Atxondok AHTari ez 8 urtez

2007ko martxoaren 25ean herri galdeketa egin genuen Atxondon AHTari buruz. Herritarren erantzuna aho batekoa izan zen AHTaren aurka, argi utziaz gurean inork ere ez duela azpiegitura txikitzaile hori nahi. Leku guztietan ingurumenari eta paisaiari kalte izugarria ekartzen dion azpiegitura erraldoi horrek gurean are txikizio handiagoa ekarriko luke, kilometro t’erdi luze eta 80 metro altuko zubia herriko plazatik 200 metrora egin nahi baitute.

Irakurri Prentsaurrekoaren testua

AHTak izango lukeen zubitzarrik handienetakoak gure bailara alderik alde zeharkatzeak herria kondenatu egingo luke, Jaurlaritzak ordaindutako txosten mardulek aurrikusten duten moduan, herritarren bizi kalitatea kaltetzearen ondorioz, gure herria hutsitzea ekarriko luke, inork ez lukeelako nahi zubi erraldoi baten gerizpean bizi. Gurean eragingo lituzkeen kalteez gainera, honez gero pairatzen ari gara euskal herritar guztiok AHTaren eragina. Izan ere, denok gara murrizketen biktima arlo ezberdinetan: hezkuntza, osasuna, gizarte zerbitzuak… horietarako gero eta diru gutxiago dagoen bitartean, Madrilek eta Gasteizek milaka milioi bideratu dituzte honez gero AHTrako eta aurrerantzean ere gauza bera egiten jarraitzeko asmoa agertzen dute. Pertsonen oinarrizko zerbitzuetarako ez omen dagoen dirua porlanean xahutzeak bost axola guzti horiei, beraien izkutuko negozioen erakusle.

Izan ere, gero eta kasu gehiago agertzen ari dira obra erraldoiak eta alderdi politikoen ustelkeria uztartzen dituztenak. Horrek azalduko luke alderdi batzuek duten interesa era honetako obrak gelditu ez daitezen. Gero eta datu gehiago agertzen da, gainera, erakusten dutenak AHTak ez duela inongo bideragarritasunik: hiriburuak lotzeko beharko lukeen denbora ia bikoiztu egin da obrak hasi zituztenetik eta, ondorioz, ia autobusak beste denbora beharko du AHTak Bilbo, Gasteiz eta Donostia lotzeko, askoz txartel garestiagoak ordaindu behar izango delarik guztiz defizitarioa izango den azpiegitura baterako. Nondik aterako dute tren erraldoia mententzeko dirua? Ba, betiko lekutik, herritarren poltsikotik, murrizketa gehiago eginaz. Era berean, Frantziak ez duela AHTrik egingo Iparraldetik Bordelera eta Madrilek, era berean, geldirik dauka Gasteiztik Burgoserako lotura. Madril eta Paris lotuko zituen trena izatetik, Vascongadetako hiriburen arteko trena izatera pasatu da. Inondik inora ez doan trena, alegia. Abiadura handiko uhartea.

Guzti hori ikusi arren, betikoek aurrera jarraitzen dute eta, jakin izan dugunez, aurten Atxondo-Abadiño tarteko lanak esleitzeko asmoa daukate. Aurre egin genien orain dela 4 urte eta herritik bidali genituen, aurrikusitako dozenaka sondeo egin barik utzi zituztelarik.

Zain gauzkate orain ere, burua tente eta ideiak argi, datorrenari aurpegira esateko orain dela 8 urte arrazoi piloa geneukala Atari ezetz esateko eta egunetik egunera arrazoi gehiago pilatzen ari garela, erokeria honi aurre egiten jarraituko dugula eta herri osoa aurkituko dutela parean.

ATXONDO BIZIRIK, LEHEN, ORAIN ETA BETI!

AHT GELDITU ORAIN!

Atxondoko AHT Gelditu! Elkarlana

This entry was posted on Osteguna, martxoa 26th, 2015 at 13:44 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    2. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    3. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    4. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    5. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    6. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    7. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    8. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    9. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    10. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA