[AHT Burgos-Gasteiz] Jaurlaritzaren eskea ez da bete: trenbidea ez da mistoa izango

Abiadura handiko trenaren Euskal Y-a 2023rako lotu nahi dute Espainiarekin, eta, hain zuzen, Gasteiz eta Burgos (Espainia) konektatuko dituen trenbidearen proiektua aurkeztu zuten atzo. Espainiako Gobernuaren arabera, bi hiriburuak lotuko dituen zatiaren lanek 1.200 milioi euroko aurrekontua izango dute, aurreikusitakoa baino zerbait gutxiago. Obrak 2019an hastea espero dute agintariek.

Aitor Biain (Berria)

Espainiako Sustapen ministro Iñigo de la Sernak eman zituen xehetasunak atzo, Burgosen (Espainia) egindako agerraldian. Ekitaldian izan ziren hainbat euskal ordezkari ere, tartean, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. Urtarrilaren 9an aurkeztuko dute proiektua Gasteizen, eta ikusgai jarriko dute hurrengo egunean.

Iragan ekainean adierazi zuen De la Sernak Gasteiz eta Burgos arteko proiektua aldatu egingo zuela, kostuak merkatu eta denbora aurrezteko nahiarekin. Orduko hartan aztertutako bi aukerekin ez du zerikusirik aurkeztu berri duten ibilbide berriak. Trenbideak 93 kilometro luze izango da, eta ordu erdian lotuko ditu bi hiriburuak; bi ordu eta bost minutu beharko dira Madrilera iristeko. Trenek orduko 350 kilometroko abiadura lortuko lukete.

Lanek 1.185 eta 1.200 milioi euroko aurrekontua izango dute De la Sernaren arabera, aurreikusitakoa baino 40 milioi euro gutxiago. Gauzak ondo bidean, obrak 2019an hastea espero dute, eta 2023rako amaituta egotea nahiko lukete, urte horretarako espero baita abiadura handiko trenaren Euskal Y-arekin lotzea. Edonola ere, ibilbidea ez dago guztiz zehaztuta; Miranda Ebroko (Burgos, Espainia) saihesbidea nola egingo den erabakitzeke dago oraindik. Ministroak aditzera eman zuenez, baina, trena ez da hiriaren erdigunetik pasatuko.

Egitasmoa erakundeen arteko lankidetzaren «fruitua» dela adierazi Urtaranek, eta pozik agertu zen erabakiarekin. «Abiadura handiaren ibilbidearen garapenerako Espainiako estatuan hartzen diren erabakiak pauso garrantzitsuak dira Europako sarearentzat». Gasteizko alkateak nabarmendu zuen, halaber, proiektu «estrategikoak» bultzatzea «funtsezkoa» dela Europako puntako hirien artean egoteko. Alde horretatik, Gasteiz «barrurantz zein kanporantz» konektatuta izateak duen garrantzia ere azpimarratu zuen.

Bidaiarientzat bakarrik

Gasteiz eta Burgos lotuko dituen ibilbidea, ordea, mistoa izango da: hau da, trenbidea soilik bidaiarien trenentzat egongo da erabilgarri, eta ez merkantziak daramatenentzat. Alde horretatik, Jaurlaritzak egindako eskea, beraz, ez da bete. De la Sernaren arabera, ibilbidearen orografiak ez du horretarako biderik ematen, aldapa handiegiak baititu. Horren ordez, Bilbo-Madril egungo trenbidea egokitzea proposatu du. Abiadura handiko trenari dagokionez, Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko desadostasunak bat baino gehiago dira, bestela ere, azken egunetan. Logroño (Espainia) eta Miranda Ebro lotuko dituen adarraren proposamenak ere bi erakundeen arteko harremanak tenkatu ditu, Arabako Errioxatik igarotzeko proposamena mahai gainean jarri zuelako Madrilek.

AHTaren lanak Lukun, Araban, artxiboko irudi batean. Juanan Ruiz; Argazki Press

This entry was posted on Igandea, abendua 31st, 2017 at 16:52 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Adi egon! AHTaren Nafarroako korridoreko obrak hasi dira jada
    2. Todo lo que siempre quiso saber sobre la Y vasca (artículo de David Hoyos, profesor de UPV-EHU)
    3. Uztailak 26-29: AHTren aurkako bizikleta martxa (Martzilla-Altsasu)
    4. AHTren aurka Itsasondoko mehategian 2010 urtean egindako ekintzaren epaiketa datorren uztailaren 25ean deitu dute Donostiako epaitegian
    5. Este sábado 2 de junio nos vemos en Alternatiben Herria
    6. Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)
    7. Natura, gure ardura. I Topaketa Ekologistak [Maiatzak 19-20, Ziordia]
    8. AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia
    9. AHT Nafarroan eztabaidagai: apirilak 24, asteartea, Kondestablen (Iruñea)
    10. AHT: Hitzaldi zikloa Iruñerrian (apirila-maiatza)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA