Lur azpiko geltoki bat eraikiko dute Bilbon, AHTari zerbitzua emateko

Sei kilometroko tunel batetik sartuko da tren lasterra Bilbora. Geltokiak hiru solairu izango ditu. Guztira 730 milioi beharko dira obretarako. Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren planteamendua bere egin du azkenean Espainiako Sustapen Ministerioak, eta abiadura handiko trena (AHT) lur azpitik sartuko da Bilbora.

Berria

(Iñaki Petxarroman)

“Tren lasterra hartuko duen geltokia ere berria izango da, eta lur azpikoa. Hiru solairuko egitura bat izango du, eta, AHTa ez ezik, autobusak, metroa eta gainerako tren zerbitzuak ere aterpetuko ditu Abandoko geltoki berriak. Proiektu handinahia da, hurrengo ehun urteotan Bizkaian tren azpiegituretan egingo den «handiena», Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, atzo, proiektuaren aurkezpen ekitaldian, azpimarratu zuenez.

Alkatearekin batera egon ziren Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua eta Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroa ere. Hiru erakundeen artean egin dute akordioa proiektua aurrera eramateko. Dirutza beharko da: 730 milioi euro, De la Sernak iragarri zuenez. Kopuru hori, ordea, «behin-behinekoa» dela aitortu zuen ministroak. Diru horrekin, 6,2 kilometroko tunela ez ezik (Malmasineraino ailegatuko da), geltoki berria ere eraikiko dute.

AHTaren tunelaren kostua osorik finantzatuko du Madrilek, baina geltoki intermodalaren kostuaren erdia Eusko Jurlaritzaren eta Bilboko Udalaren artean ordainduko dute.

Hiru solairuko geltokia

Arantxa Tapia sailburuak jakinarazi zuenez, geltokiak bi solairu eta solairu arteko beste gune bat izango ditu. Lehen solairuan aldirietako tren zerbitzuak egongo dira: Bilbo-Santurtzi eta Bilbo-Muskiz lineak, Urduñako tren zerbitzua eta Balmasedakoa. Bigarren solairuan, berriz, AHTko nazioarteko zabalerako trenbideen nasak egongo dira. Euren artean solairu arteko beste gune bat egingo da, eta han ibilbideko luzeko trenetara eta AHTko geltokira sartzeko ataria egongo da.

Egungo Abandoko trenbide azpiegitura guztia desagertuko da obra amaitzen denean. Egungo geltokia mantenduko da, daukan balio industrialarengatik, baina beste erabilera batzuk izango dituela esan zuten arduradun politikoek. Nolanahi ere, egungo trenbideen orubea hustuta, 90.000 metro koadroko eremu bat hutsik geratuko da hirigintzarako, eta hartan ehunka etxebizitza egiteko aukera izango du udalak. Operazio horrekin lortzen duten dirua —100 milioi baino gehiago— azpiegituraren finantzaketan ere erabiliko dute, besteak beste. Hirigintza operazio horri buruz, «astakeriarik» ez dela egingo nabarmendu zuen Aburtok atzo. Alabaina urbanistikoki gune horrek daukan garrantzia azpimarratu zuen, Bilboko erdigunea eta parte zaharra lotuko dituelako.

Obrak 2023an amaitu nahi dituztela esan zuen De la Sernak, baina aitortu zuen epe horiek betetzeko «bizkor» ibili beharko direla.

Arantxa Tapiak adierazi zuenez, AHTaren obren «azken txanpan» sartuta daude. Bide horretan, azken oztopoak pixkanaka gainditzen ari direla nabarmendu zuen sailburuak: Bergarako lotunea eta hiriburuetako geltoki eta sarrerak”.

Argazkia: Aburto, De la Serna eta Tapia, proiektuko maketaren aurrean, atzoko aurkezpenean. LUIS TEJIDO / EFE

This entry was posted on Astelehena, martxoa 26th, 2018 at 20:05 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Behargin bat hil da Zornotzako AHTaren lanetan
    2. Adi egon! AHTaren Nafarroako korridoreko obrak hasi dira jada
    3. Todo lo que siempre quiso saber sobre la Y vasca (artículo de David Hoyos, profesor de UPV-EHU)
    4. Uztailak 26-29: AHTren aurkako bizikleta martxa (Martzilla-Altsasu)
    5. AHTren aurka Itsasondoko mehategian 2010 urtean egindako ekintzaren epaiketa datorren uztailaren 25ean deitu dute Donostiako epaitegian
    6. Este sábado 2 de junio nos vemos en Alternatiben Herria
    7. Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)
    8. Natura, gure ardura. I Topaketa Ekologistak [Maiatzak 19-20, Ziordia]
    9. AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia
    10. AHT Nafarroan eztabaidagai: apirilak 24, asteartea, Kondestablen (Iruñea)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA