[prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!

Atzo goizean, Sabin Etxearen aurrean, prentsaurreko bat egin zen uztailaren 14tik 16ra “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” goiburu duen mendi martxa iragartzeko. Dakizuenez, La Via Campesinak mundu mailako kongresua Derion (Bizkaian) burutuko du uztailean. Hori dela eta, Bergaratik Deriorainoko mendi martxa honekin bat egiten dugu manifestuaren bukaeran agertzen garen talde guztiok.

Irratiko kuña / Cuña de radio

manifiesto, programa de actos, adhesiones (castellano)

ELIKADURA BURUJABETZAREN ETA LURRAREN ALDEKO MARTXA

Bost kontinenteetako nekazari mugimenduak elkartuko dira uztailaren 15etik 24ra Derion (Bizkaia), Via Campesinaren Munduko Batzarrean. Koordinakunde horrek hainbat hamarkada darama elikadura burujabetzaren aldeko borrokan, hau da, herriek eta komunitateek beren ongizaterako eta osasunerako beharrezko dituzten elikagaiak ekoizteko eta jateko duten eskubidearen aldeko lanean. Defendatzen duten nekazaritza eredua ekoizpen dibertsifikatuan oinarritutakoa da; komunitatearen beharren neurriko ustiategi txikiz osatua, jatorri naturaleko simaur eta ongarriak erabiltzen dituena, eta ingurunea eta lurraren zikloak errespetatzen dakiena.

Via Campesina osatzen duten organizazioek maiz egin behar izaten diete aurre multinazionalen megaproiektuei. Elikagaien nekazaritzari, energiari, industria farmazeutikoari eta estraktibismoari lotutako multinazionalak egiazko mafia boteretsuak dira, eta paramilitarismoa baliatzen dute herriak eta komunitateak lekualdatzera behartzeko. Munduko gosea desagerrarazteko aitzakian, nekazaritzako elikagai enpresek nekazaritza eredu kapitalista eta kolonialista inposatzen dute. Eredu horren oinarrian daude, hain zuzen, esportaziorako labore bakarra lantzen duten ustiategi handiak (palma olioa, kasu); lurra eta ura pozoitzen dituzten ongarri eta pestizida kimikoen erabilera; eta belaunaldiz belaunaldi haziak kontserbatzeko, hobetzeko eta ugaltzeko ezagutza tradizionala eteten duen transgenikoen erabilera.

Komunitateek badakite lekuz aldatzeak ez diela gosea, esplotazioa, miseria, azpiratzea eta deserrotzea besterik ekarriko, eta horregatik arriskatzen dute bizia lurra defendatzeko, huraxe dutelako duintasunaren eta biziraupenaren berme bakarra. Berta Caceres Hondurasen erail izanak komunikabideetan izan zuen proiekzioak erakutsi zuen enpresa horien benetako aurpegia zein den: komunitateen lider indigenak eta nekazariak erailtzen dituzte inpunitaterik gabe, eta hilketa horiek ez dira normalean ezagutzera ematen. Bizitza da emantzipazioaren aldeko borrokaren prezioa.

Euskal Herrian agroekologiak indartsu ekin dio elikadura burujabetzaren bideari. Gainera, lurra Abiadura Handiko Trena, goi-tentsioko lineak edo gasaren erauzketa bezalako erasoetatik babestu nahi duten borrokak bateragarriak dira agroekologiarekin. Izan ere, lurra izanez gero baino ezin dira gauzatu “0 kilometro” bezalako ekimenak, nekazarien eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena bermatzen duten nekazaritza ekologikoko kooperatibak edo kalitatezko, tokiko, garaiko eta bidezko merkataritzako produktuen banaketa. Bi borrokak –proposamen bat egiten duena, bata, eta aurre egiten duena, bestea– inoiz baino beharrezkoagoak dira gaur, horixe baita globalizazio kapitalistak eta merkatu libreak dakarten garraio eta energia menpekotasunetik askatzeko modu bakarra.

Egunero kontsumitzen ditugun elikagaiek 3.500 km egiten dituzte batez beste gure mahaira iristeko. Ez da harritzekoa, bestalde, kontuan hartzen badugu Euskal Herrian jaten ditugun elikagaien %3 bakarrik ekoizten dugula bertan eta gainerakoa aipatutako nekazaritzako elikagaien, energiaren eta garraioaren multinazional horien bidez iristen zaigula. Paradoxaz, euskal Y-ak hartzen dituen 1.200 hektareetan 60.000 bizikidetza unitaterentzako elikagai begetalak landatu litezke. Horren ordez, baina, Negozioaren Eusko Alderdiaren “kudeatzaileek” zementua bota, lurra basamortu bihurtu, eta hurrengo belaunaldiek etorkizunean egin lezaketen lurraren erabilera mugatzen dute.

Premiazkoa da pilaketan, espekulazioan, estraktibismoan, ustelkerian eta lurraren suntsiketan oinarritzen den gizarte eredua aldatzea, eredu horrek munduko milioika laguni gosea, miseria, biodibertsitatearen, kulturen eta hizkuntzen galera eta gerra ekarri dizkielako eta oraindik ere ekartzen jarraitzen duelako. Lurrak eskuzabaltasunez eskaintzen dizkigun baliabideak mugatuak dira eta, halere, plataforma logistikoak eta intermodalak, errauskailuak, minak, goi-tentsioko dorreak, parke eolikoak eta ekipamendu turistikoak egiten jarraitzen dute, muga biofisikorik ez balego bezala. Premiazkoa da erokeria hau geldiaraztea eta zentzu panoramikoa erabiliz sentitzea, pentsatzea eta jardutea, mundu mailako desoreka larriak eragiten dituen gure bizimodu agroindustrialaren errealitatea ikusarazteko. Norabidea errotik aldatzea ezinbestekoa da bizitza gizarte antolaketaren erdigunean kokatzeko.

Euskal Herriko lurraren aldeko mugimenduak guztiz identifikatuta sentitzen gara Via Campesinarekin eta haren elikadura burujabetzaren aldeko borrokarekin. Horregatik, sentipen hori partekatzen duten organizazio, kolektibo eta norbanako guztiak gonbidatzen ditugu “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” goiburupean egingo dugun martxan parte hartzera. Oinezko martxa uztailaren 14an, 15ean eta 16an egingo da Bergaratik Deriora, eta euskal Y-aren obretatik igaroko da. Era berean, uztailaren 23an batzarrari amaiera emateko Deriotik Bilbora egingo den martxan parte hartzera deitzen zaituztegu.

——————–

BERGARA-DERIO MENDI IBILALDIA. EGITARAUA

Uztailak 14, ostirala: BERGARA-ELORRIO-IZURTZA
10:00etan. Irteera: Bergarako autobus geltokia
Bazkaria: Elorrioko gaztetxea.
19:00etan. Hitzaldia: EKOPOLen txostenaren aurkezpena. David Hoyos. Izurtzako frontoian.
21:00etan. Afaria.
22:30ean. Kontzertua: Eneritz Furyak.
Lo egiteko frontoian.

Uztailak 15, larunbata: IZURTZA-ZORNOTZA-LARRABETZU
9:30ean. Irteera: Izurtzako frontoia.
10:00etan. Andra Mari plaza. Durango.
Bazkaria: Zubiondo plaza (Parke gorria). Zornotza.
19:00etan. Solasaldia: “Elikadura burujabetzatik bizitza burujabetzara” eta “EHko azpiegiturek eragindako lurraren artifizializazioa. Anguleri Kultur etxea. Larrabetzu.
21:00etan. Afaria: Hori bai gaztetxea. Larrabetzu.
22:30ean. Kontzertua: Gerra zibileko kantuak eta musika. Hori bai gaztetxea.
Lo egiteko polikiroldegian.

Uztailak 16, igandea: LARRABETZU-DERIO
10:00etan. Irteera: Askatasunaren Enparantza. Larrabetzu.
13:00etan. Giza-kate-jira. Derio.
13:30ean. Amaierako ekitaldia. Derio

—————————

ERAMAN BEHARREKO MATERIALA / MATERIAL A LLEVAR
Bizkar – zorro handi batean lo zakua, esterilla, aldatzeko arropa eta beste sartuko ditugu. Hau guztia egunean zehar kamioian eramanen da eta etaparen bukaeran itzuliko da. Bestaldetik, egunean zehar beharrezkoa duguna bizkar – zorro txiki batean edo alforjetan eramango dugu.
En una mochila grande meteremos el saco de dormir, la esterilla, la ropa de recambio y demás. Todo ello se transportará en el camión y será devuelto al final de la etapa. Además es conveniente una mochila pequeña para llevar lo que necesitemos durante la etapa.

OTORDUAK / MANUTENCION
-25 €: 3 egunerako txartela. Mendi martxa osoko gosariak, bazkariak eta afariak. / Bono para los 3 días: todas las comidas, cenas y desayunos de la marcha.
-10 €: egun batekoa / para 1 día.
-5 €: otordu bat / una comida.

IZEN EMATEA: ahtgelditu@ahtgelditu.org edo 628243066 tfnoa.

ARGIBIDE GEHIAGO: http://www.ahtgelditu.org

Natura Gure Ardura

 

Atxikimenduak: Autonomia Komunala Iruñea, Ekologistak Martxan, Hiritik At, Stop Kaleratzea, Erletxe, Baladre, Barealaia barazki kooperatiba, Lurraren Orena, Bidasoaldeko Askapena, Firestone, Baserri 21, Basherri Sarea, Steeilas, CNT, Ekologistak Martxan, Satorralaia, CADE, Eguzki, Berriztu!, LAB, Gurpide Elkartea, Barañaingo AHTren kontrako taldea, AHT Gelditu! Elkarlana, Asoc. Piparrika Elkartea, Ximaurpila, Berri-Otxoak, Plataforma contra La Variante Sur Ferroviaria, Basagure Talde Ekologista, Kakitzat,…

This entry was posted on Asteartea, uztaila 4th, 2017 at 20:42 and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. AHT eraikitzeko diruaren %30 Espainiako hiru multinazionalek bereganatu dute
    2. AHT eraikitzeko 500 milioi gehiago aurreratuko ditu Eusko Jaurlaritzak
    3. AHTren desjabetzeen aurkako elkarretaratzea Erriberrin
    4. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    5. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    6. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    7. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    8. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    9. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    10. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA