Iparralde: zigor bozka argia AHTa ukitzen duten herrietan

AHTri buruzko erreferendumak egin dituzte Ipar Euskal Herriko 8 herritan. Cade kolektiboko Victor Pachon-ek adierazi du “emaitza izugarriak” izan direla AHT proiektuak ukitzen dituen herrietan. Izan ere, zigor bozka argia izan da UMP, PS eta FN alderdien kontra. Hiru alderdi horiek argiki AHT-ren alde egin dute kanpaina osoan zehar. Guztia irakurri »

Aramaioko alkatea kargutik kendu nahi dute AHTren gaineko herri galdeketagatik

Arabako Auzitegi Probintzialeko Fiskaltzak Aramaioko alkatea bederatzi urtez kargu publikorik betetzeko gaitasunik gabe uzteko eta 1.800 euroko isuna ezartzeko eskatu du, herritarrek antolatutako AHTri buruzko galdeketagatik. Otsailaren 10era arte atzeratu dute epaiketa. Guztia irakurri »

Lapurdiko azken herri galdeketen emaitzak

Lapurdin ekainaren 7an AHTren inguruan egin zituzten hiru herri galdetketen emaitzak honako hauek dira.

Lehuntze (Lahonce)
Hauteslegoa 1711
Parte hartu zuten 613
Txuriak eta baliogabeak 8
LGVri bai: 104 (17′19%)
LGVri ez 501 (82′20%)

Hiriburu (St Pierre d’ Irube)
hauteslegoa 3531
Parte hartu zuten 1184
Txuriak eta baliogabeak 9
LGVri bai 86 (7′32%)
LGVri ez 1089 (92′68%)

Milafranga (Villefranque):
Hauteslegoa 1676
Parte hartu zten 729
Txuriak ea baliogabeak 9
LGVri bai 44 (6′1%)
LGVri ez 676 (93′9%)

Milafranga, Lehuntze eta Hiriburuk AHTa gaitzetsi dute erreferendumean

Berria Lapurdin AHT abiadura handiko trenaren bide berririk ez dutela nahi adierazi zuten igandean Lehuntze, Hiriburu eta Milafrangak. Guztia irakurri »

AHTaren inguruko galdeketak egingo dituzte gaur Mugerren, Lehuntzen eta Hiriburun

Berria AHT abiadura handiko trena nahi duten edo ez esateko aukera izango dute gaur Lapurdiko Mugerre, Lehuntze eta Hiriburun. AHTaren aurkako herri ekimenek antolatuta, egitasmoaren inguruko herri galdeketak izango dira. Lapurdin AHTaren ibilbidearen ikerketak bertan behera geratu diren aste berean egingo dituzte herri galdeketak hiru herrietan. Guztia irakurri »

Tres municipios de lapurdi celebrarán una consulta del tav

Tres pequeños pueblos de Lapurdi (Milafranga, Hiriburu y Lehuntza) aprovecharán las elecciones europeas de mañana para organizar referendos alternativos acerca del paso de trenes de alta velocidad sobre su territorio, según informaron ayer organizaciones ecologistas. Guztia irakurri »

CADEk galdeketak egingo ditu Lehuntzen, Milafranga eta Hiriburun

gara Europako hauteskundeak ekainaren 7an izango dira, eta kari horretara, CADE ingurumenaren babeserako kolektiboak AHTren inguruko herri galdeketak egingo ditu Lehuntzen, Milafrangan eta Hiriburun, herritarrek proiektu horren linea berriari buruzko iritzia dezaten. Guztia irakurri »

Igandean AHTri buruzko herri kontsulta izango da Arbizun

Sakanako Elkarlana Nafarroan izango den AHTri buruzko lehenengo herri kontsulta izango da biharkoa eta hala, lehen aldiz Nafarroan herritarrek Abiadura Handiko Trenari buruz duten iritzia azaldu ahal izango dute. Sakanako AHT gelditu! Elkarlanak jakinarazi du bozketa inongo gora-beherarik gabe egiten dela ziurtatzeko hainbat begirale izango direla, eta horrekin batera, egunean zehar trikitilariak, haurrendako jokuak eta auzatea egonen direla gaineratu du herriari hitza ematea ospatzeko modukoa baita. Guztia irakurri »

Sakana: Elkarlanak azpimarratu du galdeketak “benetako parte hartzea” direla

Larunbat arratsaldean, Herriak du hitza, AHTrik ez lelopean egin zen manifestazioak 400 bat pertsona bildu zituen. Manifestazio buruan Lizarragabengoako Kontzejuko, Arbizuko Udaleko eta AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak izan ziren. Guztia irakurri »

Herriak du hitza. AHTrik ez! manifestazioa Arbizun

SakankoAHTrik ez Herriak du hitza. AHTrik ez! leloarekin, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta gaur apirilak 25, 19:00etan, manifestazioa eginen da Arbizun. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmoaren kontra azaltzearekin batera, gaurko manifestazioarekin antolatzaileek ere, “informazioa, erabaki ahalmena eta errespetua” eskatuko dituzte.Jakina denez, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta herri galdeketak egitekoak dira maiatzaren 10ean Lizarragabengoan eta maiatzaren 17an Arbizun. Elkarlaneko kideek galdeketen antolaketaren berri eman zutenean azaldu zutenez, “Nafar Gobernutik ukatzen den informazioa eta eztabaida eskubidea defenditzen dugu”. Guztia irakurri »