AHT: Gobernuen arteko beste sintonia baten zain

Abiadura handiko trenaren lanak hasi zirenetik hamar urtera, proiektua ez aurrera ez atzera dago zati askotan. EAJk proiektua bukatzea jarri du baldintza gisa, PPrekin «harreman politiko sendo bat» izateko. Gaur dute lehen bilera Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak gai horretaz. (Berria)

Berria (I.Petxarroman)

“Hauteskundeak irabazi eta segituan etorri dira lehenengo mezu politikoak abiadura handiko trenaren (AHT) inguruan. Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak adierazi zuen Espainiako Gobernuarekin «harreman sendo bat» izateko ezinbestekoa dela tren lasterraren lanen amaiera bermatzea. Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordeak, berriz, Ortuzarri erantzun dio «gai garrantzitsua» dela eta bi administrazioek «asko» egin dezaketela aurrera. Alabaina, Saenz de Santamariak aitortu du proiektuak «arazo tekniko batzuk» dituela, eta horiek «ingeniariek» bideratu behar dituztela, ez agintariek.

Bi alderdietako goi kargudunek egindako lehen adierazpenen arabera, beraz, EAJren eta PPren arteko harreman politikoak baldintzatuko ditu AHTak agintaldi honetan. Eta bi gobernuen arteko sintonia ona den erakusteko, gaur izango dute lehen aukera. Izan ere, bi administrazioak Gasteizen elkartuko dira, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua eta Iñigo de la Serna Sustapen ministroa buru dituztela.

Besteak beste, obran dauden bi korapilo nagusiak nola askatu aztertuko dute bileran: Bergarako lotunea eta tren lasterraren hiriburuetako sarrera. Ortuzarrek duela aste batzuk esan zuenaren harira, Madrilen jarrerarekin etsi samar dago EAJ, askotan agindu duelako obren amaiera eta orain arte ez delako halakorik gertatu: «Oraingo hau azken aukera dute, eta ematen diguten data bete beharko dute nahitaez».

Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak BERRIAri adierazi dionez, gaurko bilera gobernuaren borondatearen erakusgarria izango da. «Bertan ikusiko dugu zein den Espainiako Gobernuaren benetako borondatea».

Bergarako lotunean dagoen atzerapena «oso esanguratsua» dela aitortu du Jaurlaritzak, eta, hain zuzen ere, horrek «ezinezko» egiten duela, haren iritziz, obrak 2019rako amaituta egotea, aurretik Espainiako Gobernuak iragarri izan duen moduan. «2016ko ekainean, gobernuen arteko bileran, ministerioak esan zuen lotuneko lanak urtearen amaierarako lizitatuko zituela, kontratuak konpontzen ari zirelako. Jaurlaritzak proposatzen du Angiozar, Kobate eta Zumelegiko zatiak 406 milioi euroko oinarrizko aurrekontu batekin abiatzea». Horrela, Jaurlaritzak proiektuan onartutako «bestelako eraikuntza modu» batzuk baztertzeko eskatuko du Gasteizek.

Izan ere, Espainiako Gobernuak aipatu izan du zulatzaile erraldoi bat erabiltzea obra zati hori egiteko. Makina horrekin lanak azkarrago egingo balira ere, aurrekontua dezente garestiagoa litzateke. Gainera, ingurumen baimena lortzeko prozedura hutsetik abiatu beharko lukete, eta horrek lanak areago atzeratuko lituzke.

Jakina denez, Bergarako lotuneko bost zatiak lizitazio prezioaren erdian adjudikatu zituen Sustapen Ministerioak. Alabaina, enpresek gero diru gehiago eskatu zuten, adjudikazioan aipatutako prezioan «ezinezkoa» zutelako aurrera egitea. Gobernua eta enpresak ez ziren ados jarri, eta kontratuak bertan behera utzi zituzten, azkenean. Orain, obrak berriz lizitatu behar dituzte. Lotuneko obrek lau-bost urteko epemuga izango dute, adituen arabera. Eta, beraz, 2017ko udan-edo hasiz gero, Euskal Y-aren lanak ez dira amaituko 2021. urtea baino lehen. Jaurlaritzak, aurreko agerraldi batzuetan, aipatu du errealistena dela pentsatzea 2021ean amaituko direla lanak.

Gipuzkoan, aurreratuago

Jakina denez, Sustapen Ministerioak eta Jaurlaritzak obrak hasi aurretik egin zuten hitzarmen baten arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zati bat (Bergara artekoa) Sustapen Ministerioak egin behar du. Bergaratik Donostiara arteko zatia, berriz, Jaurlaritza egiten ari da, eta dirua kupo bidez jaso behar du ondoren Madrildik. Oraingoz, 1.843 milioi euro gastatu ditu Jaurlaritzak Gipuzkoako obretan, eta obraren %80 inguru amaituta dauka. Beste erritmo batean doaz gauzak Sustapen Ministerioak egindako zatian, eta oraindik hasi gabe daude, esate baterako, Bergarako lotuneko lanak —500 milioi euro ingurukoak—. Horrez gain, Bizkaiko hainbat zatitan oso gutxi aurreratu du Sustapen Ministerioak azken urteotan. Jaurlaritzak aurreratutako diru horretatik 1.000 milioi euro baino gehiago zor dizkio Madrilek oraindik Jaurlaritzari.

Administrazioen arteko beste desadostasun nagusietako bat Donostia, Bilbo eta Gasteizko sarrerei dagokie. Izan ere, Espainiako Gobernuak, orain arte, uko egin izan dio Bilbon AHTaren sarrera lurpekoa izateari. Gaurko bileran, Jaurlaritzak berriro jarriko du mahai gainean auzi hori. «Ez ditugu nahi behin-behineko irtenbideak, baizik eta behin betikoak», esan du. «Irtenbide horiek kontuan hartu behar dute okupatu beharreko eremua, eta haren eraldatzea baliatzea ahalik eta garraio publiko zerbitzurik onena eskaintzeko, eta trenbidea hiriguneen bihotzean txertatzeko. Azpiegitura honek mende bat baino gehiago iraungo duela hartu behar dugu kontuan».

Horregatik, Jaurlaritzak nahi du ados jar daitezen hiriguneetako sarreran zerikusia duten erakunde guztiak, eta, horregatik, Arantza Tapiak Bilbo, Gasteiz eta Donostiako alkateak bilera batera deitu ditu hilaren 26rako. «Erantzuna denon artekoa izango da, eta koordinatua».

Jaurlaritza obra horiek zuzentzeko eta egiteko prest agertu izan da. Bilbon lur azpiko irtenbidearen aldekoa da Eusko Jaurlaritza. Hala, honako proposamen hau egin du: sei kilometroko tunel baten bidez iristea tren lasterra Bizkaiko hiriburura, Abantoko geltokiaren azpian amaitzeko. Horrela, gaur egungo trenbidearen 80.000 kilometro koadroko eremu bat libre geratuko litzateke hirigintzan erabiltzeko. Espainiako Gobernua ez dago horrekin ados, irtenbiderik garestiena delako. Jaurlaritza eta Bilboko Udala finantzaketan parte hartzeko prest daude”.

This entry was posted on Osteguna, abendua 22nd, 2016 at 16:07 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. AHT eraikitzeko diruaren %30 Espainiako hiru multinazionalek bereganatu dute
    2. AHT eraikitzeko 500 milioi gehiago aurreratuko ditu Eusko Jaurlaritzak
    3. AHTren desjabetzeen aurkako elkarretaratzea Erriberrin
    4. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    5. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    6. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    7. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    8. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    9. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    10. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA