AHT: Euskal politikaren giltzarria (prentsa oharra)

Duela bi hilabete eskas, Rajoyren inbestidura zela eta, PNVk behin eta berriz aldarrikatu zuen PPri ezetz borobila emanen ziola arrazoi askorengatik. Orain, Espainiako aurrekontuen onespenari begira , ezetzaren irmotasun hura erabat urtu da. Tartean, bistan denez, AHT dago.

Andoni Ortuzar aho bilorik gabe mintzatu zen PPk 2017ko aurrekontuei begira PNVren sostengua nahi bazuen euskal Y-a bultzatu behar zuela esanez. PNV aurrekontu murriztaile eta insolidarioak sinatzeko prest dago baldin eta PPk euskal Y-a bultzatzera konprometitzen bada. Euskal Herriaren interesak eta etika politikoa pikutara bidaltzen dituzte beren modernitatearen totema sostengatuz gero. Hortik etorri da Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroa eta Arantxa Tapiaren arteko bilera eta ondoren, berau eta hiru euskal hiriburuen alkateen artekoa ere. Desblokeatu nahi omen dute AHTren paralisia.

Eusko Jaurlaritza osatzen duten PNV-PSE alderdientzat guztiz funtsezkoa da euskal Y-a, beren enpresak, bezero-sareak, hiri eta garapen eredua eta interes kapitalisten alde jokatzen duelako. Hor daude hiru hiriburuetan – batez ere Bilbon- gauzatu nahi duten pelotazo urbanistikoak.

Proiektu ero hau gelditu behar da. Oraindik garaiz gaude eta inoiz ez da berandu izango. Nahiz eta inbertsio erdia egina izan beste erdia falta da. Eta osotara bukatuta balego ere, martxan jartzearen kontra geundeke, arrazoi askorengatik:

-Odoluste ekonomikoak etenik izanen ez lukeelako, zerbitzua guztiz defizitarioa izango litzateke eta (pobreok mantendutako aberatsendako trena da AHT). Hori dela eta murrizketek indarrean segituko lukete.

-Energia kontsumoa izugarria suposatuko lukeelako, bere eragin kaltegarri guztiekin: kutsadura, aldaketa klimatikoa sakondu,…

-Lurraldearen desoreka bizkortuko lukeelako: hiriak gero eta handiagoak landa eremuaren kaltetan.

-Munduko herri aberats eta pobretuen arteko distantzia handituko lukeelako.

-Estres eta presaren kultura areagotuko lukeelako modernitatearen buruko gaitzak are gehiago zabalduz.

Arrazoi hauengatik eta beste askorengatik salatu nahi ditugu AHT bultzatzen ari diren alderdi politiko oro. Lurraren txikizioa eta jende xehearen pobretzearen arduradunek izen eta abizenak dituzte. Bada garaia euren erantzukizuna eskatzen hasteko.

AHT Gelditu! Elkarlana

—————————————————-

TAV: CLAVE DE LA POLITICA VASCA

Hace menos de dos meses, ante la investidura de Rajoy, el PNV reiteraba una y otra vez su negativa a dicha investidura argumentando más de una razón para ello. Ahora podemos ver como ante la aprobación de los Presupuestos Generales del Estado Español aquel NO rotundo se desvanecía en la nada. Para ello, entre otras razones, como se ha podido comprobar, se encuentra el TAV.

Andoni Ortuzar, sin ninguna vacilación, habló con el PP dejando bien clarito que si querían su voto en los Presupuestos para el 2017 tendría que ser a cambio de impulsar el proyecto de la Y vasca. Así, el PNV se compromete a firmar unos presupuestos miserables e insolidarios simplemente por la ayuda que se compromete a darle el PP ante el proyecto del TAV. Los intereses de Euskal Herria y la más mínima ética política menospreciadas/os ante su nuevo “tótem” de la modernidad. Y de ahí todas esas reuniones entre el ministro Iñigo de la Serna y la consejera Arantxa Tapia, y su continuación con los alcaldes de las tres capitales de la comunidad autónoma vasca (CAV), para desbloquear la morosidad del TAV.

Para el conglomerado PNV-PSE que forma el Gobierno Vasco, el proyecto de la Y vasca es fundamental. Fundamental para sus empresas satélite y para sus promotores, que quieren seguir manteniendo ese modelo de desarrollismo económico urbanístico alentado por el más rancio capitalismo. Ahí están agazapados los pelotazos urbanísticos que podemos observar en las tres capitales de la CAV.

Hay que detener este proyecto absurdo. Todavía estamos a tiempo y nunca es demasiado tarde. Aunque la mitad de la inversión esté realizada falta la otra mitad. Y aunque estuviera toda realizada, aún mantendríamos nuestra oposición a que se pusiera en marcha, por muchas razones, tales como:

-Que la “sangría” económica no tendría fin porque es un servicio deficitario (el TAV es el tren de los ricos pagado por las clases más desfavorecidas), con lo que las restricciones económicas que vivimos actualmente se verán alimentadas con proyectos como este.

-Que implicaría un consumo desorbitado de energía con todas sus nefastas consecuencias como la contaminación, profundización del cambio climático, etc…

-Que agrandaría el desequilibrio espacial del territorio contribuyendo en su acelerada urbanización y crecimiento de las ciudades en detrimento del espacio rural.

-Que contribuirá a hacer cada vez mayor las distancias entre países ricos y pobres.

-Que promueve los modernas brotes de enfermedades mentales generados por esa cultura de la prisa y el estrés cogenerado.

Por estas razones, y por muchas otras, queremos denunciar a todos los partidos políticos que están promoviendo el TAV. L@s responsables de la contaminación y degradación del planeta Tierra y del empobrecimiento de la gente sencilla tienen nombres y apellidos. Y ya es hora de empezar a pedir responsabilidades.

AHT Gelditu! Elkarlana

This entry was posted on Larunbata, abendua 31st, 2016 at 16:37 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. [Iritzia] AHTa estatuan: 25 urteko arpilaketa
    2. Prentsa oharra: UPN, Nafarroaren “salbatzailea”
    3. Behar ez dugunetik murriztu dezatela!
    4. AHTren aurkako zuhaitzen landaketa (kronika eta bideoa)
    5. Martxoak 19, Angiozarren, zuhaitzak landatu, lurra berreskuratu!!
    6. AHT: Adostu… Nork, zer, nola, noiz
    7. AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek
    8. “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?”
    9. Nafarroako Kontuen Ganbera: “AHTren diseinua zaharkitua dago eta indefinizioz betea”
    10. AHT: Euskal politikaren giltzarria (prentsa oharra)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA