[Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)

Gaur, hilak 16, “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” goiburu duen Bergara-Derio martxaren hirugarren eta azken etapa burutu da, Larrabetzu eta Derio artean. Irteeran, martxako partaideek Larrabetzuko konpostegiaren inguruko azalpenak entzun dituzte, bertakoek adierazita. Nabarmentzekoa da Larrabetzuarrek zabor organikoaren birziklapenean lortzen ari diren portzentaia. Larrabetzuko familien heren batek babesten du prozesu hau, Bizkaian aintzindaria dena. Guztia irakurri »

[Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)

Gaur, hilak 15, “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” goiburu duen Bergara-Derio martxaren bigarren etapa burutu da, Izurtza eta Larrabetzuren artean. Goizean Izurtzatik abiatu dira. Durangon ekimenera jende berria gehitu da eta EAJren batzokiaren aurrean elkarretaratze txiki bat burutu da, EAJk Euskal Herriko txikizioan eta AHTren eraikuntzan duen erantzukizuna salatuz. Durangoko tartea manifestazio moduan eskuorriak banatuz burutu da. Handik martxa Orozketa mendirantz abiatuta, AHTren lanen ibilbidetik segitu dute. Aipatzekoa da lan hauek urte batzuk geldirik egon ondoren berriro hasi direla. Guztia irakurri »

[Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)

Gaur, hilak 14, “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” goiburu duen Bergara-Derio martxari hasiera eman zaio Bergarako Angiozar auzunetik. Dakizuenez, La Via Campesina nazioarteko Konferentzia Derion (Bizkaian) burutuko du aste honetatik aurrera. Elikadura burujabetza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza, baina horretarako lurra behar da. Lurra baliogabetzen den heinean Elikadura Subirautza ia  ezinezko bilakatzen dela begibistakoa da. Guztia irakurri »

[prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!

Atzo goizean, Sabin Etxearen aurrean, prentsaurreko bat egin zen uztailaren 14tik 16ra “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” goiburu duen mendi martxa iragartzeko. Dakizuenez, La Via Campesinak mundu mailako kongresua Derion (Bizkaian) burutuko du uztailean. Hori dela eta, Bergaratik Deriorainoko mendi martxa honekin bat egiten dugu manifestuaren bukaeran agertzen garen talde guztiok.
Guztia irakurri »

Bergara-Derio mendi ibilaldia: egitaraua eta soinu kuina kalean!!

Aurreko berrian esan bezala, La Via Campesinak munduko kongresua Derion (Bizkaian) burutuko du uztailean. Elikadura burujabetza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza. Baina horretarako lurra behar da eta azpiegitura handiek lurra erabat artifizializatzen dute.

Hori dela eta, lurraren aldeko zein gizarte mugimenduko hainbat talde Bergaratik Deriora mendi ibilaldia prestatzen ari gara uztailaren 14tik 16ra “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” lelopean. Guztia irakurri »

[Uztailak 14-16 Mendi ibilaldia. Bergara-Derio] Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!!

La Via Campesinak mundu mailako kongresua Derion (Bizkaian) burutuko du uztailean. Elikadura Subirautza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza. Honen harira, lurraren aldeko zein gizarte mugimenduko hainbat talde Bergaratik Deriora mendi ibilaldia prestatzen ari gara uztailaren 14tik 16ra “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” lelopean. Ibilaldian Abiadura Handiko Trenaren lanen zati batzuk zeharkatuko ditugu. Bertatik, bizimodu modernoak azpiegitura handiak etengabe bultzatuz, ekarri duen lurraren zatiketa eta suntsiketa begi bistan jartzeko asmoz. Lurra kentzen diguten heinean Elikadura Subirautza ia ezinezko bilakatzen dutela ikusiko dugu. Guztia irakurri »

Behar ez dugunetik murriztu dezatela!

Gaur jendarte laguntzetan egiten ari diren murrizketen aurka hainbat lagunek 7. gose greba eguna bete dute. Beste hainbat lagunek elkarretaratzea egin dugu “Behar ez dugunetik murriztu dezatela, jendarte eskubideen alde, Abiadura handiko trenari ez” lelopean, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean. Elkarretaratze honetan abiadura handiko trenak eragiten duen diru xahuketa irudikatu dugu 500 euroko billeteak estoldara botaz. Diru xahuketa, egun, trenaren eraikuntzan eta etorkizunean, martxan jarriz gero, diru-kutxa publikotik ordainduko den mantentzean egingo da. Guztia irakurri »

AHTren aurkako zuhaitzen landaketa (kronika eta bideoa)

Gaur, martxoak 19, 100 pertsona inguru ibili dira Angiozarren zuhaitzek landatzen, hau da, AHTren hiriburuetako sarreren antzera Eskal Y-ren giltzarri den Bergarako lotunean. Argi eta garbi adierazi dute ez dutela inondik inora AHTrik nahi eta gelditzeko exijitzen dute. Behin zuhaitzak landatuta, salda beroa egon da eskuragarri eta amaierako komunikatua helarazi da.
Atxikita doakizue komunikatua zein pare bat argazkia.

Guztia irakurri »

Martxoak 19, Angiozarren, zuhaitzak landatu, lurra berreskuratu!!

Martxoak 19, igandearekin, Bergarako Angiozarren AHTren aurkako zuhaitz landaketa burutzeko elkartuko gara. Dakizuenez, bertan euskal Y-aren korapiloa egin asmo dute baina zailtasun tekniko eta ekonomikoak tarteko, lanak atzeratzen ari dira. Lurraren zein beste eredu sozialaren alde borrokatzen ari zareten talde nahiz gizabanako guztiak parte hartzera gonbidatuta zaudete. Guztia irakurri »

Abenduak 8, elkarretaratzea Bilbon. Proiketu handi, inposatu eta inutilen aurkako eguna

Ostegun honetan, abenduak 8, Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen Aurkako Eguna izanik, dagoeneko batu garen 20 elkarte ezberdinek (oraindik beste batzuen atxikimendua eta parte hartzea espero dugu). Elkarretaratze bat antolatu dugu Bilboko Biribila Plazan goizeko 12:30ean. Guztia irakurri »

    AZKENPOSTAK

    1. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)
    2. [Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)
    3. [Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)
    4. [prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!
    5. Bergara-Derio mendi ibilaldia: egitaraua eta soinu kuina kalean!!
    6. ‘Euskal Y’-aren 11 tuneletan larrialdi irteerak egin beharko ditu Adifek orain
    7. Nueva protesta en Iruñea contra el TAV y en defensa del tren
    8. [Uztailak 14-16 Mendi ibilaldia. Bergara-Derio] Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!!
    9. [Nota de E.Martxan de Iruñea] El ferrocarril que necesitamos en Navarra
    10. [Nota] El TAV une a los Gobiernos de Navarra y España con más deuda y recortes
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA