[Prentsa Oharra-Tolosaldeako AHT Gelditu! Elkarlana]: Iruñea eta Euskal Y-ren arteko AHTren proiektu berria

Iruñea eta Euskal Y-ren arteko AHTren proiektu berria:

Hainbat udalerritara, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministeriotik “Prestakuntza altuko Kantabri–Mediterraniar trenbide-sarea. Iruñea-Euskal Y loturaren zatia” proiektua iritsi da eta honi buruz iritzia emateko aldez aurretiko kontsulta iragarri dute.

Bertan, Zuasti eta Euskal Y-ren arteko proiektu berriaren lau alternatiba ageri dira baina noski, horietako bat bera ere ez da “zero alternatiba”, hau da, trenbide bat bera ere ez eraikitzearena. Gainera, nahiz eta proiektu berria ezarri, urteak dira bide hauek ezagutzen ditugula. Honako hauek dira: Zuasti-Tolosa, Zuasti-Beasain, Zuasti-Ezkio-Itsaso eta Zuasti-Gasteiz. Edozein izanda ere, gehiago edo gutxiago, izugarrizko xahuketa ekonomikoa ekarriko lukete eta honekin batera, balio handiko eremu naturalak erasoko lituzkete.

Geure eskualdeari dagokionean, Zuasti-Tolosa zatia dugu eta bertan tunel luze batekin Aralarko mendigune osoa zeharkatuko luke. Aralarko Mendiaren zulatzea, Ihabar iparraldean hasiko litzateke eta Beteluko hegoaldean izango genuke ahoa. Beteluren hegoalde zein mendebaldean aire irekiko zati bat kokatzen da eta Araitz, Amezketa eta Tolosan tunel zein biaduktuen segida hasiko litzateke. Azkenik, Orendain, Ikaztegieta, Alegia, Tolosa eta Altzon biaduktu zein tunelen bitartez Euskal Y-rekin lotuko litzateke.

Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanetik gogor salatzen dugu ekonomikoki xahutzailea den eta ingurumena bortizki txikitzen ari den AHTa. Gainera, amaierarik ez duen proiektua dela azpimarratu nahi dugu zeren martxan jarrita ere, energia xahuketa, mantenu koste amaigabea, uhin elektromagnetikoen kutsadura … dakartza.

Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlana

This entry was posted on Asteazkena, azaroa 11th, 2015 at 18:38 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Egitasmoaren egoera. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    2. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    3. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    4. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
    5. Bergara-Derio mendi ibilaldia: egitaraua eta soinu kuina kalean!!
    6. ‘Euskal Y’-aren 11 tuneletan larrialdi irteerak egin beharko ditu Adifek orain
    7. Nueva protesta en Iruñea contra el TAV y en defensa del tren
    8. [Uztailak 14-16 Mendi ibilaldia. Bergara-Derio] Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!!
    9. [Nota de E.Martxan de Iruñea] El ferrocarril que necesitamos en Navarra
    10. [Nota] El TAV une a los Gobiernos de Navarra y España con más deuda y recortes
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA