“Bilbo-Donostia helikoptero zerbitzua errentagarriagoa litzateke AHT baino”

Germà Bel i Queralt ekonomialariak joan den astean EAEko Legebiltzarreko Ingurumen eta Lurralde Politika batzordean AHTren errentagarritasuna kolokan jarri zuen. Cornell eta Harvard bezalako sona handiko unibertsitateetan irakaslea da Bel i Queral eta azpiegitura handi hau sozialki, ekonomikoki eta ingurumen ikuspegitik ez dela bideragarria azpimarratu du.

Argia (Iruñe Astiz)

Funts publiko asko bideratu dira Abiadura Handiko Trenera eta, hori sozialki berreskuratzeko 500 kilometroko ibilbide batek zortzi eta hamar milioi bitarteko bidaiari kopurua izan beharko luke lehenbiziko urtetik Bel i Queralten esanetan.

Ikuspegi ekonomikotik aztertu eta inbertsioak berdintzea zaila dela ikusita, Espainiako Estatuan operazioaren kostuei buruz hitz egiten hasi direla salatu adituak Garari egindako adierazpenetan.

Ingurumenarentzat kaltegarria, kasu zehatz batzuk kenduta

Abiadura Handiko Trena ingurumenarentzat jasangarria izateko urtean batez beste zortzi milioi bidaiari izan behar lituzte eta 30 urte igaro arte ez litzateke hasiko jasangarria izaten: “AHT eraikitzen denean CO2 emisioa izugarri altua da”. Horregatik, kasu zehatz batzuk kenduta, horrelako proiektuek ingurumenari kalte egiten diotela nabarmendu du ekonomialari kataluniarrak.

Abiadura handiko trenbide sareak EAEn errepide bidezko trafiko gutxi kenduko lukeela uste du gainera. “100 eta 150 kilometroko distantziak egiteko jendeak autoak erabiltzen jarraitzen ditu”. Alternatiba eraginkorragoak ere proposatu ditu: “Baliteke Bilbotik Donostiarako helikoptero zerbitzu bat errentagarriagoa izatea. Oso probablea da horrelako zerbitzu batek, diruz lagunduta, kostu txikiagoarekin onura sozial handiagoa ekartzea”.

Frantziako AHT: merkeagoa baina ez masiboa

“Frantziako AHTren tren txartelen prezioak merkeagoak diren arren ez da masiboki erabiltzen. Pentsa dezakegu Espainian desberdintasuna handiagoa izango dela”, nabarmendu du Bel i Queraltek.

AHTrekin probintzietako hiriburuak Madrilekiko distantzia lau ordutara laburtzea helburu dutela azpimarratu du, duten biztanleria kontuan hartu gabe: “Espainian azpiegitura politikak nazio bat eraikitzeko erabiltzen dituzte. Horrek eraginkortasunik eza eta gainkostua eragiten du, eta jendeari aukera gutxiago eskaini”.

Bel i Queralten arabera, errentagarritasun sozial handiagoa lortu liteke AHT baino garraio merkeagoekin (argazkia: Gara).

This entry was posted on Astelehena, martxoa 9th, 2015 at 23:16 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    2. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    3. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    4. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    5. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    6. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    7. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    8. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    9. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    10. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA