Este sábado 2 de junio nos vemos en Alternatiben Herria

Este sábado 2 de junio se celebra Alternatiben Herria en Iruñea. Una jornada para demostrar que una vida sin capitalismo es posible y necesaria. Sustrai Erakuntza está participando en la organización del área de medio ambiente y mundo rural, el barrio Pueblos y Tierra. Mas información y programa de actos a continuación… Guztia irakurri »

AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia

Datorren ostegunean, hilak 10, Iruñeko Maravillas gaztetxean, AHTaren aurkako borrokaren 25 garren urteurrenaren jaia ospatuko dugu.

Izan ere, AHTaren aurkako lehen taldea, AHTaren aurkako Asanblada, alegia, 1993 urtean jaio bait zen.

Jai xume honen egitaraua honako hau duzue:

18:30. Hitzaldia: Nola irentsarazi nahi diguten AHTa Nafarroan.
20:30. Horma-irudiaren inaugurazioa eta pintxo-potea.
21:00. Kontzertua: Meren kantautorea.

AHTaren inguruko erakusketa Maiatzaren 6 eta 12 artean ikusgai izanen da gaztetxe berean.

25 urte ondoren oraindik borrokan gogotsu mantentzen garelako eta munstroa burutu ez dutelako, etorri gurekin jai hau ospatzera.

————————————-

El próximo jueves 10 de mayo, en el gaztetxe Maravillas de Iruñea, celebraremos la fiesta del 25 aniversario de la lucha anti TAV.

Hay que recordar que el primer colectivo opositor al TAV, es decir la Asamblea anti TAV, nació en 1993.

El programa de esta sencilla fiesta es el siguiente:

18:30. Charla: Como nos quieren colar el TAV en Navarra.
20:30. Inauguración del mural y pintxo-pote.
21:00. Concierto del cantautor Meren

La exposición sobre el TAV se podrá ver entre el 6 y 12 de mayo en el mismo gaztetxe.

Porque después de 25 años todavía seguimos con ganas de pelear y porque todavia no han hecho el monstruo, ven con nosotras-os a celebrarlo.

AHT GELDITU! IRUÑERRIA

AHTren desjabetzeen aurkako elkarretaratzea Erriberrin

3 urtez lanak geldirik egon ondoren, Madrilgo Sustapen ministerioak AHTaren lanak berrastea erabaki du, nafar populazioaren gainetik guztiz antisoziala, antiekologikoa eta klasista den azpiegitura erraldoi hau inposatuz. Lehen urratsa Alesbes eta Erriberri arteko nahitaezko lurren desjabetza izan da eta aste honetan zehar, lur desjabetzen sinadura ekitaldiak Martzilla, Azkoien, Faltzes, Alesbes eta Erriberrin burutu dira . Guztia irakurri »

[Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 16. Azken etapa)

Gaur, hilak 16, “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” goiburu duen Bergara-Derio martxaren hirugarren eta azken etapa burutu da, Larrabetzu eta Derio artean. Irteeran, martxako partaideek Larrabetzuko konpostegiaren inguruko azalpenak entzun dituzte, bertakoek adierazita. Nabarmentzekoa da Larrabetzuarrek zabor organikoaren birziklapenean lortzen ari diren portzentaia. Larrabetzuko familien heren batek babesten du prozesu hau, Bizkaian aintzindaria dena. Guztia irakurri »

[Bergara-Derio] Mendi martxaren kronika (uztailak 15)

Gaur, hilak 15, “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” goiburu duen Bergara-Derio martxaren bigarren etapa burutu da, Izurtza eta Larrabetzuren artean. Goizean Izurtzatik abiatu dira. Durangon ekimenera jende berria gehitu da eta EAJren batzokiaren aurrean elkarretaratze txiki bat burutu da, EAJk Euskal Herriko txikizioan eta AHTren eraikuntzan duen erantzukizuna salatuz. Durangoko tartea manifestazio moduan eskuorriak banatuz burutu da. Handik martxa Orozketa mendirantz abiatuta, AHTren lanen ibilbidetik segitu dute. Aipatzekoa da lan hauek urte batzuk geldirik egon ondoren berriro hasi direla. Guztia irakurri »

[Bergara-Derio] Mendi-martxaren lehen kronika (uztailak 14)

Gaur, hilak 14, “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” goiburu duen Bergara-Derio martxari hasiera eman zaio Bergarako Angiozar auzunetik. Dakizuenez, La Via Campesina nazioarteko Konferentzia Derion (Bizkaian) burutuko du aste honetatik aurrera. Elikadura burujabetza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza, baina horretarako lurra behar da. Lurra baliogabetzen den heinean Elikadura Subirautza ia  ezinezko bilakatzen dela begibistakoa da. Guztia irakurri »

[prentsaurrekoa] EAJ: ez dugu horrenbesteko porlana irentsi nahi!

Atzo goizean, Sabin Etxearen aurrean, prentsaurreko bat egin zen uztailaren 14tik 16ra “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” goiburu duen mendi martxa iragartzeko. Dakizuenez, La Via Campesinak mundu mailako kongresua Derion (Bizkaian) burutuko du uztailean. Hori dela eta, Bergaratik Deriorainoko mendi martxa honekin bat egiten dugu manifestuaren bukaeran agertzen garen talde guztiok.
Guztia irakurri »

Bergara-Derio mendi ibilaldia: egitaraua eta soinu kuina kalean!!

Aurreko berrian esan bezala, La Via Campesinak munduko kongresua Derion (Bizkaian) burutuko du uztailean. Elikadura burujabetza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza. Baina horretarako lurra behar da eta azpiegitura handiek lurra erabat artifizializatzen dute.

Hori dela eta, lurraren aldeko zein gizarte mugimenduko hainbat talde Bergaratik Deriora mendi ibilaldia prestatzen ari gara uztailaren 14tik 16ra “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” lelopean. Guztia irakurri »

[Uztailak 14-16 Mendi ibilaldia. Bergara-Derio] Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!!

La Via Campesinak mundu mailako kongresua Derion (Bizkaian) burutuko du uztailean. Elikadura Subirautza da La Via Campesinaren aldarrikapenen ardatza. Honen harira, lurraren aldeko zein gizarte mugimenduko hainbat talde Bergaratik Deriora mendi ibilaldia prestatzen ari gara uztailaren 14tik 16ra “TXIKIZIOA BORROKATU, BERTAKO ELIKADURA BULTZATU!” lelopean. Ibilaldian Abiadura Handiko Trenaren lanen zati batzuk zeharkatuko ditugu. Bertatik, bizimodu modernoak azpiegitura handiak etengabe bultzatuz, ekarri duen lurraren zatiketa eta suntsiketa begi bistan jartzeko asmoz. Lurra kentzen diguten heinean Elikadura Subirautza ia ezinezko bilakatzen dutela ikusiko dugu. Guztia irakurri »

Behar ez dugunetik murriztu dezatela!

Gaur jendarte laguntzetan egiten ari diren murrizketen aurka hainbat lagunek 7. gose greba eguna bete dute. Beste hainbat lagunek elkarretaratzea egin dugu “Behar ez dugunetik murriztu dezatela, jendarte eskubideen alde, Abiadura handiko trenari ez” lelopean, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean. Elkarretaratze honetan abiadura handiko trenak eragiten duen diru xahuketa irudikatu dugu 500 euroko billeteak estoldara botaz. Diru xahuketa, egun, trenaren eraikuntzan eta etorkizunean, martxan jarriz gero, diru-kutxa publikotik ordainduko den mantentzean egingo da. Guztia irakurri »

    AZKENPOSTAK

    1. Uztailak 26-29: AHTren aurkako bizikleta martxa (Martzilla-Altsasu)
    2. AHTren aurka Itsasondoko mehategian 2010 urtean egindako ekintzaren epaiketa datorren uztailaren 25ean deitu dute Donostiako epaitegian
    3. Este sábado 2 de junio nos vemos en Alternatiben Herria
    4. Maiatzaren 26a: trenaren aldeko eta AHTren aurkako eguna (Nafarroan)
    5. Natura, gure ardura. I Topaketa Ekologistak [Maiatzak 19-20, Ziordia]
    6. AHTren aurkako borrokaren 25 URTEURRENAren jaia
    7. AHT Nafarroan eztabaidagai: apirilak 24, asteartea, Kondestablen (Iruñea)
    8. AHT: Hitzaldi zikloa Iruñerrian (apirila-maiatza)
    9. Lur azpiko geltoki bat eraikiko dute Bilbon, AHTari zerbitzua emateko
    10. Nafarroa “Euskal Y”-arekin lotzeko Gasteiz hautatu du Espainiako Gobernuak
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA