Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)

Trenak hainbat hamarkadatan eskualde desberdinetako herrien arteko mugikortasun jasangarria izaten lagundu du Nafarroan, baita herrien eta hiriburuen artekoa ere. Horretarako, ibilbideko herriak lotzen zituen sare egonkorra zuen, zeinetan geralekuek eta geltokiek bermatzen zuten trenaren erabilera. Horiek horrela, Renfeko trenbideak besterik ez badugu hartzen, 37 tren geltoki izatera iritsi ginen Nafarroan.

(Actualización)
En el siguiente vídeo podéis ver el desarrollo de la referida jornada de movilización.
Eskerrik asko egun horretan parte hartu eta bideoa zabaltzeagatik.

——————————————–

Irakurketa:

Alabaina, biztanleria hirietan biltzeak (Nafarroako biztanleen ia erdia Iruñerrian bizi baita) eta auto pribatuaren ezarpen masiboak trenaren zerbitzu eta egiturak murriztea eta hondatzea ekarri zuten. Esate baterako, aipatutako 37 geltokiak izatetik 10 izatera igorri gara. Egungo egoera ikusita, AHTaren inposizioa hil-hurren dagoen Nafarroako trenaren akabera litzateke, egitura erraldoia ezarri den lekuetan gertatu den bezala.

Honela, gero eta zailagoa da ohiko trena, garraiobide eraginkor eta jasangarria dena, erabiltzea. Gure erkidegoko lurraldeak lotzeko, bai barrura begira, bai kanpora, trenak estrategia modernoaren aitzindaria izan behar luke, beste edozein garraiobidek baino energia gutxiago kontsumitzen baitu, eta, horregatik, klima-aldaketaren ondorioak txikitzen laguntzen du. Paradoxikoki, ohiko trena da baztertzen den garraiobidea, kutsatzen dutenak erabiltzera behartuta, errepidekoei AHTa erantsita.

Estatu Espainiarrean bultzatzen den tren bakarra Abiadura Handiko Trena (AHTa) baita. Tren elitista horrek hiriburuen artean baino ez ditu garraiatzen bidaiariak. Biztanleria landatarrak ezin erabil dezakeen trena da, eta ez du merkantziak garraiatzeko gaitasunik. Gainera, gobernuak neurrigabeko dirutza inbertitzen ari dira abiadura handiko tren horretan.

Inbertsio hori ohiko trenaren egituren mantentze lanetatik kentzen da; hau da, herritar guziok erabiltzen ahal dugun garraiobidea eta merkantziak garraiatzeko ahalmena duena kaltetu egiten da. Mantentze lanen murrizketaren isla dira geraleku eta geltokien itxiera, edota aldiriko eta distantzia ertaineko tren zerbitzuen beherakada.

Hori guzia dela eta, dei egiten dugu maiatzaren 26an Nafarroako tren geltokietan eta geralekuetan elkarretaratzera, erabiltzen direnetan eta ez direnetan, tren biziaren alde eta AHTaren kontra.

Pentsatzen dugulako trena dela garraioen etorkizuna, eta uste dugulako guziondako izan behar duela eta ez bakarrik hiriburuetako biztanleendako. Nafarroa bizirik eta trenez ongi lotua izatea nahi dugulako. 16:01ean Altsasu-Herritik atera eta Tuterara 17:57an iristen den trena pasatzen denean bertan egoteko, maiatzaren 26an, larunbat arratsaldean, geltoki eta geralekuetara joanen gara.

Elkartzeko lekuak eta orduak dira (beltzean trenen irteera orduak Renferen arabera, gainerakoak gutxi gora-beherako ordutegiak dira):

Altsasu-Herria: 16.01
Bakaiku: 16.05
Etxarri Aranatz: 16.07
Lakuntza: 16.10
Uharte-Arakil: 16.12
Hiriberri/Villanueva-Arakil: 16.15
Izurdiaga: 16.20
Zuasti: 16.30
Iruñea/Pamplona: 16.37
Etxabakoitz (Zizur Nagusiko geraleku zaharra): 16.40
Noain: 16.45
Biurrun-Campanas: 16.50
Artederreta: 16.55
Garinoain: 16.58
Puiu: 17.00
Tafalla: 17.08
Erriberri: 17.11
Beire: 17.14
Pitillas: 17.16
Murillo el Cuende: 17.18
Caparroso: 17.20
Martzilla: 17.22
Alesbes: 17.27
Milagro: 17.35
Castejón: 17.44
Tutera: 17.57

Nafarroako tren bizi baten alde, BAI trenari eta EZ AHTari.

AHT Gelditu! Nafarroa, Fundación Sustrai Erakuntza , Plataforma Cuenca de Pamplona-Iruñerria por el Tren Público y Social. Tav No, Plataforma Ribera por un Tren Social. No al TAV , Sakana Trenaren aldeko Plataforma, Zona Media por el Tren-Erdi Aldea Trenaren Alde.

 

26 de mayo: JORNADA EN DEFENSA DEL TREN Y EN CONTRA DEL TAV

El ferrocarril en Navarra ha contribuido durante décadas a que tuviéramos una movilidad sostenible entre los pueblos de diferentes comarcas, y entre estos y las capitales. Contaba para ello con una red de paradas en pueblos en todo su recorrido, fueran éstas apeaderos o estaciones, que contribuían a sostener su uso. De este modo, en Navarra llegamos a tener hasta 37 paradas de tren, solo contando los ferrocarriles de Renfe…

Sin embargo, la concentración de la población en las ciudades (casi la mitad de la población navarra vive en la cuenca de Pamplona) y la implantación masiva del coche privado hicieron que se redujeran y deterioraran los servicios e infraestructuras ferroviarias. Por citar un ejemplo, de las 37 paradas de tren de Renfe existentes, hemos pasado a sólo 10. En la actualidad, la imposición del TAV sería la puntilla de este tren moribundo en Navarra, como ha ocurrido en otros lugares donde se ha implantado.

De este modo, nos encontramos en la situación de que cada vez resulta más difícil poder utilizar un medio de transporte sostenible y eficaz como es el tren convencional. Un transporte que debiera constituir la punta de lanza de una estrategia de transporte moderna entre los diferentes territorios de nuestra comunidad y de fuera de ella, por su menor consumo de energía que ningún otro, lo que contribuiría a reducir los efectos del cambio climático. Y sin embargo, es justo este el medio de transporte que se rechaza, obligándonos a utilizar transportes contaminantes por carretera y ahora el TAV.

Porque el único ferrocarril que se potencia en el Estado Español es el Tren de Alta Velocidad (TAV). Un tren elitista que solo transporta viajeros entre capitales. Un tren que no posibilita su uso a los habitantes de las zonas rurales, y que tampoco está capacitado para transportar mercancías. Y se está realizando una inversión desorbitada en este tren rápido, inversión que se está detrayendo del adecuado mantenimiento de las infraestructuras del tren normal, el que podríamos utilizar todas las personas y que sirve para el transporte de mercancías. Reducción de mantenimiento que podemos comprobar con el cierre de estaciones y apeaderos, y la reducción de los servicios de cercanías y media distancia.

Por estos motivos, el sábado 26 de mayo hacemos un llamamiento a concentrarse en las estaciones y apeaderos del tren en Navarra, tanto las que están en uso como las que no, para reivindicar un tren vivo y rechazar el TAV.

Porque creemos que el futuro de las comunicaciones debe de ser el tren, y este debe de servir para todas y todos, y para todo, y no solamente para las personas de las capitales. Porque queremos una Navarra viva y bien comunicada por tren. El sábado 26 de mayo a la tarde acudiremos a las estaciones y apeaderos para estar presentes durante el paso del tren regional que sale del apeadero de Altsasu-Pueblo a las 16:01 y llega a Tudela a las 17:57. De este modo, los puntos en el que nos concentraremos, y las horas aproximadas son (en negritas la hora de salida del tren según el horario de Renfe, el resto estimados):

Altsasu-Pueblo: 16.01 h.
Bakaiku: 16.05 h.
Etxarri Aranatz: 16.07 h.
Lakuntza: 16.10 h.
Uharte-Arakil: 16.12 h.
Hiriberri/Villanueva-Arakil: 16.15 h.
Izurdiaga: 16.20 h.
Zuasti: 16.30 h.
Pamplona/Iruñea: 16.37 h.
Etxabakoitz (antiguo apeadero de Cizur-Mayor): 16.40 h.
Noain: 16.45 h.
Biurrun-Campanas: 16.50 h.
Carrascal: 16.55 h.
Garinoain: 16.58 h.
Pueyo: 17.00 h.
Tafalla: 17.08 h.
Olite: 17.11 h.
Beire: 17.14 h.
Pitillas: 17.16 h.
Murillo el Cuende: 17.18 h.
Caparroso: 17.20 h.
Marcilla: 17.22 h.
Villafranca: 17.27h.
Milagro: 17.35 h.
Castejón: 17.44 h.
Tudela: 17.57 h.

Por un ferrocarril vivo en Navarra, SI al Tren y NO al TAV.

AHT Gelditu! Nafarroa, Fundación Sustrai Erakuntza, Plataforma Cuenca de Pamplona-Iruñerria por el Tren Público y Social. TAV NO, Plataforma Ribera por un Tren Social. No al TAV , Sakana Trenaren aldeko Plataforma, Zona Media por el Tren-Erdi Aldea Trenaren Alde.

This entry was posted on Igandea, maiatza 20th, 2018 at 12:42 and is filed under Agenda, Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Uztailak 26-29: AHTren aurkako bizikleta martxa (Martzilla-Altsasu)
    2. AHTren aurka Itsasondoko mehategian 2010 urtean egindako ekintzaren epaiketa datorren uztailaren 25ean deitu dute Donostiako epaitegian
    3. Este sábado 2 de junio nos vemos en Alternatiben Herria
    4. Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)
    5. Natura, gure ardura. I Topaketa Ekologistak [Maiatzak 19-20, Ziordia]
    6. AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia
    7. AHT Nafarroan eztabaidagai: apirilak 24, asteartea, Kondestablen (Iruñea)
    8. AHT: Hitzaldi zikloa Iruñerrian (apirila-maiatza)
    9. Lur azpiko geltoki bat eraikiko dute Bilbon, AHTari zerbitzua emateko
    10. Nafarroa “Euskal Y”-arekin lotzeko Gasteiz hautatu du Espainiako Gobernuak
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA