AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek

ELA eta LABen enkarguz egin du txostena EHUko irakasle talde batek. Sindikatuek nabarmendu dute “pobreen baliabideak aberatsen eskura” jarriko dituela proiektuak.

ARGIA

Ikerketaren emaitzak Hegoa lan-koadernoan (pdf) aurreratu zituzten EHUko irakasleek eta ondorioak hemen kontatu zituen ARGIAk hemen. Orain baina, balorazioa egiteko ordua iritsi da, txostena egin duen Ekopol taldearen eskutik eta hura enkargatu duen LAB eta ELA sindikatuen partetik.

Prentsaurrean Roberto Bermejo Ekopoleko kideak eta AHTren inguruan aditu nagusietakoa denak azaldu du administrazio publikoak AHTn egiten ari diren inbertsioa “berreskura ezina” dela; trena eraikitzea “interes orokorraren kontrako” gisa definitu du. Katedradunaren aburuz, ezinezkoa da AHT-tik etekinak lortzea laguntza publikorik jaso gabe, eta proiektuaren kiebra “denbora kontua” izango dela iragarri du.

Adibide gisa jarri du Valladoliden tren lasterrarentzat geltokia egiteko sozietate publikoa, berrikitan hondoa jo baitu: “Euskal hiriburuetan ere operazio urbanistiko bera erabili nahi dute”, azaldu du, administrazio autonomikoak eta Espainiako Gobernuak Euskal Y-aren sarbideak diseinatzeko akordioari diseinatzeko akordioari erreferentzia eginez.

ELAko idazkari nagusi Adolfo Txiki Muñozek, bestalde, arduradun politikoak jarri ditu jo puntuan eta salatu du “prestazio sozialetarako dirurik ez omen dagoen bitartean, AHTrentzat xahuketa erraldoia egiten” dela. Zentzu horretan, sindikatuek nabarmendu dute proiektu horrekin “zerga bidez kolektibo pobreen baliabideak aberatsen eskura” jartzen direla.

“Ez da egia AHT atzera bueltarik ez duen proiektua denik: ez dago egina” azaldu du Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak. Bere esanetan ez da sekula Euskal Y-aren inguruko “egiazko estudiorik” egin –auditoria eta ebaluaketa independente bat ere eskatu dute agerraldian sindikatu eta ikerlariek–. Zentzu horretan, Etxaidek esan du tren lasterraren inguruko “gero eta informazio gehiago izan, orduan eta kontrako jarrera handiagoa sortzen” duela.

Hain justu Ekopolek prentsaurrean salatu du “herri-erakundeek datu eta ikerketa ofizialak ezkutatu dizkigutela; hau beste herrialde batzutan ez da gertatzen”.

Txostena: Euskal Y-a: irtenbiderik gabeko atakan (pdf)

This entry was posted on Igandea, otsaila 5th, 2017 at 18:26 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. AHTren aurkako zuhaitzen landaketa (kronika eta bideoa)
    2. Martxoak 19, Angiozarren, zuhaitzak landatu, lurra berreskuratu!!
    3. AHT: Adostu… Nork, zer, nola, noiz
    4. AHTren kiebra “denbora kontua” dela dio Ekopolen ikerketa batek
    5. “Azala beltza eduki behar al dut AHTren lanetan esklabo izateko?”
    6. Nafarroako Kontuen Ganbera: “AHTren diseinua zaharkitua dago eta indefinizioz betea”
    7. AHT: Euskal politikaren giltzarria (prentsa oharra)
    8. Gastu militarra eta AHTren inuzentekeriak gizarte eskubideak murriztu eta larrugorritan uzten gaitu
    9. AHTren hiriburuetarako sarbideak eta Bergarako lotunea aldi berean egitea nahi du Jaurlaritzak
    10. AHT: Gobernuen arteko beste sintonia baten zain
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA