AHT egiteko desjabetze agiriak sinatu dituzte Lemoan, eta bidean dira Zornotzan

Berria» Abiadura handiko trena garraiatuko duen azpiegitura eraikitzeko Zornotzako eta Lemoako (Bizkaia) 300.000 metro koadro lur baino gehiago desjabetzeko izapideak bideratzen ari dira egunotan herriotako udalak eta Espainiako Sustapen Ministerioa.

Euskal Y-aren Bizkaiko lehenengo tartea eraikitzen hasteko azken izapidea da desjabetze agiriak sinatzea. Gero, Adif Espainiako burdinbide azpiegituren kudeatzailea izango da lursailen jabea, eta edozein egunean ekin ahal izango dio lursailon okupazioari eta, beraz, obrei.

AHTak hiru tarte edukiko ditu Zornotzan, eta bi Lemoan, baina egunotan tarte banari dagozkion lurrak ari dira desjabetzen. Hain zuzen ere, berorietan etxebizitza gutxi dagoela baliatuta, isilpean bideratu da prozesua, baina desjabetze agiriak sinatu behar ziren egunean zalaparta sortu da, Zornotzan batik bat. Bertako alkate David Latxaga herenegun zen agiriak sinatzekoa, baina herrian giro nahasia egon dela eta, datorren astera arte atzeratu du sinadura ekitaldia, Udaleko iturrien esanetan. Lemoan, berriz, atzo sinatu zituzten aktak. Bertako alkate Javier Beobideren esanetan, herrian ez da arazorik egon, desjabetzeak «oso jende gutxiri eragin diolako, eta Adifekin ados jarri direlako».

AHT Gelditu! Elkarlanak derrigorrezko desjabetzeak gaitzetsi ditu, eta legea «nahiko motz» aplikatzen ari direla salatu du. Izan ere, derrigorrezko desjabetzeei buruzko legeak dioenez, «desjabetutako ondasunak tokian bertan neurtu behar dira, eta neurketan zehar, administrazioaren ordezkari batek, peritu batek, jabeek eta alkateak egon behar dute presente». Hartara, «herritarrei babesa emateko» eta desjabetze agiriak ez sinatzeko eskatu diote Zornotzako alkateari. Latxaga, baina, ez da inorekin bildu egunotan; udaletxeko langileen arabera, alkatea ez zen atzo eta herenegun bertan izan, ez bera, ez bere ordez jardun zezakeen inor ere.

Baina alkateek desjabetze agiriak sinatzen ez badituzte ere, aurrera jarraituko du egitasmoak. Izan ere, AHT «interes orokorreko» proiektu izendatu dute, eta ondorioz, Espainiako Sustapen Ministerioak eta horren menpeko Adifek lursailak okupatzeko eskumena dute. Berez, lursailon jabeen oniritzirik ere ez dute behar. Hori dela eta, jabe askok desjabetze agiria sinatu dute dagoeneko, «AHTren aurka egonda ere, badakitelako ez dagoela beste irtenbiderik», AHT Gelditu! Elkarlaneko kideen esanetan. Hala ere, ugazabek jaso beharreko kalte ordainak ezartzeke daude oraindik. Negoziazioek porrot egiten badute, tasatutakoaren arabera ordainduko zaie.

Horretaz gain, AHT gauzatzeko desjabetuko dituzten lursail eta jabe guztien zerrenda argitaratzeko eskatu du AHT Gelditu! Elkarlanak. Izan ere, Zornotzan eraikiko diren beste bi tarteen ondorioz desjabetuko dituzten lursailen jabeek ez dute jakinarazpen ofizialik jaso.

MANIFESTAZIOA ZORNOTZAN. AHT Gelditu! Elkarlanak kontzentrazioak egin ditu egunotan Zornotzako zein Lemoako udaletxeen aurrean. Ugazabei euren eskubideen berri ematea zuten helburu, baina ez diete bulegoetan sartzen utzi. Elkarlaneko kideek salatu dutenez, Ertzaintzak hamaika lagun identifikatu zituen atzo eta herenegun, nahiz eta kontzentrazio «baketsuak» egin. AHTren egitasmoa eta horren ondoriozko desjabetzeak salatzeko, martxoaren 15ean Zornotzan egingo den manifestazioan parte hartzeko deialdia egin du AHT Gelditu! Elkarlanak.

+ Info:

Las primeras expropiaciones de la ‘Y’ en Vizcaya dejan vía libre para el inicio de las obras (El Correo)

Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlana

This entry was posted on Ostirala, martxoa 7th, 2008 at 1:08 am and is filed under Albiste nagusiak, Desjabetzeak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Siguen los accidentes laborales en las obras del TAV: 3 nuevos heridos.
    2. Gipuzkoan beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatu dute
    3. Opositores al TAV interpelan a la oposición del Aymto. de Donostia
    4. Italian AHTaren aurkako ekintzaileen kontra sarekada bat egin dute
    5. Sábado 28 de enero, en Marcilla, charla sobre el proyecto del TAV
    6. Gipuzkoa, Infraestructuras STOP!! Actividades organizadas hasta el 4 de febrero
    7. Información pública del expediente del TAV (tramo Zizurkil-Andoain)
    8. Kronika: AHTren aurkako manifestazioa Tolosan
    9. AHT Gelditu y Ekologistak Martxan denuncian la sentencia por los hechos de Urbina
    10. Alde bakarreko eztabaida

  1. BILAKETA