Abadiñon desjabetzeak sinatu dituzte baina Atxondon ez

Asteazkenean, irailak 2, ADIFeko ordezkariek desjabetze aktak sinatu zituzten Abadiñoko udaletxean. Lurrak galdu behar zituzten lurjabeetatik bakarrak sinatu zuen udaletxean bertan, eta besteek Bilbon sinatu zituzten lehenago, ADIFek eurekin ezkutuan negoziatu eta gero. Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak ere ez zuen batere garbi jokatu, batzuetan ezetz eta beste batzuetan baietz esaten baitzuen, eta azkenean sinatu egin zituen aktak. Navarro Abadiñoko Independenteak taldekoa da eta alderdi txiki horrek ere ez du batere argi jokatzen AHTren kontuan. Oposizioan zeudenean proiektuaren aurka omen zeuden, baina alkatetza eskuratu zutenetik anbiguetate handiz jokatu dute, alkateak batez ere, eta azkenean ADIFen aurrean burua makurtu du. Horretaz gain, esan beharra dago Abadiñon jendea protesta egiteko elkartu zela, eta polizia autonomikoaren hiru furgoneta egon zirela. Jendeak inolako pankartarik atera aurretik, poliziek sei pertsona identifikatu zituzten (eurek nahi izan zituztenak, “porque lo digo yo” polizia batek esandakoaren arabera).

Ostegunean, irailak 3, berriz, oso bestelakoak izan ziren kontuak Atxondoko udaletxean. Bertan ere polizia ugari egon zen eta hiru edo lau pertsona identifikatu zituzten (tartean kazetari bat). ADIFekoak udaletxera sartu zirenean jendeak oihuka hartu zituen. Barruan ordubete inguru egon ondoren aktak bertan behera utzi zituzten alkateak ez zituelako sinatu, ez zegoen bertan eta. Atxondon behintzat argi geratu da borondatea eta gogoa izanez gero proiektu honi aurre egin ahal zaiola eta proiektua pauso txikiak emanez geratu egin daitekeela.

2 y 3 de septiembre levantamientos de actas de Abadiño y Atxondo.

2 y 3 de septiembre levantamientos de actas de Abadiño y Atxondo.
Concentración a las 8:30 en el ayuntamiento. El primer dia (2) es en Abadiño.

Bertan behera geratu da Atxondon AHTren desjabetzeen akten altxatzea

gara Bertan behera geratu da gaur goizean Atxondoko Udaletxean sinatzekoa zen Abiadura Handiko Trenaren desjabetzeen aurretiazko akten altxatzea. “Gaurkoak erakusten du herritarrek eta, bereziki, Udalek zeresan eta zeregin handia daukatela AHTaren aurrean”, ziurtatu dute gaurkoan Atxondon. Guztia irakurri »

Udaletxea itxia dela, AHTa egiteko desjabetzeak sinatu dituzte Lemoan

Lurrak desjabetzeko prozeduran akats larriak egin dituztela salatu dute Atxondoko Udalak eta AHT Gelditu!-k Guztia irakurri »

El Consistorio de Atxondo denuncia errores en las expropiaciones del TAV

gara.net El Ayuntamiento de Atxondo denunció ayer «graves errores jurídicos» en el proceso de expropiación de terrenos para la construcción del Tren de Alta Velocidad a su paso por el municipio. Guztia irakurri »

Helegiteak AHTaren Lemoa-Galdakao zatiaren desjabetzeen aurka /Alegaciones contra las expropiaciones del tramo Lemoa-Galdakao del TAV

 (abajo en castellano) AHTaren Lemoa eta Galdako (Bizkaia) zatiko lanak direla-eta Espainiako Gobernuak egin nahi dituen «nahitaezko» desjabetzeen aurkako helegiteak aurkeztu zituen atzo, AHT Gelditu! Elkarlanak, eta elkarretaratzea egin zuten Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzaren egoitzaren aurrean. «Desjabetze horietan ez da kontuan hartzen ondasun publikoen gainean denok dugula eskubidea, eta hori salatu nahi dugu». Gainera, proiektua eskatu diote Espainiako Sustapen Ministerioari, eta herritarren artean eztabaida zabaltzeko. «Parte hartzeko eta kontsultarako sistemen erabateko birplanteamendua eskatzen dugu, herritarrek halako proiektuen inguruko erabakietan eragina eta zeresana izan dezaten». Helegiteak jartzeko epea luzatzeko ere eskatu dute. «15 egun gutxi dira kaltetuek beren eskubideak egikaritzeko».

Bestalde, herenegun, AHTaren aurkako grebalari batzuek Zaratamo eta Basauriko San Migel (Bizkaia) arteko obrak gelditu zituzten, eta AHTak eragiten dituen «kalteak» salatu zituzten

 Berria tik

gara.net AHT Gelditu! entregó ayer en la Subdelegación del Gobierno español de Bizkaia, en Bilbo, algo más de medio millar de alegaciones contra las expropiaciones del tramo Lemoa-Galdakao del TAV. Tras una pancarta con el lema «AHTak denon etorkizuna desjabetzen du», varias decenas de personas denunciaron que con las expropiaciones en curso «se expropia nuestro propio futuro en el ámbito económico, social y ecológico».

La coordinadora manifestó que la alta velocidad ferroviaria «no es un proyecto que enriquece, sino que empobrece a los pueblos por los que atraviesa su trazado». Al igual que han hecho en otras comparecencias y movilizaciones, AHT Gelditu! exigió ayer al Ministerio español de Fomento la paralización de las obras del TAV «con el fin de acometer un amplio debate social y un profundo cambio del modelo de transportes, de ordenación del territorio y, en definitiva, de sociedad».

Los concentrados en la plaza Moyúa anunciaron nuevas movilizaciones cuando Fomento convoque el levantamiento de las actas del tramo de Lemoa a Galdakao del TAV.

Gaurko desjabetze akten sinadura bertan behera

anboto Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuan Durango-Zornotza tarteko desjabetze akten sinadura ekitaldira Ertzaintzak babestuta joan ziren atzo Adifeko ordezkariak. Aktak sinatzeko deialdia egin zuten gaurko ere, baina azkenean hitzordua bertan behera gelditu da. Guztia irakurri »

ADIFek berriro jokatu du ezkutuan desjabetze aktetan

durangoko elkarlana Atzo, abenduak 17, Iurretako desjabetze aktak poliziaren babespean sinatu eta gero (poliziaren bultzakada, kolpe eta guzti), gaur berriro sinatu behar zituzten lurren lapurretak Iurretan. 60 pertsona inguru elkartu dira horren aurka protestatzeko, Guztia irakurri »

Desjabetze Aktak Iurretan Eta Durangon / Actas de Expropiación em Iurreta y Durango

(abajo en castellano)Abenduaren 17an eta 18an, asteazkena eta osteguna, desjabetze aktak sinatu gura dituzte Iurretan eta Durangon. Iurretan 17an eta 18an eta Durangon 18an arratsaldean. Horren aurka, asteazkenean, hilak 17, kontzentrazioa egingo da Iurretako udaletxean goizeko 8:30ean desjabetzeak geldiarazteko. Guztia irakurri »

Lurren desjabetzeak salatzeko, mobilizazioak Arrasaten

berria eta behan prentsa oharra. AHT eraikitzeko Espainiako Sustapen Ministerioak aktak egin behar zituen, atzo, Arrasateko udaletxean, baina bertan behera gelditu zen ekitaldia, protesten ondorioz. Ekintzaileak arrastaka atera zituen Ertzaintzak, eta zazpi lagun identifikatu zituen. Bihar ere lurren desjabetzea egingo dute, eta AHT Gelditu! Elkarlanak ikastetxeetan lanuzteak eta hainbat mobilizazio antolatu ditu datozen egunetarako. Guztia irakurri »

    AZKENPOSTAK

    1. Una investigación halló indicios de un posible desvío de fondos en las obras de la ‘Y vasca’
    2. Sustrai Erakuntza presenta propuesta alternativa al TAV en Navarra
    3. [prentsa oharra] AHTren proiektu partehartzailea: adimenari iraina
    4. Hendaia-Baiona trenbidea berrituko dute, AHTa erabat baztertua den jakin gabe
    5. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    6. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    7. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    8. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
    9. Bergara-Derio mendi ibilaldia: egitaraua eta soinu kuina kalean!!
    10. ‘Euskal Y’-aren 11 tuneletan larrialdi irteerak egin beharko ditu Adifek orain
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA