Nafarroa “Euskal Y”-arekin lotzeko Gasteiz hautatu du Espainiako Gobernuak

Iñigo de la Serna Espainiako Gobernuko ministroak Iruñeko Espainiako Gobernuko Ordezkaritzan aurkeztu du Nafarroako AHT eta Euskal Y-aren arteko lotura: espero zen bezala, Gasteiz izango da. Ministroak azaldu duenez merkeagoa da eta ingurumenarekiko eragina txikiagoa.

X. Letona (Argia)

Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko lehendakariordea eta Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua ere izan dira ekitaldian, Nafarroako PP, UPN eta PSNrekin batera. EH Bildu, Ahal Dugu eta I-E kanpoan egon dira Tren Sozialaren aldeko Plataformak deitutako protesta bilkuran, Merindadeen Plazan. Operazio guztiak badu zer nabarmendurik:

Gasteizko lotura. Nafarroako Erriberatik dator lehenik tren lasterra eta gero Iruñetik Altsasura doa. Hortik bi aukera zituen: Gasteiz edo Ezkio. Kilometrotan Ezkiotik 55 km (30 km tunelak) lirateke eta 80 km Gasteiztik (6 km tunelak), 25 gehiago. Dirutan Ezkiokoak 1.671 milioi euro balioko luke eta Gasteizkoak 719 milioi euro, 1.000 milioi euro gehiago. Beti ere Alicante-Murtziako AHT egin zenean gertatukoa ez balitz, non proiektua %600 garestitu zen hasierako aurrekontutik. Eusko Jaurlaritzak beti hobetsi izan du Ezkiokoa.

Garraioa. Pertsonentzat eta garraioarentzat aurreikusitako zatia litzateke hau, baina egia esan ez da Estatu osoan garraiorako erabiltzen den tren lasterrik. Joan den abenduaren 28an, De la Serna ministroak berak aurkeztu zuen Burgosen hiri hau eta Gasteizkoaren arteko lotura. Bertan iragarri zuen zati horretan AHTk ez duela merkantziarik eramango.

Non egin da bilkura? Azken hamarkadetan gisa honetako bilkurak Nafarroako Gobernuan egin ohi dira, baina gaur Espainiako Gobernuak garbi utzi nahi izan du proiektua oso osorik dela berea, berak egingo duela nahi duen gisan eta, beraz, bere egoitzan bilduko dituela autonomietako ordezkariak. Espainiako Gobernuak joan den irailean apurtu zuen Nafarroako Gobernuarekin AHTren proiektuari buruzko hitzarmena eta gaur ondo irudikatu du apurketa.

Sustrai Erakuntzaren helegitea. Espainiako Gobernuaren aurrean jarri du helegite hau Sustrai Erakuntza elkarteak, bi arrazoietan oinarrituta. Bat, “plataforma berriaren oinarrizko proiektua” ez dela argitaratu ez Espainiako ez Nafarroko buletinetan, eta horrekin informazioa ukatzen zaiela lur desjabetuei, eta beraz defentsarako eskubidea kaltetu. Bi, Irekitako desjabetze espedientean ez dagoela inongo diru-partidarik lurren balio justua bermatzeko, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluak dioen gisan.

(Argazkia: X.Letona)

This entry was posted on Astelehena, urtarrila 15th, 2018 at 19:06 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. AHT: Hitzaldi zikloa Iruñerrian (apirila-maiatza)
    2. Lur azpiko geltoki bat eraikiko dute Bilbon, AHTari zerbitzua emateko
    3. Nafarroa “Euskal Y”-arekin lotzeko Gasteiz hautatu du Espainiako Gobernuak
    4. [AHT Burgos-Gasteiz] Jaurlaritzaren eskea ez da bete: trenbidea ez da mistoa izango
    5. AHT eraikitzeko diruaren %30 Espainiako hiru multinazionalek bereganatu dute
    6. AHT eraikitzeko 500 milioi gehiago aurreratuko ditu Eusko Jaurlaritzak
    7. AHTren desjabetzeen aurkako elkarretaratzea Erriberrin
    8. “Tren sozial eta parte hartzailea” aldarrikatu dute 3000 lagunek Iruñean
    9. Lo haga Madrid o lo haga Geroa Bai… No al TAV!
    10. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA