Sakana: Elkarlanak azpimarratu du galdeketak “benetako parte hartzea” direla

Larunbat arratsaldean, Herriak du hitza, AHTrik ez lelopean egin zen manifestazioak 400 bat pertsona bildu zituen. Manifestazio buruan Lizarragabengoako Kontzejuko, Arbizuko Udaleko eta AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak izan ziren. Guztia irakurri »

Herriak du hitza. AHTrik ez! manifestazioa Arbizun

SakankoAHTrik ez Herriak du hitza. AHTrik ez! leloarekin, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta gaur apirilak 25, 19:00etan, manifestazioa eginen da Arbizun. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmoaren kontra azaltzearekin batera, gaurko manifestazioarekin antolatzaileek ere, “informazioa, erabaki ahalmena eta errespetua” eskatuko dituzte.Jakina denez, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta herri galdeketak egitekoak dira maiatzaren 10ean Lizarragabengoan eta maiatzaren 17an Arbizun. Elkarlaneko kideek galdeketen antolaketaren berri eman zutenean azaldu zutenez, “Nafar Gobernutik ukatzen den informazioa eta eztabaida eskubidea defenditzen dugu”. Guztia irakurri »

AHTren inguruko herri galdeketak egingo dira Arbizun eta Lizarragabengoan

Pasa den larunbatean, Sakanako AHT Gelditu Elkarlanak Arbizun eta Lizarragabengoan herri galdeketak egiteko bildu zituzten sinadurak plazaratu zituzten. Egun hortan Arbizuko Udalari eta Lizarragabengoako Kontzejuari herri galdeketak ahal bezainbeste laguntzeko eta sustatzeko eskaera egin zuten. Guztia irakurri »

Sakanan bi herri-kontsulten bidea hasi dute

Sakanako Arbizun eta Lixarrengon martxan jarri dituzte motorrak, prozesu luze baten ondoren, herritarrek beren iritzia emateko aukera gauzatzeko. Gaur eman dute herri-galdeketa horien dinamiken hasieraren berri, Nafarroan AHTren inguruan egingo liratekeen lehen galdeketak direla azpimarratuz. Guztia irakurri »

“Legorretakoa tanta bat izan da, AHTren aurka altxatuko den itsasoaren barruan”

Horrelaxe baloratu dute Legorretako AHT Gelditu! Elkarlanakoek gaurko garaipena, Legorretako herriak ezezko borobila eman baitio bere herritik ziztu bizian pasarazi nahi duten azpiegiturari. Emaitzak argiak izan dira: 37 baiezko, 349 ezezko, 14 txuri eta 2 baliogabetu. Giro paregabea gaurkoan herritarrek antolaturiko herri-kontsultan. Guztia irakurri »

Legorretan galdeketa eta Tolosan AHTren aurkako martxa izango dira asteburuan

berria AHTri buruzko herri galdeketa egingo dute igandean, Legorretan (Gipuzkoa). Proiektuaz duten iritzia emateko aukera izango dute herritarrek, udaletxe atarian. 09:00etan hasi eta 20:00ak bitarte izango da bozkatzeko aukera. Guztia irakurri »

AHTren inguruko Legorretako herri-kontsulta azken txanpan

Legorretan otsailaren 15ean ospatuko den herri-galdeketa azken txanpan sartu da. Legorretako herritarrak hilabeteak daramatzate Abiadura Handiko Trenaren inguruko herri-kontsulta prestatzen. 325 sinadura lortu zituzten galdeketaren alde eta herrian azpiegiturak izango duen eraginak sortzen duen ezinegonari ahotsa jartzearren jarri ziren martxan. Guztia irakurri »

Legorretan AHTri buruzko galdeketa egingo dute otsailaren 15ean

berria Legorretako herritarrek (Gipuzkoa) AHTri buruz duten iritzia eman ahal izango dute heldu den otsailaren 15ean. Udalaren babesarekin, «berme demokratiko guztiak» izango dituen herri galdeketa egitea erabaki du Legorretako AHT Gelditu! Elkarlanak. Guztia irakurri »

AHTaren kontrakoak datorren astelehenan elkartuko dira, Ibarretxe EHUko Uda Ikastaroetan egongo dela profitatuz

astekaridigitala AHT eta “gainontzeko proiektu txikitzaileen” kontrako kideek kontzentrazio bat egingo dute datorren astelehenean Donostian, egun horretan Juan Jose Ibarretxe lehendakariak parte hartuko duelako EHUaren Udako Ikastaroen barruan ‘Demokrazia parte-hartzailea’ jardunaldietan. Guztia irakurri »

Consultas sí, pero sobre el TAV no

La Tal y como recoge Deia, la futura Ley Municipal prevé la celebración de consultas populares de forma legal, pero éstas estarán sujetas exclusivamente a las competencias locales y no podrán afectar a cuestiones como, por ejemplo, el TAV. Guztia irakurri »

    AZKENPOSTAK

    1. Adi egon! AHTaren Nafarroako korridoreko obrak hasi dira jada
    2. Todo lo que siempre quiso saber sobre la Y vasca (artículo de David Hoyos, profesor de UPV-EHU)
    3. Uztailak 26-29: AHTren aurkako bizikleta martxa (Martzilla-Altsasu)
    4. AHTren aurka Itsasondoko mehategian 2010 urtean egindako ekintzaren epaiketa datorren uztailaren 25ean deitu dute Donostiako epaitegian
    5. Este sábado 2 de junio nos vemos en Alternatiben Herria
    6. Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)
    7. Natura, gure ardura. I Topaketa Ekologistak [Maiatzak 19-20, Ziordia]
    8. AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia
    9. AHT Nafarroan eztabaidagai: apirilak 24, asteartea, Kondestablen (Iruñea)
    10. AHT: Hitzaldi zikloa Iruñerrian (apirila-maiatza)
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA