Crónica final de la II Marcha de bicis desobediente contra el TAV

Este sábado día 2 de agosto de 2014 finalizó en Bilbao la segunda edición de la marcha de bicis desobediente contra el TAV organizada por Mugitu Mugimendua. En vísperas de su finalización, tuvo lugar una visual protesta ante la estación de ADIF de Abando, en Bilbao, donde decenas de personas desnudas cortaron la circulación alrededor de diez minutos. De dicha protesta, del final de la misma y de las últimas crónicas de las etapas os informamos en esta noticia.

>>GALERIA DE FOTOS<<

7. kronika: Zaborren negozio zikinaren aurrean, alternatibak hausnartuz. Uztailak 31 Osteguna, ZALLA-BARAKALDO-SESTAO

Zallatik irten baino lehen, txirrindulariek Otsoaren Taldea  talde ekologistako kide batekin solasaldia izan dute “Las Lagunas” zabortegiaren inguruan. Zabortegi honek industria hondakinak  jasotzen ditu, ez du ingurugiroaren arautegia errespetatzen eta La Jarilla erreka etengabe kutsatzen du. Hori dela eta, bertako udalak bere itxiera eskatu du. Solasaldia bukatutakoan, gaurko etapari hasiera eman zaio. Zalla atzean utzi  eta  Alonsotegitik pasatzerakoan, Zabalgarbi errauskailura joan dira. Bertan, Ekologistak Martxan taldeko kide batek errauskailu honen nondik norakoak azaldu ditu. Hantxe Bizkaiko hainbat zonalderen hiriko zaborrak erretzen dira kutsadura handia sortuz, dioxinak eta beste. Gainera, zaborrak erretzeko gasa behar du. Argi ta garbi gelditu dena hauxe da: etxeko zaborrak ongi bereiztuko balira, egoki birziklatuko lirateke eta hau bezalako errauskailuek ez lukete inongo zentzurik izango. Beraz merkeago eta garbiago litzateke errauskailuak ixtea eta zaborrak ongi bereizten hastea, hainbat tokitan egiten den bezala. Bisitaldi informatibo hau amaitzerakoan, txirrindula martxak Barakaldo aldera jo du eta bertako kaleetatik ibili da AHTren aurkako eskuorriak banatzen eta desarrolismoaren aurkako aldarria zabaltzen. Barakaldoko Kobazulo Gaztetxera iristerakoan, Ertzaintza gaztetxearen atarian zegoen eta gaztetxeko bi lagun identifikatu ditu.  Gaztetxe hau duela bi hilabete okupatu zen eta Ertzaintzaren jazarpena pairatzen du maiz sarritan […]

Ver más información

8. kronika. AHTk larru gorritan uzten gaitu; Biluztu dezagun AHT!! Abuztuak 1 ostirala, SESTAO-BILBO-BASAURI

Sestaoko Txirbilenea Gaztetxetik abiatuta txirrindula martxa desobeditzaileak Bilbo aldera jo du. Hainbat kaletatik pasa ondoren pankarta batzuk eskegi dira martxan zehar ikusitako eraso ekolojikoak salatuz.  Nabarmendu behar da Euskalduna zubitik zintzilikatu duten AHTren aurkako  pankarta erraldoia, Bilboko garbitasun zerbitzuek berehala kendu dutena.

Eguerdian Bilboko Abando tren geltokiaren aurrean  martxak ekintza bat burutu du. Tropela Plaza Zirkularrera iristerakoan biluztu eta eseri egin da zirkulazioa moztuz.

El TAV nos deja desnudos. Corte de carretera ante ADIF (Abando, Bilbo)

Bilboko Abando tren geltokiaren aurrean AHTren aurkako txirrindula martxa desobeditzaileak ekintza bat burutu du. Tropela Plaza Zirkularrera iristerakoan biluztu eta eseri egin da zirkulazioa moztuz. Txirrindulariek “AHTk biluzten gaitu” lelodun pankarta bat erakutsi dute. Ekintza honen bitartez adierazi nahi dugu AHTren eraikuntzan diru kopuru izugarriak xahutzen diren bitartean jendearen prekarietatea eta murrizketak haundiagotzen ari direla. Honen errudun nagusietako bat Adif (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) da eta horregatik bere buelgoaren aurrean gauzatu dugu gaurko ekintza. Ertzaintza berehala agertu da eta bi lagun eraman ditu komisaldegira identifikatzera. Trafikoa hamar minutuz etenda egon da eta kotxe ilara handiak sortu dira.

La marcha desobediente contra el Tren de Alta Velocidad ha realizado una acción delante de la estación del tren de Abando en Bilbao. Cuando el pelotón ha llegado a la Plaza Circular las personas participantes se han desnudado y se han sentado en la carretera cortando la circulación al tiempo que mostraban una pancarta con el lema el “TAV nos deja en pelotas”. Por medio de esta acción hemos querido denunciar que mientras se despilfarran ingentes cantidades de dinero en la construcción de esta infraestructura la precarización y los recortes se incrementan sin medida. Uno de los mayores responsables de esta infraestructura es Adif (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) y por esa razón la acción se ha llevado a cabo delante de sus oficinas. La Ertzaintza ha aparecido rapidamente y se ha llevado a comisaria a dos participantes por negarse a identificarse. El tráfico ha estado paralizado durante 10 minutos colapsándose todo el centro de Bilbao.

VER VÍDEO

9. Kronika: AHTren aurkako Bizi Martxaren azken txanpa! Abuztuak 2 larunbata , BASAURI- BILBO

Basauriko Txarraska gaztetxea atzean utziz, AHTren aurkako txirrindula martxa desobeditzaileak Bilbora jo du, martxaren azken txanpa burutzeko. Amaierako kilometroa oinez egin da Plaza Eliptikotik Arriaga Antzokiraino, Sabin Etxetik pasatuz. Hantxe bertan “PNV diruzale PNV txikitzaile” oihukatu da, izan ere, alderdi hau baita bederatzi egun hauetan zehar ikusi dugun suntsiketa eta negozi zikinen erantzule nagusia. Arriaga Antzokian martxa amaierako idazkia euskeraz eta erderaz irakurri da. Ondoren, txirrindula martxa finanziatzeko bigarren eskuko txirrindula baten zozketa burutu da eta 9144 zenbakia irabazle suertatu da. Txirrindula hau Nafarroako martxa honen parte hartzaile batek eskuratu du. Bazkaldu ondoren, AHTren aurkako txirrindula martxaren bigarren edizio honen balorazioa egin da.

This entry was posted on Igandea, abuztua 10th, 2014 at 12:02 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    2. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    3. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    4. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    5. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    6. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    7. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    8. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
    9. Bergara-Derio mendi ibilaldia: egitaraua eta soinu kuina kalean!!
    10. ‘Euskal Y’-aren 11 tuneletan larrialdi irteerak egin beharko ditu Adifek orain
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA