AHT eraikitzeko 500 milioi gehiago aurreratuko ditu Eusko Jaurlaritzak

EAEko administrazioak beregain hartu ditu Gipuzkoako zatiko obra gehiago, tartean Adifek gaizki egindako hainbat tunel berritzea. Ondoren, onartu berri den kupotik kenduko dute diru hori. Eusko Jaurlaritza prest dago diru gehiago jartzeko Euskal Y-ko obrek abiada gal ez dezaten. Iñigo Urkulluren gobernuak estrategikotzat dauka proiektua eta kupotik tirako du, eraikuntza enpresek 500 milioi euroren truke obra zibil handiarekin segi dezaten. Joan den maiatzean EAJk Madrilen PPren aurrekontuak onartzearen ordaina litzateke beste urrats hau.

AHT eraikitzeko 500 milioi gehiago aurreratuko ditu Eusko Jaurlaritzak

Mariano Rajoyren exekutiboarekin adostutakoari jarraiki, astearte goizeko Gobernu Bileran onartu du Jaurlaritzak AHT eraikitzeko hitzarmena aldatzea –2006an Zapatero Espainiako presidente zenean sinatua–. Ostiralean Espainiako Ministroen Kontseiluak gauza bera egingo du.

Jaurlaritzak dirua aurreratu eta lanak esleituko dizkie eraikuntza enpresei; ondorioz Madrili lauhileko bakoitzeko entregatzen dion kupoaren maletinean ez du hainbeste jarri beharko, lehenago jarri duelako noski. “Kupoak aldebakarreko arriskuak ditu, baina ondo kudeatuz gero horrelako gauzak egiteko ahalmena ematen digu”, esan du Arantxa Tapia Azpiegituretako sailburuak Donostiako Loiola auzoko geltokira egindako bisitan.

Astigarraga eta Lezo arteko AHT zatia izango da gehien kostako dena (356,6 milioi euro, BEZa barne). Horrez gain, Donostiako geltokia (90 milioi euro), Ezkioko geltokia (4,10 milioi) eta Astigarragako “apeaderoa” (4,70 milioi) ordainduko ditu euskal administrazioak foru ogasunek bildutako diruarekin.

Akatsak eta ezustekoak estaltzeko akordioa

Akatsek eta ezustekoek eragindako kalte ekonomikoak ere estali nahi dituzte akordio honekin. Adifek eraikitako hainbat tuneletan berriz ere obrak egin beharko dituzte Europako araudia kontuan ez edukitzeagatik, larrialdi irteerarik gabe daudelako. Gipuzkoako tunelak berritzea 14,18 milioi euro kostako zaio zergadunari.

Horrez gain, mendi mazeletan eta hainbat iturburutan obrek eragindako kalteak “berrezarri” behar direla dio Gobernu Bileraren oharrak, eta horretarako 1,72 milioi euro beharko dira.

Abiadura Handiko Trenak lurpeko ur ondarean egiten ari den kalte itzulezina askotan salatu dute talde ekologista eta adituek. Ez da lehen aldia iturburuak sikatu eta administrazioak “konponketak” egin behar izan dituena. Esaterako, Tolosaldean eta Zizurkil-Andoain zatian baserri ugaritan mendiko urik gabe geratu ziren eta kanalizazio edo hornikuntza lanak egin behar izan zituzten irtenbide gisa.

This entry was posted on Ostirala, abendua 8th, 2017 at 12:52 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Uztailak 26-29: AHTren aurkako bizikleta martxa (Martzilla-Altsasu)
    2. AHTren aurka Itsasondoko mehategian 2010 urtean egindako ekintzaren epaiketa datorren uztailaren 25ean deitu dute Donostiako epaitegian
    3. Este sábado 2 de junio nos vemos en Alternatiben Herria
    4. Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)
    5. Natura, gure ardura. I Topaketa Ekologistak [Maiatzak 19-20, Ziordia]
    6. AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia
    7. AHT Nafarroan eztabaidagai: apirilak 24, asteartea, Kondestablen (Iruñea)
    8. AHT: Hitzaldi zikloa Iruñerrian (apirila-maiatza)
    9. Lur azpiko geltoki bat eraikiko dute Bilbon, AHTari zerbitzua emateko
    10. Nafarroa “Euskal Y”-arekin lotzeko Gasteiz hautatu du Espainiako Gobernuak
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA