[Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)

Gaur, hilak 14, “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” goiburu duen Bergara-Derio martxari hasiera eman zaio Bergarako Angiozar auzunetik. Dakizuenez, La Via Campesina nazioarteko Konferentzia Derion (Bizkaian) burutuko du aste honetatik aurrera. Elikadura burujabetza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza, baina horretarako lurra behar da. Lurra baliogabetzen den heinean Elikadura Subirautza ia  ezinezko bilakatzen dela begibistakoa da.

Argazki Galeria

Alde horretatik, martxa honekin salatu nahi da E.H. dela Europan artifizializatutako lur gehien duenetako lurralde bat. Hirigintza, industriagintza eta mota guztietako azpiegitura erraldoiek eragiten dute lur artifizializazioa eta horren ondorioz elikadura ekoizpen oso txikia. Hori dela eta, E.H.n jaten den elikaduraren %3 baino ez da bertan ekoizten.

Arestian esan bezala, Angiozarretik abiatu da martxa. Angiozar dago Euskal Y aren korapiloaren erdigunean. Abiapuntu hau hautatua izan da AHT delako lur eremu handiena txikitzen duen azpiegitura. Eta martxaren ibilbidea AHTrena izango da.
Kanpazarrerako bidean irregulartasunez betetako harrobia ikusteko parada izan da. Baita Beasain-Durango autobiaren lanak ere, AHTren lanez gain. Martxa bi akuifero hondatu dituen Udalaitz azpiko AHTren tunel batean sartu da.

Bazkaria Elorrioko gaztetxean egin da. Bazkalostean, bileratxo bat burutu da ekimenaren eta partaideen aurkezpena egiteko.
Arratsaldeko tartean, mendi martxa Atxondora heldu da. Atxondoko herritarren borroka eredugarriari esker AHTren lanak urte luzeetan oztopatuak izan dira eta oraindik ez dira hasi. Jarraian, mendiz ibili ondoren, AHTren ibilbidetik tarte bat egin da, gaurko etapa Izurtzan bukatzeko. Azpimarratzekoa da ibilbidean zehar azpiegiturek kalteturiko hainbat baserri hondatuta eta utzita ikusi dutela martxako partaideek.

Bertako pilotalekuan EKOPOLen txostenaren aurkezpena, David Hoyosen eskutik izan da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle batzuek burutu dute delako txosten hau, non argi ta garbi demostratzen den AHTren bidegarritasun ekonomiko zein sozialaren gabezia. Afaldu ondoren, Eneritz Furyak kontzertu akustikoa eskaini du.

MARCHA EN DEFENSA DE LA TIERRA Y LA SOBERANIA ALIMENTARIA

CRÓNICA
Hoy 14 de julio ha dado comienzo la marcha Bergara-Derio bajo el lema “Luchemos contra la destrucción impulsando la alimentación local” desde Angiozar. Como es sabido La Vía Campesina celebrará su Conferencia Internacional en Bizkaia a partir de esta semana. La soberanía alimentaria es el eje de la reivindicación de La Vía Campesina, pero para ello es necesaria la tierra. Es evidente que a medida que se inutiliza la tierra la soberanía alimentaria se convierte en una falacia. Desde este punto de vista la marcha quiere denunciar que Euskal Herria es uno de los territorios más artificializados de Europa. El urbanismo, la industrialización y todo tipo de infraestructuras desproporcionadas inducen esta artificialización y por consiguiente una producción muy escasa de alimentos. Esta es la razón por la cual en Euskal Herria únicamente se cultivan un 3% de los alimentos consumidos.

Como se ha comentado al principio, la marcha se ha iniciado en Angiozar, situada en pleno nudo de la Y vasca. Se ha elegido este lugar ya que el TAV es la infraestructura que más tierra destruye siendo el nudo de Bergara su máximo exponente; y el recorrido de la marcha seguirá el trazado del TAV. De camino a Kanpazar las marchistas han tenido oportunidad de ver la cantera del mismo nombre cuya construcción se ha visto envuelta en múltiples irregularidades. También han visto las obras de la autovía Durango-Beasain que se suman a las del TAV. La marcha se ha introducido en uno de los túneles bajo Udalaitz que ha destruido dos acuíferos. Tras la comida en el Gaztetxe de Elorrio se ha celebrado una asamblea de presentación de la iniciativa así como de las personas participantes.

Por la tarde la marcha ha llegado a Atxondo. Hay que recordar que gracias a la lucha ejemplar del pueblo de Atxondo las obras han sido obstaculizadas durante años y todavía no han comenzado. A continuación, tras caminar por monte, se ha realizado un tramo por el recorrido del TAV para terminar en Izurtza. A subrayar que durante el recorrido de hoy las personas participantes de la marcha han visto un gran número de caseríos abandonados y en ruinas debido a la afección de estas grandes infraestructuras.

En el frontón de Izurtza David Hoyos ha presentado el dossier de EKOPOL. Dicho trabajo realizado por profesores de la Universidad del País Vasco pone en evidencia la nula rentabilidad económica y social de esta infraestructura.
Después de cenar Eneritz Furiyak ha ofrecido un concierto acústico.

This entry was posted on Igandea, uztaila 16th, 2017 at 12:51 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. AHT eraikitzeko diruaren %30 Espainiako hiru multinazionalek bereganatu dute
    2. AHT eraikitzeko 500 milioi gehiago aurreratuko ditu Eusko Jaurlaritzak
    3. AHTren desjabetzeen aurkako elkarretaratzea Erriberrin
    4. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    5. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    6. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    7. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    8. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    9. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    10. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA