuen. Egindako kritiketan, ordea, egitasmoa geratzeko ahaleginak besterik ez daudela esan zuen.

EH Bildu koalizioa izan zen argibideak eskatzen bakarra. Oskar Matutek ohartarazi zuen, esaterako, obren adjudikazioak egiteko orduan irizpide objektiboei «gutxiegi» erreparatu zaiela; %20ko pisua eman baitzaie orain arte. Prezioa irizpide horietako bat dela argudiatu zuen, eta garrantzi handiagoa eman beharko litzaiokeela, arazoak saiheste aldera. Eta, kexaren harira, aldaketa egiteko asmoa dutela onartu zuen Oregik: balorazio objektiboei %70eko garrantzia emango diete orain, eta subjektiboagoei, neurtzen zailago direnei horiei, %30. EAEko Kontu Ganberak jarduera hobetze aldera «gomendioak» eman izan dituela onartu zuen Oregik, eta adierazi zuen horiek aintzat hartuta erabaki dutela hainbat aldaketa egitea. Urrats horiekin eta «gardentasunaren» aldeko erabakiekin hobera egingo dela argudiatu zuen.

Matutek, lanen inguruan izan diren «legez kanpoko jardueren» inguruan, oroitarazi zuen hainbat enpresak, porlana merkeago eskuratze aldera, beren kaxara egiten dutela lehengai hori, Jaurlaritzaren babesarekin. Esan zuen, gainera, epai bat badela horren kontra. Oregik, ordea, helegitea jarri dutela erantzun zuen.

 Irudia: Juan Carlos Ruiz (Argazki Press)

Obrak [Ikaztegieta]

This entry was posted on Asteartea, uztaila 1st, 2014 at 18:40 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. [prentsa oharra] AHTa eta aurrekontuak: negoziazioen negozioa
    2. Langileen esplotazioa, kontratisten inperioan
    3. [Iritzia] AHTa estatuan: 25 urteko arpilaketa
    4. Prentsa oharra: UPN, Nafarroaren “salbatzailea”
    5. Behar ez dugunetik murriztu dezatela!
    6. AHTren aurkako zuhaitzen landaketa (kronika eta bideoa)
    7. Martxoak 19, Angiozarren, zuhaitzak landatu, lurra berreskuratu!!
    8. AHT: Adostu… Nork, zer, nola, noiz
    9. AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek
    10. “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?”
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA